Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2019ko abuztua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da abuztuan?


Hileko landarea (Sedum album) Teilatu-belar zuri

alt

Landare honek 50 izen arrunt baino gehiago ditu Estatu Espainiarrean.

Karrantzan, pertsona batzuk, landare hauek arrozaren landarea moduan

ezagutzen dituzte bere hostoen itxura dela eta. Berez, ipar hemisferioko

eskualde epeletan du jatorria eta urte osoan zehar hazten da, uztaila

eta abuztuan loratuz. Mulu txiki bat sortzen du eta ia urte osoan zehar

bere zurtoinak etzanak eta laburrak dira eta hosto askorekin. Uztaila eta

abuztuan bere zurtoinak hazten dira, zuzen bihurtzen dira eta gorrixkak

bihur daitezke. Hazkuntza azkarragoa duten landareekin ezin du lehiatu,

beraz leku lehorretara moldatu da, harrizko hesietara, gune harritsuetara

eta harri asko dituzten zelaietara. Vista Alegre Baserrian batez ere hesie-

tan eta gune harritsuetan hazten da. Landareak hostoetan ura biltzen

du lehorte garaietan erabiltzeko, hostoak gorrixkago bihurtzen direnean.

Kolore aldaketa hau fotosintesia murriztean (fotoinhibizioa) gertatzen da,

landareak karotenoideak sintetizatzen dituelako. Landareak zenbait senda-

ezaugarri ditu. Adibidez, idorgarri moduan, bere garaian behin ozpinetan

sartuta kontsumitzen zen.

alt

Intsektu askok, maiztasun handiz bisitatzen dute landare hau, kasu

honetan erlastar (Bombussp) mota hau.

alt



Abuztuan zehar lau bisita jaso ditugu. Hilaren lehenengo egunean bi

pertsona etorri ziren, haietako bat Kantabriako Unibertsitatekoa eta

gaztekin zerikusia duen ikerketan dabilena. Abuztuaren 9an bi neska

etorri ziren, proiektu alternatibo desberdinak bisitatzen ari zirenak,

Vista Alegre barne.

alt
Egun berean Frantziako familia batek bisitatu gintuen.
alt
alt

Eta azkenik, 23an Alacanteko familia bat.



Eguraldiari dagokionez: egun lehor eta epelak nagusitu ziren,

batzuetan hego-haizearekin, honek dakartzan ohiko hodeiekin.

alt

Hala ere, egun euritsu batzuk ere izan genituen eta hilaren amaiera

aldera ekaitz izugarri bat. Honetan abuztuan jasotako 53 euri litroetatik

16 litro jaso genituen. Tenperatura maximoa 34,5ºC-takoa izan zen eta

minimoa, harrigarriki 12ºC-tara heldu zen.




Hileko errezeta: espagetiak karbonara erara

Errezeta honek bertsio desberdin asko ditu. Hau errezenetarikoa da. Kontuz azken urratsarekin!

500 g espageti

100 g hirugihar

3 arrautza

70 g gazta

200 ml esnegain

Tipula bat (ertaina)

Piperbeltza

Tipula bigundu. Hirugiharra txikitu eta frijitu zartagin batean. Gazta

mehe birrindu. Arrautzak irabiatu eta katilu berean nahasi gazta eta

piperbeltzarekin. Esnegaina tipularekin nahasi eta piperbeltz gehiago

jarri (gustuaren arabera) eta pare bat minutuz nahasi. Hirugiharra

espagetiekin nahasi. Arrautza eta gazta nahastura espagetiei gehitu,

etengabe irabiatu arrautza egiteko, baina pikorrak sortu gabe. Arrautza

likido ez dagoenean, esnegaina gehitu. (Nahi izatekotan gazta birrindu

gehiago gheitu daiteke).

Berehala jan.



Baserritarren merkatua hilaren 5ean ospatu zen bakarrik, baina beste

bi merkatu berezietan egon ginen 17an eta 21ean, Bilboko jaietako ekin-

tzen barruan.



Suge baten muda hau agertu zen. Honek inguruan sugeak daudela

erakusten digu.

alt



Uztaileko txostenean aipatu genuen moduan, udako azkeneko belarra

guztiz lehortzen utzi genuen bere haziak erabiltzeko. Gero zelaiak soiltzen

ditugu udazkenean belar berria haz dadin.

alt
alt



Zer jan zuten behiek? Nahiz eta behiak zelaira irten ahal izan

ziren eguraldi eguzkitsu eta lehorra dela eta, ez zegoen jateko belarrik.

Beraz, alpapa, siloa eta pentsu pixka bat eman genien.



Abuztuan hiru txekor jaio ziren.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

 

 


Gantza

>3,70

3,87

Proteina

>3,10

3,22

Bakteriologia

<100.000

16.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

193.000

Inhibidoreak

Ez

Ez



 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.