Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2019ko urria PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer egin dugu urrian?


Urrian bi bisita jaso genituen.13an, Sara eta bere lagunak

etorri ziren bere urtebetetzeko txangoan.

alt
alt

20an, Bilboko hainbat familia etorri ziren.

alt




Hileko errezeta: Mihilu zopa krematsua, su geldoan

Osagaiak:

20 g gurin

Tipula ertain bat, zatikatua

Berakatz ale bat, zati oso txikietan

Mihilu koilarakada txiki bat

Mihilu zurtoin bi, garbiak eta zentimetro erdiko zatietan moztuta

450 ml oilasko edo barazki salda

100 ml ardo zuri (hautazkoa)

100 ml esne

Gatza eta piperbeltza

6 zati izokin ketua (hautazkoa)

Tipula eta berakatza gurinean bigundu gatz pixka batekin 10 minutuz,

noizbehinka nahasiz. Mihilu zatiak gehitu eta tenperatura baxuan utzi

20 minutuz, zartagina estaliz eta noizbehinka nahastuz. Nahi izateko-

tan ardoa gehitu eta egosten utzi 5 minutuz, geroago mihilu haziak

eta salda gehitzeko. 25 minutuz astiro egosi. Jarraian 10 minutuz hoz-

ten utzi gero irabaiagailuarekin dena nahasteko. Testura guztiz ber-

dina lortu nahi bada, iragazki batetik pasa dezakegu.

Dena lapiko batean jarri eta esnea gehitu pixkanaka berotuz, baina

irakiten utzi gabe. Gatza eta piperbeltza gehitu norberaren gustura.

Izokin ketu zati batzuekin eta mihilu hosto batzuekin zerbitzatu.



Hilabete honetan Bilboko Areatzako baserritarren merkatuan izan gara

larunbatero eta Balmasedako baserritarren merkatu berrian 19an. Ka-

rrantzako (urriak 5), Gangas eguna Zalla (urriak 7, astelehena) eta

Galdamesko (urriak 27) azoketan egon gara, gehi Gasteizko azoka

ekologikoan urriaren 5ean.


Gure gazta ondua Gangas azokaren gazten txapelketan aurkeztu

genuen eta hirugarren saria irabazi genuen (ardi gaztaren aurka

lehiatzen). Zorionak Miren!

alt
alt





Hileko landarea: Odolurra (Polygonum aviculare)

alt

Berez Eurasia epelekoa den landare hau, gaur egun ia-ia mundu osoan

zehar aurki dezakegu. Hemen ekaina eta urrian loratzen da. Ez dauka

bazkarako baliorik, baina Europako zati batean morokilaren osagai mo-

duan erabili zen eta zohikaztegietan momifikatutako gorpuetan landare

honen aztarnak aurkitu dira. Barkamena eskatzen dugu argazki honen

kalitate eskasagatik.



Egurraldia dela eta...

Berriro ere eguraldia oso aldakorra izan da, egun eguzkitsuekin 25-26ºC

-tako tenperaturarekin eta beste egun batzuk lainotuta edo euritsiak

15-16ºC-tako tenperaturarekin. Plubiometroan 99 litro euri jaso ditugu.

(Era honetan, belarra ondo hazi da behiek bazkatzeko nahikoa izateko).

Eguzkiaren ateratze oso koloretsuak izan ditugu.

alt

Ihintza asko egon zen goiz batean armiarma-sare hau ikusi genuen.

alt



Zer jan zuten behiek?

Behiek alpapa, siloa eta pentsu pixka bat jan zuten.

Baita ere larrera bazkatzera atera ziren.




Baserriko beste zeregin batzuen artean, zelai batzuk garbitu genituen

alt

eta pabiloiko teilatua konpondu genuen.

alt

Gaztandegiaren ur beroaren horniketarekin zerikusia

duen makinerian konponketak egiten dira ere.

alt



Gaztandegiko atean intsektu makila bat berriro agertu zen.

alt

Beldar berde bat ere ikusi genuen, zeina esfinge-tximeleta batena

dela uste dugun. Norbaitek lagundu ahal badigu eskertzen dugu.

alt


Hiru behi erdi dira, bakoitza zekor bat. Txahalak ez

jaiotzea nabaria da jada eta susmagarria ere.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

 



Gantza

>3,70

3,89

Proteina

>3,10

3,30

Bakteriologia

<100.000

16.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

183.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.