Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2020ko Apirila PDF fitxategia Inprimatu E-posta


Zer gertatu zen apirilean?



Koronabirusak eragindako hondamena agerikoa da, eta gure itxaropena

da guztiok horren arrazoi eta ondorioetatik ikasi ahal izatea. Dena dela,

tokian tokiko elikagaien ekoizpen eta kontsumoari eusteko, gure inguruan

bizi izan ditugun hainbat keinu solidario nabarmendu nahi genituzke. Esku-

zabaltasunez, Karrantzako hainbat andre maskarak josten hasi ziren, eta

batzuk guri eman zizkiguten; maskarok ezinbestekoak dira gure esnekien

banaketa higienikoa egiteko. Eskuzabaltasunez, era berean, EAEko enpresa

batek biserak egiteari ekin zion, tokiko produktuak etxeetara eramateko

sortzen ari diren ekimenetarako, merkatuak eta azokak ixteak ekarri duen

salmenta-galera arintzen saiatzeko. Bizkaiko eskualde batean, kontsumitzaile-

talde batek tokiko baserritarren elikagaien eskaera-kolektiboa eta doako

banaketa antolatu zituen, gure esnekiena barne. Gure webgunearen

erabateko hutsegite bat konpontzeko, Urkoren (Veryuel) laguntza eskuzabala

izan genuen. Adibide txikiak dira, baina oso esanguratsuak.

Apirilaren hirugarren astean, gure lantaldeko bi pertsona etxean konfinatuta

egon ziren, sukarrak eta buruko minak jota (koronabirusaren sintomak). Haatik,

beste pertsona askorekin gertatu bezala osasun-langileekin harremana telefonoz

egin zenez, ez dago jakiterik koronabirusagatik izan zen ala ez. Une oro ari

gatzaizkio Eusko Jaurlaritzari guztiaren berri ematen, baita hark zabaldutako

jarraibideak betetzen ere.




Apirilian lehen silo-bolak egin genituen.
alt
alt
alt




Hileko lorea. Loganberry (Rubus loganobaccus)

alt

Rubus loganobaccus-a Kaliforniako masustaren (Rubus ursinus)

eta mugurdiaren (Rubusidaeus) arteko nahasketa da. Landareak

eta fruituak masustaren antzekoagoak dira, mugurdiaren aldean,

baina fruituaren kolorea gorri-morea da, ez beltza. Landare hau

James Harvey Loganek 1881ean izandako polinizazio-istripu baten

emaitza da, hortik datorkio izena. Gaur egun, salerosketarako zein

lorategietan hazten da, eta, batez ere, jeleak eta zukuak egiteko

erabiltzen da.



Zer jan zuten behiek?

Apirilean, denetik jan zuten: bazkatzeaz gain, belarra, alpapa lehorra,

silo-belarra eta pentsu pixka bat jan zuten.

alt
Bigantxak egunero bazkatu ziren.
alt



Belar-sastrakak garbitzen jarraitu genuen
alt



Hileko errezeta: madalenak

Osagaiak:

  • 165 g irin
  • 100 g gurin
  • 140 ml esne
  • 20 g kakao-hauts
  • 160 g azukre
  • 2 arrautza
  • Koilarakada bat banilla
  • 1,5 koilaratxokada laberatzeko hauts
  • Gatz apur bat
  • Oreo galleta xehatuak

Nahasi gurina eta azukrea irabiaturiko bi arrautzekin. Erantsi banilla eta nahasi.

Jarraian, 140 g irin, laberatzeko hautsa eta gatza erantsi behar dira. Berriz ere,

nahasi ongi. Azkenik, esnea erantsi eta ongi nahasi behar da.

Orea bi boletan bereiziko dugu, 12 madalena egiteko.

1. orea: beste 25 g irin erantsi eta nahasi egin behar da.

2. orea: kakao-hautsa erantsi eta nahasi egin behar da. Laurden bat bereizita, nahasi Oreo galletekin

Orain, oreak 12 madalenatan bereiziko ditugu:

Banillazko 3

Kakaozko 3

Banillazko eta kakaozko 3 (erdia eta erdia)

Oreo galleta eta kakaozko 3

Labea 180 º-tan berotu behar da. 20 minutuz laberatuko ditugu.


Egun beroak direla eta, hilaren hasieratik normalean hilaren bukaerara edo maiatzera

arte ikusten ez dugun fauna basatia ikusi ahal izan genuen. Liztorra habia egiten;

alt
tximeletak, hala nola Vanesa edo almirante gorria (Vanessa atalanta);
alt

edo azetako txurixkaren beldarrak (Pieris rapae) gure azaloreetan

(orain biltzen ditugu eta babes-sarea jarrita zuten, tximeleta horiek

ez baitira hain goiz agertzen);

alt
alt
makila intsektua
alt

eta suge dezente, suge biperakara hau (Natrix maura) sugandila bat

gosaltzen barne,

alt
alt
suge biperakara handi samarrak (Natrix maura),
alt

berez suge ez diren ziraun asko (Anguis fragilis), eta Seoaneko sugegorria

edo sugegorri kantauriarra (Viperaseoanei).

alt

Bere begi-nini bertikalek gainerako suge biperakaretatik bereizten dute,

besteenak biribilak baitira. Hori bai, sugegorria pozoitsua eta oldarkorra

da; beraz, komeni da ez hurbiltzea.

alt





Eguraldia dela eta: beste behin ere, oso aldakorra izan zen. Egun eguzkitsuak

izan genituen, hego-haizearekin, baina baita egun lainotsuak ere, hezetasun handikoak

eta tenperatura freskoekin. Hilaren amaiera aldera, hainbat egunetan ekaitzak izan

genituen, trumoi eta oinaztargiekin. Tenperaturarik altuena 25 ºC-koa izan zen, ezohikoa

sasoi honetan, eta baxuena 4,1 ºC-koa. 107 l prezipitazio bildu genuen euri-neurgailuan.


Azkenik, bigantxa misto bat jaio zen, eta saldu egin genuen.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

 



Gantza

>3,70

3,74

Proteina

>3,10

3,15

Bakteriologia

<100.000

21.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

226.000

Inhibidoreak

Ez

Ez



 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.