2020ko iraila Inprimatu

Zer gertatu zen Irailan?



Joan den hilean, bost erditze izan genituen. Irailaren 2an, esnetarako

gaitasuna duen txahala jaio zen, eta ospatu egin genuen


Gainerakoei dagokienez, bi mistoak izan ziren (haragitarako eta esnetarako

gaitasuna), eta beste biak idiskoak, horregatik saldu egingo ditugu.




Eguraldi-kontuak:

Iraila erabat beroa eta lehorra izan zen, azken astera arte. Termometroa

35 gradutara heldu zen egun batean, eta zenbait gautan ez zen 20 gra-

dutatik jaitsi. Aurreneko aste horietan, plubiometroak 30 litro besterik ez

zuen bildu. Hilaren azkeneko astean, ordea, euri ugari izan genuen, eta

92 litro erori ziren hiru egunetan. Halaber, zenbait egunetan, termome-

troa ez zen 17 gradutatik pasatu, eta gauean 8 gradutara jaitsi zen.

Arlo guztietan, klima-aldaketaren zantzu asko topa daitezke... eta

gereziondoek irailean loreak izatea beste seinale bat da.

alt



Zer jan zuten behiek?

Egunero izan zuten bazkatzera irteteko aukera, baina gero eta larre

gutxiago dagoenez erabilgarri, guk ere bazka eman genien (ilar lehorra,

alpapa eta belar-zuloa), baita pentsu apur bat ere.




Hileko lorea: Tomatea. (Solanum lycopersicum)
alt

Tomatea Solanaceae familiako Solanum generoko landare belarkara

da. Erdialdeko Amerikan, Mexikon eta Hego Amerikako iparraldean

nahiz ipar-mendebaldean du jatorria, eta tomatea da bere fruitua.

Ustez, gizakia orain dela 2.600 urte hasi zen, Hego Amerikan,

jateko erabiltzen. Landarearen izena nahuatl hizkuntzako  xītomatl

hitzetik dator, eta, egun, mundu osoan hazten da bere fruitua, hala

fresko nola hainbat eratan prozesatuta kontsumitzeko: saltsa, purea,

zukua, deshidratatuta, ontziratuta... Tomate handien espezieak gure

baratzetan hazten ez direnez, Cherry tomateen aldeko hautua egin

dugu. Gaur egun, tomatearen haziek arazorik gabe igarotzen dute

negua lurzoruan, eta, urtero, ortuan ernatzen dira, mintegiak egiteko

beharrik gabe. Klima-aldaketaren beste zantzu bat, hain zuzen ere.



Hileko errezeta: Tomate- eta piku-hostoreak

Eskerrak eman nahi dizkiogu Grannyri errezeta hau helarazteagatik;

izan ere, egun, piku eta tomate ugari dago. Errezeta Ingalaterrako

Tomate Ekoizleen Elkartearen webgunetik jasota dago. Jatorrizko

errezetan, ahuntz-gazta darabilte, baina edozein gazta fuertek

balioko luke.

250 g ruff puff hostore

Koilarakada bat belar fin lehor

225 g entsaladarako tomate, helduak

12 Cherry tomate

5 piku, fresko eta handiak

140 g ahuntz-gazta —edo Vista Alegre Baserria motako gazta findua—,

birrindua edo fin-fin moztua

3 koilarakada pesto-saltsa (gorria)

2 koilarakada ezti, erdi likidoa

Labea aurretik berotu, 220 gradutan

Hautseztatu belar finak hostorearen gainean, eta ondoren, arrabol bat

baliatuz, luzatu zentimetro erdiko lodiera lortu arte. Moztu hostorea 9

zentimetroko diametroko zirkuluetan. Jarri janari-papera labean sartzeko

egokia den azpil batean, eta utzi gainean hostore-zirkuluak. Sardexka

bat erabiliz, zulatu zirkulu bakoitza zenbait tokitan. Sartu leku fresko

batean (hozkailuan) 20 minutuz.

Moztu xerratan tomate handiak eta pikuak, eta Cherry tomateak, berriz,

erditik. Zabaldu pesto apur bat hostore-zirkulu bakoitzaren gainean eta,

jarraian, gehitu tomate- eta piku-xerrak. Ondoren, jarri gainean Cherry

tomate zati bi eta gazta apur bat. Azkenik, erantsi ezti likido pixka bat.


Sartu labean 12-14 bat minutuz. Zerbitzatu aurretik, utzi hozten 5

minutuz.



Abeletxeko eguneroko eginbeharrez gain, bernaulak (ahagoak -Rumex-

Karrantzan duen izena) eskuz kendu genituen belardietatik, azken

mozketa egin baino lehen.

alt
Era berean, minda zein ongarria barreiatu

eta behien hankak aztertu genituen.



Bestalde, tximeleta ugari ikusten jarraitzen dugu —hegazterren-tximeleta

(Aglais io) hau, - kasu

alt
burruntzi dezente ere bai,

eta erleek bisitan etortzen segitzen dute.
alt


COVID-19ak eragindako egoerak oso kezkagarria izaten jarraitzen du.

Orain arte, gaztandegian ez dugu positiborik eduki, eta ahalik eta pre-

bentzio-neurri gehiena betetzen dugu. Bilboko larunbatetako azoka

egiten jarraitzen da, kutsatzeak saihesteko protokolo zorrotzari

jarraikiz.



Esnearenkalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,89

Proteina

>3,10

3,30

Bakteriologia

<100.000

11.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

253.000

Inhibidoreak

Ez

Ez