2019ko iraila Inprimatu

Zer egin dugu irailean?



Jada lekak eta indabak jaso ditugu hazia gordetzeko. Argazkian lekak

ikus ditzakegu, zeinak behin guztiz lehor daudela errepasatzen ditugu,

pitzatuta, desitxuratuta edo zimel dagoen edozein leka kentzako, flas-

ko batean gorde aurretik etxeko gune ilun eta lehor batean.

alt



Eguraldiari dagokionez. Hilabete honetan eguraldi oso alda-

korra izan dugu berriz, baina orokorrean tenperatura altuekin, egun

guztietan 20ºC-ak pasata eta batzuetan 28ºC-etara helduta. Hego

haizeko egunak izan ditugu, egun euritsuak eta eguzkitsuak ere.

Plubiometroan guztira 89 litro jaso ditugu.

alt


Bi txekor jaio ziren irailean.


Abuztuaren amaieran eta irailaren hasieran lur mugimendu batek

partzialki estalitako etxolarako bidea berreskuratzen bukatu dugu.

Bide hau garrantzitsua da txahalak dauden lekura doalako.

alt

Irailean zehar, minda sakabanatu dugu, zelaietan sastrakak kendu

ditugu eta hezi batzuk konpondu ditugu.


Zer jan zuten behiek?

Abuztuan bezala... zelaietan belar pixka bat, alpapa, siloa eta pentsu

pixka bat. Abereak zelai batetik bestera mugitzen jarraitzen dugu,

oraingan txahalak, belarra hobeto erabiltzeko. Nahiz eta abereak

auzoko errepideetan mugitzen ditugun bakarrik, normalean lau edo

bost pertsona joan ohi gara trafikoarekin arazoak ekiditeko edo abereak

ihes egin ez dezaten.

alt




Hileko errezeta: Pepino edari freskoa

Aurten pepino asko dago baratzean eta interneten aurkitutako

errezeta bat moldatu dugu pepinoarekin egindako edari bat egiteko.

Oinarrian pepinoak zuritu eta zatitzean datza, gero irabiatzeko.

Berez pepinoak ez duenez zapore handirik, gero pertsona bakoitzak

gustuko dituen zaporeak gehitzean datza, gatza, piperbeltza, jen-

gibrea, ezkaia, perrexila edo beste ongarri batzuen artean aukeratuz,

banaka edota zaporeak konbinatuz. Edariari trinkotasuna emateko

esnegaina gehitzen da bakoitza bere gustura.



Hilabete honetan, larunbatero Baserritarren Merkatuan egon

gara Bilboko Areatzean, eta ekimen berri bezala, Balmasedako

Baserritarren Merkatu berrian egon ginen hilaren 7an.  Merkatu

honetan, baina 21ean ospatutakoa, Balmasedako Putxera

Kofradiak arroz-esne kaikuen banaketa antolatu zuen, Vista

Alegre esnearekin egina.

alt

Kaikuak, kanelaz egindako Balmasedako irudi esanguratsuekin

apaintzen zituzten.

alt


Hileko landarea. Piperra (Capsicum annuum)

alt

Landare hau agrobioaniztasunaren adibide bat da,

elikagaien ekoizpenean erabilitako landare batena.

Landare hau ez dugu mendi baten erdian edo erreka

baten ondoan aurkituko, izan ere urtero baratzeetan

landatzen baita. Capsicumgenero Amerikako eskualde

tropikal eta subtropikalekoa da berez. Bertan bere

erabileraren aztarnak daude gutxienez K.a. 7000 urtekoa.

1492an heldu zenetik, piperraren laborantza hasi da eta

urteetan zehar abeltzain komunitateek barietate des-

berdin asko garatu dituzte... gozoak, minak, frijitzeko,

egozteko... Normalean barietate bi jartzen ditugu gure

baratzetan, frijitzeko eta egozteko (argazkietan).

Barietate hauek nahiko gogorrak dira eta oso arraroa da

arazoak izatea hauek laboratzeko, batzuetan landare-

zorri berde pixka bat edo batzuetan  landare txikien

zurtoin bigunak bareek jaten dituzte.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitzaonena

Emaitza


 


Gantza

>3,70

3,78

Proteina

>3,10

3,25

Bakteriologia

<100.000

16.000

Zelulasomatikoak

c. 150.000

192.000

Inhibidoreak

Ez

Ez