Landare honek 50 izen arrunt baino gehiago ditu Estatu Espainiarrean. Karrantzan, pertsona batzuk, landare hauek arrozaren landarea moduan ezagutzen dituzte bere hostoen itxura dela eta. Berez, ipar hemisferioko eskualde epeletan du jatorria eta urte osoan zehar hazten da, uztaila eta abuztuan loratuz. Mulu txiki bat sortzen du eta ia urte osoan zehar bere zurtoinak etzanak eta laburrak dira eta hosto askorekin. Uztaila eta abuztuan bere zurtoinak hazten dira, zuzen bihurtzen dira eta gorrixkak bihur daitezke. Hazkuntza azkarragoa duten landareekin ezin du lehiatu, beraz leku lehorretara moldatu da, harrizko hesietara, gune harritsuetara eta harri asko dituzten zelaietara. Vista Alegre Baserrian batez ere hesie- tan eta gune harritsuetan hazten da. Landareak hostoetan ura biltzen du lehorte garaietan erabiltzeko, hostoak gorrixkago bihurtzen direnean. Kolore aldaketa hau fotosintesia murriztean (fotoinhibizioa) gertatzen da, landareak karotenoideak sintetizatzen dituelako. Landareak zenbait senda- ezaugarri ditu. Adibidez, idorgarri moduan, bere garaian behin ozpinetan sartuta kontsumitzen zen. |