Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2020ko Maiatza PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da maiatzean?


Hileko lorea. Mitxoleta (Papaver rhoeas)

alt

Mitxoleta espezie belarkara da, urterokoa, laborantzetan nahi izaten

ez direnen artean nabarmena[. Gure baserrian, toki gutxitan agertzen

da, normalean baratze edo lorategi-eremuetan. Mitxoleten haziek

urteak eman ditzakete lurrean lo, eta lurra mugitzean ernamuintzen

dira. Landare bakoitzak 400 lore sor ditzake urtean, baina banan-

banan, eta lore bakoitzak egun bat besterik ez du irauten. Haziak

beltzak dira, eta jangarriak, dela bakarrik, dela ogi-osagai gisa,

adibidez. Frantziako estatuan, esaterako, olio oso preziatua ere

ateratzen dute hazietatik. Petaloen tinta gorria zenbait botika eta

ardotan erabiltzen da, eta petaloak eurak, lehortzen direnean, pot-

pourrietanbaliatzen dira. Medikuntza tradizionalean, hezuerirako,

hainbat min-motatarako edo somnifero gisa erabili izan da. Persian,

mitxoleta maitasunaren sinboloa zen. Abeltzaintzaren ikuspuntutik,

kontuan hartu behar da landarea toxiko samarra dela abereentzat.




Maiatzean, esnea ekoizten duten euskal baserrietako berezko

eguneroko eginkizunez gain, beste silo-sorta bat egin genuen,


alt

eta, hilaren amaieran eguraldi ona egin zuenez, baita beste belar

lehor sorta bat ere.

alt
alt

Halaber, eremu batzuetan sastraka moztu genuen, eta makineria

eta baserriko beste elementu batzuk ─uharka bat eta ur-tanga

bat, kasu─ mantentzeari eta konpontzeari ekin genion. Uharkek

40 urte baino gehiago dituzte, eta teilatuetatik gertu jartzen

dira euri-ura hartzeko eta biltegiratzeko. Kasu honetan, zekorren

etxolakoa konpondu genuen.

alt
alt

Gure inguruko baserritar batzuek herbizida baliatzen

dute oraindik beren baserriak kudeatzeko.

alt

Herbizidek nahi ez diren landareetan berehalako “eraginkortasuna”

dutela eman badezake ere, haien eraginkortasuna askoz txikiagoa

da kontuan hartuta landare horiek denbora gutxian berriz koloni-

zatzen dituztela eremu berak.

alt

Aspaldi, inguru honetan, auzo batek erbizidak karduak kontrolatzeko

baliatu zuen. Hona hemen toki horren gaur egungo irudia. Dena den,

herbiziden erabilerak baditu beste ondorio batzuk, ez hain nabarmenak,

sistema hidrologikoan sartzea, adibidez. Baserri ekologikoa garen aldetik,

saiatzen gara herbizidez baliatzen diren pertsonekin ados jartzen ez

ditzaten erabili guk kudeatzen ditugun lurrekiko mugetan edo haize

nagusiak gure lurretarantz jotzen duenean.


alt



Hileko errezeta :txanpiñoi-kroketak

Eskerrik asko Mari Natiri errezeta hau helarazteagatik.

Litro bat esne oso

Tipula erdia

Oliba-olioa

6 txanpiñoi handi (Portobello, esaterako)

Nahi beste gazta birrindu (gure iradokizuna: Vista Alegre gazta findu erdia)

Gatz apur bat (hautazkoa)

150 g irin

Ogi birrindua

Txikitu tipula eta frijitu olio ugaritan. Erantsi irina (eta gatza, nahi izanez

gero) eta frijitu apur bat, horitu arte.Erantsi esnea pixkanaka eta eragin,

pikorrik sorez dadin. Gehitu gazta birrindua eta jarraitu eragiten.

Zartagin batean, frijitu txanpiñoiak olio apur batean. Egindakoan, erantsi

orea eta jarraitu eragiten.

Egin ore-bolak, estali ogi birrindu geruza batekin eta frijitu justu jan aurretik.


Egurraldia dela eta...

Eguraldiak aldakorra izaten jarraitzen du. Hilaren hasieran, ekaitzak izan

genituen, trumoi, tximista eta guzti; behin, pikoten tamainako txingorra

ere bota zuen. Beste behin, halo bat ikusi genuen eguzkiaren inguruan,

alt
alt
eta egun argietako egunsentian zeru koloretsuez gozatu genuen.
alt

Guztira, 69 jaso genuen plubiometroan, eta gehieneko tenperaturak

30 ºC-ra igo ziren hilaren amaieran, oso altuak urtaro honetarako.



Zer jan zuten behiek?

Nagusiki, belarra eta bazka, bai eta, osagarri, silo eta pentsu apur

bat ere.

Maiatzean, zekor bat jaio zen.


Baratzea abian da, eta baditugu ilarrak, tipulak, letxugak, piperrak,

tomateak, azenarioak, porruak, patatak, luzokerrak, kalabazinak eta

zerbak. Tomate-landareak jartzeko eremu bat garbitu genuenean,

apo txiki hau agertu zen.

alt

Oraindik ere narrasti ugari ikusten ari gara, ohi baino gehiago,

eta izan ditugun tenperatura epelengatik delakoan gaude;

besteak beste, hainbat espezietako suge anitz, ziraunak

(Anguis fragilis) eta musker berdeak (Lacertaviridis) ikusi ditugu.




Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena


Emaitza


Gantza

>3,70

3,57

Proteina

>3,10

3,22

Bakteriologia

<100.000

23.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

232.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.