Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2019ko Uztaila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da uztailan?



Uztailaren 2an Derioko Baserritarren Eskolan gaztak

egiteko ikastaro bat egiten dauden 8 pertsona egon

ziren gurean. Bertan Peru, Kolonbia, Nikaragua, Brasil

eta Euskal Herriko pertsonak egon ziren eta informazio

elkartruke interesgarriak egon ziren.

alt

Uztailaren 4an, ikasle-trukeko talde bat etorri zen, erdia Kaliforniakoa

(EEBB) eta beste erdia Euskal Herrikoa, Loiuko Udanetak koordinatua.

alt

10ean, bisita bi izan genituen arratsaldean. Lehenik eta behin

Kaliforniako (EEBB) familia bat, Marta, Edith eta Luisa barne;

alt

eta bigarrenik, Madril, Bilbo eta Gironako pertsona

talde bat Molinarreko Bainuetxean geratzen zirenak.

alt

11an goizez Barakaldoko familia bat egon zen gurean.

alt
25ean Sevillako familia bat egon zen,
alt

27an Bizkaiko familia batzuk

alt
eta, azkenik, Miamin bizi den familia 31ean.



Hileko landarea. Asuna (Urtica dioica)

alt

Nahiz eta Europa, Asia epela eta Afrika ipar-mendebaldekoa

berezkoa den, gaur egun ia Planeta osoan aurki dezakegu.

Bere izen zientifikoa “Urtica” Latinetik dator “uro”, erre; izan

ere, bere hostoak ukitzean erretzen ari direlako sentsazioa

ematen dute. Hau horrela da, ile itxurako egitura batzuk

dituelako zeintzuk azkura eta hantura sortzen duten. Izan

ere, tropa erromatarrek, garai hotzetan, asunak igurtzi egiten

zituzten gorputzean beroa mantentzeko. Espezie hau sendabide

moduan erabilia izan da antzinatik, beste askoren artean,

artritisa tratatzeko. Landarearen hostoek eta sustraiek mante-

nugai asko dituzte (bitamina A, C eta K bezala; kaltzioa, burdina,

magnesioa edo potasioa bezalako mineralak; olio-esentzialak,

eta abar.) eta behin kozinatuak arazorik gabe jan daitezke.

Horrela, asuna kultura askotan elikadura iturri izan da.



Eguraldiari dagokionez: uztailaren lehenengo asteak nahiko

lehorra izan dira, euri gutxi egin du, batez ere ekaitzak. Gero azken

egunetan euria pixkat gehiago eduki genuen. Plubiometroan bakarrik

57 litro jaso ditugu. Tenperatura minimoak goiz batzuetan nahiko

jaitsi ziren, 11,8ºZ-etara ere helduta, nahiz eta normalean 15 eta

22 ºc artean ibili ziren. Maximoak 34,9ºC-etara heldu ziren.

alt



Zer jan zuten behiek? Ekaineko eguraldiak belar freskoa izatea

baimendu zuen uztailaren erdialderaino ere, eta bazka pixka bat.

Belarra osatu genuen alpapa, silo pixka bat azken astetik eta pent-

suarekin. Erosi genuen alpapa ekologikoa uztailean jaso genuen.

alt
alt


Hileko errezeta: Andere-mahats beltz atseginak

250 g andere-mahats

250 ml esnegain likidoa

25 g azukre

Osagaien kantitateak alda daitezke pertsona bakoitzaren gustuen

arabera. Andere-mahats beltzak nahiko garratzak dira, beraz janari

gozoagoak gustatzen zaizkien pertsonei esnegain gehiago edota azukre

gehiago gehitzea interesatuko zaie.

Andere-mahatsei zurtoina kendu eta garbitu. Zartagin batean jarri eta

50 ml ur gehitu. Astiro irakin fruta bigundu arte (15 minutu gehienez),

noizbehinka mugituz. Ondo hozten utzi.

Andere-mahats egosiak irabiatu loditu arte eta ondoren esnegaina gehitu

eta azukrea gustura, nahaste osoa berriz irabiatuz.

Kristalezko erretilu batean jarri edo banakako erretiluetan eta hozten utzi

hozkailuan gutxienez ordu bete jan aurretik.



Beroarekin suge gehiago ikusten dira, suge biperakara

(Natrix maura) hau bezala

alt
edo sugegorri (Natrix seoanei) hau.
alt

Aurten tximeleta asko ikusten dira, hauen artean

gaueko tximeleta hau (Phalera bucephala).

alt




Hile hasieran siloa egin genuen berriz. Orain, hazten den

belarra zelaian uzten dugu loratzeko eta gero hazia zelaian

bertan erortzen da datorren urtean belar berria izateko.



2016an, kexa bat jarri genuen esne-zentral batek egindako

iragarkia dela eta. Bertan esaten zuen, erabiltzen zuen esnea

“Euskal Herrian jasotako eta ontziratutako bakarra dela”. Hau

horrela ez denez, izan ere Vista Alegre Baserria eta Euskal

Herriko beste baserri eta gaztandegi batzuk esnea Euskal Herrian

jaso eta ontziratzen dutenez, kexa formal bat egin genuen Eusko

Jaurlaritzako Lehiaren Euskal Agintaritzan. Hauek, bere garaian,

gure kexa  Merkatu eta Agintaritza Batzorde Nazionalera pasatu

zuten. Azken honek, hiru urteren ondoren, bere epaitza bidali digu,

gure kexuaren kontra. Bertan esaten dute enpresen tamainaren

desberdintasuna (eta azpimarratzen dute esne-zentral honek 2017an

120.862.000 eurotako diru sarrera zuela) eta esne mota desberdinak

direla eta, iragarki honek ez du lehiakortasun arazorik aurkezten. Gure

ustez, enpresaren tamainak eta esne motak ez dute zer ikusirik

“Euskal Herrian jaso eta ontziratutako bakarra” esaldia gutxienez

okerra izatearekin. Gure buruari galdetzen diogu ea gure defentsa

bakarra epaiketara joatea izango zen, eta hau, argi eta garbi, gure

ekonomi-gaitasuna gainditzen du. Hala ere, bitxia da telebistatik

iragarki hau kendu izana.


Txekor bat jaio zen.


Baserritarren merkatuan egon ginen astebururo Bilbon eta elorrioko

azoka ekologikoan uztailaren 8an.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitzaonena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,64

Proteina

>3,10

3,13

Bakteriologia

<100.000

23.000

Zelulasomatikoak

c. 150.000

217.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.