Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2019ko abendua PDF fitxategia Inprimatu E-posta


Zer egin genuen abenduan?


Hileko lorea: martorria (Coriandrum sativum)
alt

Landare hau Mediterraneoaren ekialdekoa baino ez

dela uste da, baina gaur egun klima epel edo beroa

duten herrialde guztietan dago. Goiko hostoak behe-

koak baino zabalagoak dira. Bere fruitua medikuntzan

zein sukaldaritzan erabiltzen da. Ez du bazkan ema-

teko balio.


Abenduan, Bilboko Areatzako baserritarren azokan larunbatero izan

ginen, 21ean izan ezik, egun horretan San Tomas ospatu baitzen.

Oraindik ere arazoak ditu azoka horrek, postu asko jenderik ez da-

bilen lekuetan dagoelako, eta, gainera, postuak ezin direlako 22:00ak

arte jaso, arratsaldez ia ezer saldu ez arren. Hobetzeko iradokizunak

bidaliko dizkiegu berriz ere antolakuntzaz arduratzen diren pertsonei.

alt



Hileko errezeta: barazki-menestra gazta-puntuekin.

Gero eta barazki gutxiago dagoenez baratzean, ontziraturiko edo

izozturiko barazkiak erabiltzen hasi behar dugu. Ez dute sekula barazki

freskoen nutrizio-balio, testura edo zapore bera, baina modu hori

erabili izan da beti baratzeko uztaren zati bat negurako edo eskasia

dagoen garaietarako gordetzeko. Errezeta honetan, hala ere, oraindik

baratzean ditugun barazki freskoak (azenarioa, bruselazak, brokoliak,

porruak) zein kutxatzarreko lekak erabiliko ditugu.

300 g leka zatiturik

150 g azenario zatiturik

100 g brokoli

200 g bruselaza

6 porru txiki edo hiru handi, zatiturik

Tipula handi 1, fin-fin zatiturik

2 koilarakada oliba-olio

200 g behi-gazta samur

Gatza, piperra eta espeziak nahierara.

Pasatu barazki guztiak lurrunetik, tipula izan ezik. Beratu tipula oliba-

oliotan eta, gainerako barazkiekin nahasita, erantsi gatza, piperra eta

espeziak nahierara.

Zatitu gazta samurra 1 cm-ko dadotan, eta erantsi menestrari justu

zerbitzatu aurretik, edo, bestela, jarri dado batzuk pertsona bakoi-

tzaren platerean, gazta urtzen hasteko nahikoa denbora utzita.

Erabiliko dugun barazki-mota urtaroaren araberakoa izan daiteke.

Zapore minagoa lortzeko, espezia gehiago edo gazta minagoa erabil

dezakegu. Plater honen ideia nagusia da, modu egokian elikatzeaz

gain, jatean hainbat testura eta zapore probatzea.



Egurraldia dela eta...

Abenduan, eguraldia aldakorra izan da oso, eta euria, eguzkia eta

ostarteak ekarri dizkigu. Egunik lehorrenak hilaren bukaera aldera

izan ziren: goizean izotza eta 2 º C-ko gutxieneko tenperatura.

Dena dela, egunez 15-17 º C-ra iritsi ginen, erabat ezohiko ten-

peraturak urtaro honetarako. Orotara, 147 euri jaso genuen euri-

neurgailuan.



Zer jan zuten behiek?

Bada, alpapa, siloa, belar ondua eta pentsu pixka bat. Larreetan

belarra izanagatik ere, hezetasunagatik behiak ezin izan dira baz-

katzera atera. Behi antzua eta txahalak, ordea, bai.

alt

Egunero joaten gara txahalak ikustera, denak daudela egiaztatzeko,

osasun-arazorik ez dutela ziurtatzeko edo, adibidez, baten bat susa-

ra dagoen jakiteko, hots, intseminatzeko une egokian ote dagoen

ikusteko. 25ean, albaitariari deitu behar izan genion, eta berehala

etorri zen asmo horrekin.

alt



Aurreko urteetan bezala, Bizkaiko elikagai-bankuarekin elkarlanean

ari gara: esne freskoa ematen dugu Bilbo Handian beharra duten

pertsonentzat.

alt


Irantzuk eta Jonek I+G proiektua bukatu zuten, baserrian eta gaztan-

degian plastikoaren erabilera antzemateko eta murrizteko proposame-

nak egiteko, eta dagoeneko egin dute hainbat proposamen 2020an

bertan burutzeko, hala nola PLAzko (almidoiz eginiko "plastikozko")

poltsak edo gazta freskorako terrinak.

alt



Beste lan batzuen artean, sasiak kendu ditugu hainbat

aldapatan.

alt



Bi zekor jaio ziren abenduan; azkenaldian bezala, zekorrak izan

ziren, ez bigak.



Hil horretan, Vista Alegre Baserria taldean hainbat urte daraman

Mirenek haurdun dagoela esan zigun; hori dela eta, amatasun-

baja hartuko du. Haurdunaldi lasaia opa diogu, eta urte hauetan

guztietan gaztandegian eginiko lana biziki eskertu nahi diogu.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,99

Proteina

>3,10

3,20

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

118.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.