2019ko azaroa Inprimatu

Zer egin genuen azaroan?



Azaroan lau bisita izan genituen. 6an, Artxandako Ostalaritza Eskolatik

talde bat etorri zen

alt

eta 10ean Hendaia eta Bilboko familia talde bat. 13an eta 20an

Leioako Magisteritza eskolatik etorri ziren, 13an bisita euskaraz egin

genuen

alt

eta 20an gazteleraz.

alt
alt



Hileko landarea: Brokolia (Brassica oleracea).

Hau, gure baserriko baratzetan dagoen bioaniztasunaren

adibide bat da. Brokolia, jangarria den landare bat da

brassica familiakoa, bere zurtoina eta lorea barazki mo-

duan jaten da. Lehenengo argazkia lorea guztiz zabaltzen

denekoa da, eta bigarrena lehenagoko etapa batekoa

zeinean jan ohi den.

alt
alt

Brokolia, gutxi gorabehera K.a. 6. Mendean Mediterraneoko

iparraldeko herrialdeetan lantzen ziren brassica laborantzen

emaitza da. Brokolia C eta K bitaminetan oso aberatza da.


Egurraldia dela eta...

Azaroa bereziki euritsua izan da… 400 litro baino gehiago jaso ditugu

plubiometroan, 442 litro zehazki. Honek esan nahi du, urte batean

egiten duen euriaren laurden bat hilabete bakar batean egin duela.

Tenperatura aldakorra izan da hilabetean zehar, tenperatura maximoak

hego-haizea egin zuenean izan ditugu eta 23ºC-ak gainditu dituzte;

eta minimoak 1,9ºC-tara jetzi dira, nahiz eta normalean 8/10ºC inguru-

koak ziren. Goiz heze batean ortzadar bikoitz hau agertu zen.

alt


Zer jan zuten behiek?

Behiek alpapa, belar siloa, belar idorra eta pentsu pixka

bat jan zuten. Nahiz eta zelaietan belarra zegoen, eguraldia

euritsua izan denez ezin izan dira bazkatzera irten. Hala ere,

hilaren lehenengo egun batzuetan, txahalak eta behi “lehorrak”

bazkatzera irten ziren.

alt



Hilabete honetan larunbatero Bilboko Areatzan baserritarren

merkatuan egon gara, eta Balmasedako baserritarren merkatu

berrian 10ean.

Azaroan bi behi erditu ziren, beste behin ere arrak.




Hileko errezeta: Moussaka

Moussaka egiteko errezeta asko daude eta guk, Atenasen 80ko

hamarkadan argitaratutako errezeta liburu greko batetik aukeratu

dugu hau.

500g berenjena zentimetro bateko xerretan moztua

1kg kalabazina zentimetro batek xerretan moztua

500g patata, 50mm-ko xerretan moztuak

1kg haragi xehatua

Edalontzi bat oliba-olio

Tipula handi bat zati txikietan moztua

Berakatz ale bat zati txikietan moztua

2 koilarakada gurin

3 tomate zuritu eta zatikatu

Gatza eta piperbeltza norberaren gustura

2 koilarakada ogi mami txigortu

3 arrautza

Koilarakada bat perrexil zatikatua

350g gazta mehe birrindu

Besamel saltsa:

4 koilarakada gurin

6 koilarakada irina

Gatza eta piperbeltza

2 esne edalontzi (edo gehiago besamel likidoagoa nahi baldin badugu)

Intxaur muskatu pixka bat (aukerakoa)

Oliba olioa berotu zartagin handi batean eta pixkanaka frijitu patata,

berenjena eta kalabazin xerrak arinki txigortu arte.

Beste zartagin batean haragi xehatua, berakatza eta tipula frijitu

gurinean. Tomate, gatza eta piperbeltza gehitu. Estali eta su leunean

sukaldatzen utzi 30 minutuz. Berotik kendu eta ogi mami txigortua

gehitu, perrexila eta arrautza irabiatu bat, etengabe mugituz arrautza

mamitu ez dadin. Gurinarekin igurtzi 35 x 24 x 6 cm-tako laberako ontzi

baten alde guztiak eta barazki eta haragi xehatu geruzak jarri.

Besamel saltsa prestatu: Su leunetan gurina urtu, eta ondoren irina,

gatza, piperbeltza eta intxaur muskatua gehitu, dena ondo nahastuz.

Berotik kendu. Pixkanaka esnea gehitu, etengabe dena nahastuz

pikorrak ez sortzeko. Berotan jarri berriz, beti dena nahastuz saltsa

lodi eta krematsua lortzeko. Esne gehiago gehitu besamel likidoagoa

lortzeko. Etengabe mugituz, bi arrautza irabiatu eta 250g gazta birrindu

gehitu.

Besamel saltsa barazki eta haragi xehatu geruzen gainean jarri.

Hautseztatu gainontzeko gazta birrindua gainetik eta labean sartu

45 minutuz 350ºC-tara.




Urte sasoi honetan baratzean gauza desberdinak ditugu:

azenarioak, porruak, bruselazak, brokolia eta espinakak.

Udazkenean zehar baratza garbitzen joaten gara, adibidez,

tomate landare zaharrak kentzen. Landare hauek konpost

tontorrean jartzen ditugu. Lurra prest uzten dugu abenduan

ilarrak eta babak landatzeko eta azak jada landatu ditugu.

Txantxangorri (Erithacus rubecola) batek, mugitutako lurra

alaikiro mokokatu zuen zizareak bilatzen zebilela, gu lanean

egon ginen lekutik pare bat metrotara.

alt



Azaroaren 19an jardunaldi batean parte hartu genuen, esne-sektorean

berrikuntzari buruz. Hazik antolatu zuen eta Balmasedan izan zen,

Karrantzako beste pertsona batzuekin, Balmasedakoak eta Gipuzkoakoak.

alt

Hilabete honetan, ikerketa proiektu bat martxan jarri dugu. Bertan,

baserrian eta gaztandegian erabiltzen ditugun plastiko guztiak

identifikatuz goaz eta hauek ordezkatzeko material desberdinak

aztertzen ditugu. Azkeneko helburua, Vista Alegre Baserrian

plastikoen erabilera murrizteko egutegia sortzea da. Proiektu hau

burutzearen arduradunak Irantzu Duro Mota ingeniari agronomoa

eta Jone Pérez Lanoa ingeniari kimikoa dira.

alt



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,06

Proteina

>3,10

3,33

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

150.000

Inhibidoreak

Ez

Ez