Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2020ko otsaila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu zen otsailean?



15ean, talde batek bisita egin zigun, otsailero Karrantzako Turismo-

bulegoak antolatzen duen "Gastronomia Jardunaldiak" egitasmoaren

barruan.

alt


25ean, Mertxe, Unai eta Blanca izan genituen bisitan, esneki ekolo-

gikoak topatzeko interesa dutenak .


alt

26an, ENEEK Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoaren

Kontseiluko Edurne etorri zen, ziurtagiri ekologikoa bermatzeko

aldizkako ikuskapena egitera.

alt

27an, Gregorio, Fermin eta Marilu etorri zitzaizkigun,

nor bere Gipuzkoako baserritik, gure eskarmentua

ezagutzera eta ideiak zein informazioa partekatzera.

Guretzat oso interesgarria izan zen berriz ere haiekin

hitz egitea, esnekiak egiteko beren ekimenak nola

kudeatzen dituzten ezagutzeko.



Hileko lorea: Muxika (Prunus persica)

alt

Muxika arbola hostogalkorra da, Txinako ipar-mendebaldekoa;

bertan hezi eta landatu zen aurrenekoz. Izen espezifikoa, “persica”,

zor zaio muxika Persiakoa (egun, Iran) zelako uste europarrari,

herrialde hartan asko landatzen zela eta. Muxika bai fruta gisa bai

landatzeko heldu zen Europara. Fruta mertxika nahiz nektarina

izenez da ezaguna, baina ez dira espezie desberdinak, jendeak

kontrakoa uste arren. Antza denez, gene bakar baten mutazioak

eragiten du frutaren azalean biloak agertzea ala ez. Gaur egun,

ehunka mertxika-laborantza desberdin daude. Argazkikoa Errioxako

laborantza bateko aldaxka batetik landaturiko mertxikondoa da; bere

egunean, baina, ez zen izena jaso.



Otsailean, hiru zekor eta bi bigantxa jaio ziren.




Eguraldi-kontuak:

Otsaila oso lehorra izan zen, eta 21 litro euri besterik ez genuen jaso

plubiometroan, hilaren 24ra arte. Azken astean, beste 23 litro jaso

genituen. Eguraldi lehorrari, zenbait egunetan, hego-haizeak lagundu

zion; horrexegatik, lurra ohi baino lehorrago egon zen. Hala, otsailean

izandako euri urriak mesede handia egin zuen. Tenperatura minimoa,

oro har, nahiko altua izan zen, urtaroa kontuan hartuta: 10-13º C

bitartean egun askotan; noizbehinka, baina, baxuagoa izan zen, 2-3º C,

esaterako. Pare bat aldiz, tenperatura maximoak 20º C-tik gorakoak izan

ziren, eta hori ez da batere ohikoa otsailean. Egun eguzkitsuek lehen

sugandilen (Podarcis sp) agerpena eragin zuten,


alt
eta, eskuarki, egunsenti koloretsuak izan genituen.
alt



Zer jan zuten behiek?

Beste behin, behiek bazka eta kontzentratu pixka bat jan zuten. Ezin

izan zuten bazkatu, baina hilaren amaieran bai eraman ahal izan genien

goizean mozturiko belar apur bat ("berdea" deitzen dena).

alt


Baserrian, besteak beste, zenbait eremu sasiz garbitu, beste batzuetan

purina banatu, eta hesi batzuk konpondu genituen.



Hileko errezeta: ogi- eta marmelada-budina

Errezeta hau 2012ko martxoan gure webgunean paratu genuen budinaren aldaera bat da.

300 g gurin

300 g ogi (egun batekoa)

Laranja garratz marmelada

3 arrautza

60 g azukre beltz, gehi koilarakada bat azukre

2 koilarakada whiski

275 ml esne oso

75 ml esne-gain

Intxaur muskatua, nahi beste

Limoi- eta laranja- azal birrindua

Zerbitzatzeko: esne-gain harrotua edo creme fraiche

Moztu ogi erdia xerra loditan eta zabaldu gurina alde bietan. Sartu laberako balio duen

ontzi batean. Zabaldu marmelada gainean. Moztu xerratan ogiaren gainerakoa, zabaldu

gurinaren gainerakoa alde bietan, eta sartu ontzian lehengo ogiaren eta marmeladaren

gainean.

Irabiatu arrautzak eta azukrea, gero irabiatu esneaz, whiskiaz, esne-gainaz eta beste

koilarakada bat marmeladaz. Erantsi intxaur muskatua eta limoi- eta laranja-azal birrindua.

Isuri ogiaren gainera, dena estali arte, eta utzi 30 minutuz.

Berotu labea 180º C-tan.

Zabaldu beste koilarakada bat azukre budinaren gainean eta sartu labean 35-40 minutuz,

harik eta gorritu arte. Hoztu 10 minutuz, eta zerbitzatu esne-gain harrotuz edo creme fraiche-z.



Baserritarren Azokara larunbatero joan ginen.



Esnearen kalitatea






Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,74

Proteina

>3,10

3,09

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

 146.000

Inhibidoreak

Ez

 Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.