Koronabirusak eragindako hondamena agerikoa da, eta gure itxaropena da guztiok horren arrazoi eta ondorioetatik ikasi ahal izatea. Dena dela, tokian tokiko elikagaien ekoizpen eta kontsumoari eusteko, gure inguruan bizi izan ditugun hainbat keinu solidario nabarmendu nahi genituzke. Esku- zabaltasunez, Karrantzako hainbat andre maskarak josten hasi ziren, eta batzuk guri eman zizkiguten; maskarok ezinbestekoak dira gure esnekien banaketa higienikoa egiteko. Eskuzabaltasunez, era berean, EAEko enpresa batek biserak egiteari ekin zion, tokiko produktuak etxeetara eramateko sortzen ari diren ekimenetarako, merkatuak eta azokak ixteak ekarri duen salmenta-galera arintzen saiatzeko. Bizkaiko eskualde batean, kontsumitzaile- talde batek tokiko baserritarren elikagaien eskaera-kolektiboa eta doako banaketa antolatu zituen, gure esnekiena barne. Gure webgunearen erabateko hutsegite bat konpontzeko, Urkoren (Veryuel) laguntza eskuzabala izan genuen. Adibide txikiak dira, baina oso esanguratsuak.
Apirilaren hirugarren astean, gure lantaldeko bi pertsona etxean konfinatuta egon ziren, sukarrak eta buruko minak jota (koronabirusaren sintomak). Haatik, beste pertsona askorekin gertatu bezala osasun-langileekin harremana telefonoz egin zenez, ez dago jakiterik koronabirusagatik izan zen ala ez. Une oro ari gatzaizkio Eusko Jaurlaritzari guztiaren berri ematen, baita hark zabaldutako jarraibideak betetzen ere. |