2020k uztaila Inprimatu

Zer egin genuen uztailean?

Uztailaren 23an, gure gaztandegiak 9 urteko ibilbidea betetzeko bi aste

falta zirela, Enkarterriko nekazaritza-sektoreko berrikuntza-sari bat ira-

bazi genuela jakinarazi ziguten; zehazki, honako hauek aitortu dizkigu-

te: berrikuntza esnearen ekoizpen-ereduan (intentsibotik ekologikora

aldatzea), berrikuntza esnearen merkaturatzean (industriari soilik saltze-

tik esne pasteurizatua, jogurt naturala eta gaztak egin eta merkatura-

tzera), berrikuntza komunikatiboa (bisitak, webgune hirueleduna…) eta

berrikuntza iraunkortasunean (beirazko botilak berrerabiltzea, gaztagin-

tzarako ur hotzeko zirkuitu itxia, eguzki-plakak, lanpostuei eustea…).

Halere, proiektu hau eraikitzeko lan eta ahalegin handia egin behar izan

badugu ere, ez zen posible izango pertsona eta erakunde askoren

askotariko ekarpenik gabe. Beraz, jaso gure eskerrik beroena: EHNE,

Enkarterrialde, ENEEK, Urduñako Irantzu, Marije eta Mikel, Nekasare,

SAT-Karrantza…

alt



Hileko lorea. Apo-belarra(Verbascum thapsus).

alt
alt

Espezie hau Europako, Afrikako iparraldeko eta Asiakoa da. Ez du bazka-

baliorik. Landareak hazi asko ematen ditu, baina nekazaritzan ez da problema-

tikotzat jotzen, ez duelako onartzen bestelan dare batzuen itzala. Historian,

medikuntza tradizionalean erabili izan da, hainbat gaixotasun sendatzeko, eta

emakume erromatarrek lorearen pigmentu horia ilea tindatzeko baliatzen zuten.



Hileko errezeta: makarroiak kalabaza- eta gazta-kremarekin

Lau lagunentzat

 

33 g makarroi

400 g kalabaza (potimarrón barietatea, ahal dela)

100 g gazta ondu, birrinduta

1 tipula

1 porru

100 ml esne-gain

100 ml esne

Oliba-olioa

Perrexila

Jengibrea

Piperbeltza eta gatza

 

Zuritu eta zatikatu tipula. Garbitu eta zatikatu porrua. Bigundu barazki biak lapiko batean olio-zurrustatxo batez,

eta gozatu nahierara. Garbitu kalabaza, zatikatu dadotan eta erantsi tipulari eta porruari. Sueztitu apur batean.

Gehitu 250ml ur, esne-gaina, esnea, gatza, piperbeltza eta jengibre birrindu (edo jengibre-hauts) apur bat. Estali

eta egosi 12-15 minutu bitartean. Ondoren, birrindu irabiagailuarekin. Estali eta gorde.

Jarri ura berotzen lapiko handi batean. Irakiten hasten denean, erantsi gatza eta makarroiak; egosi bigundu arte.

Atera makarroiak uretatik eta jarri bol batean. Gehitu kalabaza-krema eta nahastu ondo. Jarri dena laberako ontzi

batean eta zabaldu gazta gainetik. Gratinatu labean, gainazala apur bat gorritu arte. Azkenik, apaindu perrexil-

hostoekin.



Joan den hilean esan bezala, Jaurlaritzako Osasun Publikoak gure gazta ondua aztertu du,Listeria monocytogenes,

Salmonella ssp edo Estafiloenterotoxinaduen ala ez jakiteko. Bada, analitikaren emaitzen arabera, ez du elementu

txar horietako batere.


Egurraldi kontuak...

Uztailean,batzuetan, egun hodeitsu eta hezeak izan genituen, baina euri urrikoak eta nahiko beroak; beste batzue-

tan, aldiz, egun lehor eta eguzkitsuak, tenperatura altukoak. Egun bero eta eguzkitsuetan, goizean goizeko tenpera-

tura baxu samarrek salbatu gintuzten: ihintza nahikotxo zegoen eta haizea nagusiki iparraldekoa zen. Hego-haizea

nagusitu balitz, baldintzak askoz ere lehorragoak izango ziren. Gehieneko tenperatura 32ºC-koa izan zen, eta 30

litro eurijaso genuen plubiometroan.

alt



Zer jan zuten behiek?

Behiak egunero bazkatu ziren. Belar freskoa ("berdea") ere eman genien,

baita alpapa eta zalkeaere.

Abeltzaintza Ekologikoaren Araudiaren arabera, abere-talde baten janariaren % 75,

gutxienez, baserriak berak kudeaturiko lurretik etorri behar da. Elikaduraren gainerako

% 25ak ekoizpen ekologikoaren ziurtagiria izan behar du. Aurten ere, Antonio Ruiz de

Aragón nekazariari erosi diogu alpapa, ziurtagiri ekologikoa duena.

alt
alt



Uztailean, 2 zekor misto (haragia eta esnea emateko gai) eta esnea eman dezakeen

zekor bat jaio ziren.

Hil osoan, larunbatero joan ginen Bilboko Areatzako Azokara, ohi bezala, eta aurten

abuztuan ere egingo dute, jakinarazi digutenez.



Aurten, ia urtero bezala, jaki batzuek beste batzuek baino hobeto egin dute

aurrerabaratzean, eskuarki eguraldiaren eta basa-faunaren arabera. Hala,

aurtengo eguraldia nahiko desegokia izan da ilarrentzat, eta landako sagutxoek

patata asko jan zituzten lurrean. Leken eta tipulen uzta, ordea, oso ona izaten

ari da.

alt



Nahiz eta pixkat zaila den ikusten, armiarma bat intsektu bat

harrapatzen ikusten da, elikadura-kate naturalen parte.

alt



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,55

Proteina

>3,10

3,18

Bakteriologia

<100.000

20.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

310.000

Inhibidoreak

Ez

Ez