2020ko martxoa Inprimatu

Zer gertatu zen martxoan?



Koronabirusa: eragin nabarmena izan zuen gure lanean.

Salmentak galdu genituen hainbat eskola-jangelatan eta azokatan;

ostalaritzan, oro har. Hala ere, zera esan nahi genuke: gure esne-

kien hornidurari eutsi egingo diogu, hala nahi duten denda txikietan.

Gure lantaldeak eskularruak eta maskarak izango ditu soinean, gure

produktuak banatzean. Gure esnekiak ohiko salneurrian banatuko

ditugu dendetan, eta ez garestitzea eskertuko genizueke, nahiz eta

elikagai-eskasia izan.



Hileko lorea: Andere-mahats beltza (Ribes nigrum)

alt

Hil honetan ere nekazaritza-bioaniztasunaren adibide bat dakarkigu,

nahiz eta, elikatzeko diren etxerako landare guztien antzera, naturan

bertan topa dezakegun. Pirinioetan, adibidez, urrutira joan gabe. Izan

ere, landarea Europako erdialde eta iparraldeko eremu epeletakoa da,

baita Asiako iparraldekoa ere. Lur emankor eta hezeak ditu gogokoen.

Hotzari eusten dion arren, loraldian tenperatura hotzak izanez gero,

baia-kopurua murriztu egiten da. Interesgarria izango da aurten zein

uzta dugun ikustea, tenperatura oso aldakorra izaten ari dela kontuan

harturik. Halere, egia da gure andere-mahatsak gure kontsumorako

besterik ez direla, eta ez daudela oso lur emankorretan landaturik.

Andere-mahatsek C bitamina asko dute, eta errezeta askotan erabiltzen

dira, are, Frantziako cassis delako edari alkoholdunean ere. Baiak zein

hostoak medikuntza tradizionalean eta tinduak egiteko erabiltzen dira.

Andere-mahats gorria (Ribes rubrum) familia berekoa da, eta eremu

berean topatuko dugu, Europako iparraldean, hain zuzen.



Hileko errezeta: gazta fresko trata.

Ez da gazta-tarta egiteko errezeta ekartzen dugun lehen aldia; horrela, azkenburuko

honen aldaera gehiago ezagutzen ari gara.

- 450 g gazta fresko

- 170 g azukre

- 50 g gurin

- "Maria" motako gaileta-paketea (25, gutxi gorabehera)

- 6 arrautza

1- Txikitu gailetak. Urtu gurina eta nahasi gailetekin. Jarri nahaskia laberako molde baten

azpialdean eta zapaldu koilaraz.

2.- Berotu labea 180 ºC-tan.

3.- Bereizi 6 arrautzen gorringo eta zuringoak.

4.- Harrotu zuringoak elur-punturaino.

5.- Nahasi gorringoak gazta freskoarekin eta azukrearekin, irabiagailua erabiliz. Ondoren,

erantsi zuringoak eta nahasi kontu handiz.

6.- Bota aurreko guztia gaileta-oinarriaren gainean.

7.- Sartu labean 40-45 minutuz.



Eguraldia dagozienez: hila hotzarekin hasi zen (elurra Ordunten),

euriarekin segitu zuen, eguraldi lehor eta eguzkitsuarekin gero, eta,

azkenik, hotza izan zen berriz hilaren bukaeran (eta berriro elurra agertu zen

Ordunten).

alt

Orotara, 185 l bildu genuen euri-neurgailuan. Tenperaturarik baxuenek

gau garbiekin bat egin zuten, 1-2 ºC-tik behera. Egunez, eguzkia

zegoelarik, tenperaturarik altuena 20 ºC-ra igo zen. Bero handieneko

egunetan, erle eta erlastar asko ikusi dugu lorategian eta belardietan

lorez lore. Argazkian, aurten ikusi ditugun lehen erlastarretako bat,

buztan zurikoa (Bombus locurum), zehazki.

alt

Suge biperakara ere ikusi genuen (Natrix maura) eguerdian,

bero gehien egiten zuen egunetako batean.



Aurten kostata izan bada ere, landa-arratoien bisitagatik edo gehiegizko

hezetasunagatik, ilar-landare batzuk jada hazten ari dira.

alt

Egunik beroenetan, (azkenean) tipulak landatu ahal izan genituen.

Beterraba, txiribia eta azenarioak ere erein genituen.

alt



Zer jan zuten behiek? Bada, denetik. Euririk gabeko egunak aprobetxaturik,

behiak bazkara atera ahal izan ziren, baita bigantxak ere, egun gehienetan. Era

berean, eguraldia lagun, belar freskoa edo "berdea" eraman genien. Belarra pent-

suarekin eta bazka lehorrarekin osatu genuen.

alt


Baserriko ohiko zereginez gain, hainbat aldapatan sasitzak kendu genituen,

eskuko sasi-garbitzeko makinaz maldarik pikoenetan

alt
eta traktoreaz belardietan.
alt

Minda ere zabaldu genuen.



Martxoan, zuhaitz hostoerorkor askoren hostoak kimatzen

hasten dira, elorri zuria (Crataegus monogyna),

alt
lizarrarenak (Fraxinus angustifolia),
alt
edo urkia (Betula pendula), kasu.
alt


Martxoaren 7an, baserritarren azokara joan ginen, baina egun hartatik aurrera

bertan behera geratu da Korona Birusa dela eta. Zio beragatik geratu zen bertan

behera Gueñesko azoka ere.


Esnearen kalitatea

 

 

 

 

 

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

 

 

 

Gantza

>3,70

3,79

Proteina

>3,10

3,16

Bakteriologia

<100.000

19.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

188.000

Inhibidoreak

Ez

Ez