Zer egin genuen abuztuan?
Elenak eta Jandrak uztailean amaitu zituzten beren kontratuak gaztandegiarekin, eta Azucena hasi zen lanean. |
|
Egurraldia dela eta....
| Zoritxarrez, abuztuko egun batzuetan hego-haizea izan zen, eta horrek lurra lehortu eta belardiak oso larre gutxirekin utzi zituen, ekaitz batzuek euria bota arren eta abuztuaren 29an 40 litro euri bota arren. Hego-haizeak hodei lentikular oso bereizgarriak sortzen ditu. |
| Egunsenti ikusgarriak ere izan genituen. |
|
| Tenperatura maximoa 33,5ºC-koa izan zen (itzaletan), eta minimoa, berriz, 13ºC-koa (oraindik ipar-haizea eta zeru argiak zeudenean). |
Zer jan zuten behiek? | Egunero atera ahal izan ziren bazkatzera, baina gero eta larre gutxiago zegoenez, bazka (ilar lehorra, alpapa eta belar-siloa) eta pentsu apur bat ere eman genizkien. |
| Udako azken belarrari hazten, loratzen eta haziak sortzenutzi genion. Horrela, hazia eroritakoan, larrea berez birsortuko da, modu naturalean. Era berean, belarra moztu ondoren, behiak kimu berriak jatera sartu ahal izango dira. |
| Txahalak apur bat gehiago bazkatu ziren, |
| eta, beti bezala, gazten seruma igo genien dieta osatzeko, horrela hondakin izan litekeena elikadurarako lehengai bihurtuta. |
|
Hileko errezeta: Luzoker-gazpatxoa | Aurten udara beroa izan denez eta baratzean luzoker ugari izan dugunez, barazki horrekin egiten diren errezetak bilatu nahi izan ditugu. Hona ekarri duguna tomateaz egiten den errezeta tradizionalaren moldaketa bat da. Egun bero batean hasierako plater gisara jatea gomendatzen dizuegu. Gainera, erraz prestatzen da.
1 tipula zuri oso txiki edo baratxuri-erakoa (ajera)
1 baratxuri-ale, txikia
2 luzoker, azala kendu gabe, azal fina badute
¼ - ½ katilukada martorri,edo perrexil edo albaka fresko (edo gutxiago, hauts-eran badago)
1-2 koilarakada limoi- edo lima-zuku
1 katilukada jogurt natural edo greko
¼ katilukada esne-gain
3/4 koilarakada txiki gatz
¼ koilarakada txiki piperbeltz zuri
1 koilarakada oliba-olio
Sartu osagai guztiak katilu batean eta irabiatu irabiagailuaz, testura krematsua lortu arte. Sartu hozkailuan. Jango den egunaren bezperan egin daiteke. Zerbitzatu aurretik, probatu eta doitu gatza, belarrak eta limoia. Jan hotz. |
Abuztuan, hiru behi erditu ziren, eta bakoitzak zekor bat izan zuen. Txahalik ez jaiotzea gero eta “bitxiagoa” (susmagarriagoa?) da. |
|
Hileko lorea. Kalabazina. Curcubita sp. |
| Nekazaritzako bioaniztasunaren parte diren gure espezie-sortarekin jarraitzen dugu; kasu honetan, kalabazinaz ari gara, zeina bere garaian elikagai gisa erabiltzeko ekarri zen. Kalabazinak Ameriketa- tik etorritako kukurbitazeoen familiakoak dira. Hala, kalabazina lan- darearen fruitu heldua izan arren, kalabazina lorearen obarioa denez, (ikus adibide gazte baten argazkia), sukaldean barazki gisara erabiltzen da. |
| Kalabazinek balio kalorifiko txikia dute (17kcal/100g kalabazin fresko), baina hainbat mikronutriente dakarte. Landareak ez du bazka-baliorik, baina leku batzuetan txerriei edo oiloei kalabazin zaharrak ematen zitzaizkien, eta oraindik ere ematen zaizkie, dieta osatzeko. |
Aurten, tximeleta ugari ikusi ditugu, besteak beste kalimorfa (Euplagia quadripunctaria). |
|
Bilboko Areatzako Azoka larunbatero egin da, baina COVIDaren pandemiaren egoerak okerrera egin duenez, baliteke laster barru bertan behera geratzea. Hain zuzen, egoera normalean garai honetan egiten diren beste azokak bertan behera geratu dira. |
Esnearen kalitatea
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
Â
|
|
|
Gantza
|
>3,70
|
3,73
|
Proteina
|
>3,10
|
3,17
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
16.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
278.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|