2020ko Urtarrila Inprimatu

Zer gertatu zen urtarrilean?


Jandra gaztandegian hasi zen lanean, Mirenek amatasun-baja hartu

zuelako.

alt
Era berean, Elena lanaldi partzialean hasi zen.
alt

Urtarrilaren 15ean eta 16an, José Luis Martín gaztagile aditua Vista

Alegre taldearekin bildu zen berriz ere, batez ere Jandraren gazta

egiteko prestakuntza indartzeko, baina baita guztiok bere ezagutza

paregabeen berri izateko eta, bide batez, gure prestakuntza

birgogoratzeko ere.

alt



Hileko lorea (Rosmarinus officinalis / Salvia rosmarinus) Erromeroa.
alt

Landare honen izen zientifikoa latinetik dator: “ros marinus”;

itsasoko ihintza, alegia. Erromeroa Mediterraneokoa da, baina

klima hotzagoetan ere badago. Erromeroari buruzko lehen

aipamen idatzia kuneiformea da, K.a. 5000. urteko hilarrietakoa.

Landarea K.o. 220. urte inguruan iritsi zen Txinara, eta XVII.

mende inguruan Ameriketara, kolonizazioarekin batera. Bistan

denez, ez da Vista Alegreko natura-biodibertsitatearen parte,

baina bai gure agrobiodibertsitatearena, baratzean landatua

baitago, sukaldaritzarako. Izan ere, erromeroa munduko leku

askotako sukaldeetan erabili izan da, baina, aldiz, eta herri-

sineskeriei kontra eginez, ez du ezaugarri osasungarririk. Norma-

lean, landarea udaberrian loratzen da, baita udan ere klima

epeletan; halere, badu bere ohiko garaitik kanpo loratzeko joera.

Hemen, normalean, urtarrilean egiten du. Loreak zuriak, arrosak,

purpurak edo urdinak dira. Hemen hazten direnek Mediterraneokoek

baino usain arinagoa izan ohi dute.



Urtarrilaren 5ean, Lea Artibaiko lagunak etorri zitzaizkigun

bisitan.

alt

Urtarrilaren 29an, ostera, Derio Nekazaritza Eskolako ikasle-taldea.

alt


Hileko errezeta: esne elurtua

1 litro esne oso

200 g azukre

5 zuringo

5 gorringo

1 zopa-koilarakada arto-irin

1 koilaratxokada banilla-esentzia

1 koilaratxokada kanela-hauts (aukeran)


Bereizi 5 arrautzen zuringoak eta gorringoak katilu banatan.

Harrotu zuringoak elur-punturaino, 50 g azukrerekin batera, eta utzi alde batera.

Berotu esnea, gainerako azukrearekin eta banilla-esentziarekin batera. Esnea irakiten

hastean, jarri su txikian eta bota zuringoa zopa-koilaraz eginiko bolatxotan. Irakin esne

elurtuaren zuringoak bi minutuz, gutxi gorabehera. Denbora hori pasatutakoan, esnetatik

atera behar dira, gordetzeko.

Aparteko ontzi batean, nahasi gorringoak arto-irinarekin eta esne hotz pixka batekin. Ongi

nahasi behar da, ongi diluitu arte. Erantsi esnea dagoenlapikora (bero egon behar da, baina

irakin gabe) pixkanaka, etengabean eta azkar eraginez, gorringoak ez gatzatzeko. Eragin su

txikian bi minutuz eta kendu sutatik.

Segi eragiten minutu batzuez gehiago, harik eta esne elurtua loditu eta behar beste hoztu arte.

Bukatzeko, isuri esnea katilutan eta jarri bola bat edo hainbat esne-gain harrotu katiluotako

bakoitzaren gainean. Horrela, esne elurtuaren ohiko itxura hartuko du.

Hori egindakoan, hautseztatu kanela apur bat, hoztu erabat hozkailuan eta zerbitzatu hotz.



Egurraldia dela eta....

Eguraldia: oso aldakorra izan zen. Egun nahiko hotzak izan genituen,

tenperatura 7 º C-tik igo gabe, bainaez du neguko berezko hotza egin,

goizen batean izoztu bazuen ere.

alt
Beste egun batzuetan, tenperaturarik altuena 17ºZ-ra iritsi zen,

hego-haizearekin batera. Horrek ezohiko hodeiak ekarri zituen.

alt
Hil heze-hezea izan bazen ere, ez genuen euri askorik bildu 

euri-neurgailuan, 47 bat litro.



Zer jan dute behiek?

Berriz ere, behiek bazka eta kontzentratu pixka bat jan dute. Dena

dela, egun batzuetan bazkatzera ere atera ahal izan ziren.

alt


Joan den hilean, bigantxa bat akabatu genuen, saltxitxoia eta txorizoa egiteko.

Halaber, bi zekor jaio ziren, baita bikiak ere: zekorra eta bigantxa, arra eta emea,

alegia. Eskuarki, zekorren biki jaiotzen diren bigantxak ez dira esne-behi onak

izaten, baina bigantxa asko jaiotzen ari ez denez, agian hori bera haziko dugu,

ea emaitzarik ematen duen.


Urtarrilean, baserritar-azokara joan ginen larunbatero. "Gure Lurreko Merkatua"

oso garrantzitsua da gure salmentetan, hala ohiko bezeroei nola Bilbo bisitatzen

ari diren turistei saltzeko.


Esnearen kalitatea






Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

 3,78

Proteina

>3,10

 3,07

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

125.000

Inhibidoreak

Ez

Ez

Â