2019ko ekaina Inprimatu

2019ko Ekaina


Aurten ere, Gurutzetako ospitalera gure jogurtak eta gazta ondu

ekologikoa eraman genituen ekainaren 5ean, Ingurumenaren Nazio-

arteko eguna, ematen duten menu ekologikoan zerbitzatzeko. Aurten

ospitalearekin lotutako beste ekitaldi batean parte hartu genuen,

egun honek erreferentzia moduan ekainaren 18a zuen, Gastronomia

Jasangarriaren Nazioarteko eguna. Horrela, 11an “Zer arnastu, pent-

satu eta jan, hura izan” eguna ospatu zen. Ekitaldi hau, bertoko pro-

duktu eta produktu ekologikoen ingurukoa da. Goizaren erdialdean

egindako atsedenean, pintxo ekologikoak eskaini ziren, “Vista Alegre”

gaztak, jogurta eta esnea barne, eta gure produktuak saldu genituen

merkatu txiki batean.

alt



Ekainean hainbat txekor eta txahal jaio ziren, txahal

mixto hau barne, Frisoia-Jersey, okelarentzako moduan

saldu duguna.

alt


Egurraldia dela eta

Aurreko hilabeteetan bezala, eguraldia oso aldakorra izaten jarraitu

du. Egun batzuk beroak eta lehorrak izan dira, eta beste batzuk fres-

koak eta hezeak. Termometroa 35,5 ºC-etaraino igo zen egun batean

eta tenperatura minimoak 10ºC azpitik egon ziren. 64 litro jaso genituen

plubiometroan, ekainean ohikoa denaren baino zerbait gehiago eta

nahikoa baratza eta larreentzat.


Egun lehorrak eta euritsuak izateak, behiak zelaietan bazkatzeko

belarra izatea egin du. Baita ere belar “berdea” jaso ahal izan dugu

urrunago dauden larreetan eta behiei eraman diegu, eta belar lehor

eta silo gehiago egin ahal izateko.

alt

Izan ere, larre batzuetan 3 mozketa egin ditugu.

alt

Txingor eta euri-zaparrada esak, baina udaberriaren etorreran

atzerapen txikiak, egin dute fruta-arbolak lore asko izatea, kasu

honetan, sagar askorekin.

alt



Arakatz eta masusta berezi bat (loganberry) uzta

oso ona izaten ari da.

alt
alt
alt
alt





Baserriko eta gaztandegiko makina guztiek mantentze-lanak behar

dituzte noizean behin, konponketa batzuk. Argazkian ikusten dugu

nola belarra mozteko makina berriz muntatzen den eta jarraian

koipeztatzen den konponketa baten oztean.

alt



Hileko landarea. Garikota (Silene vulgaris).
alt

Espezie honek ez dauka bazkarako garrantzirik abereentzako,

hala ere nektarra sortzen du eta erleentzat garrantzitsua da.

Tximeletek bere polinizazioan laguntzen dute. Historikoki, bere

hostoak barazki moduan erabili izan dira Mediterraneoan,

entsalada, nahasiak, arrozak edo Mantxako “gazpatxo

alarguna” egiteko.



Hileko errezeta: Urdaiazpiko eta gaztaz betetako amuarraina.

Lau pertsonentzako:

800g amuarrain garbi

100g gazta erdi-ondua

100g hirugihar edo urdaiazpiko

5g perrexil

Gatza

Gazta eta hirugiharra xerra meheetan moztu. Laberako erretilu batean

gozatutako amuarrain trontzo bat jarri. Gainean hirugihar xerra bat eta

gazta xerra bat jarri eta itxi amuarrain beste trontzo batekin, oraingoan

gatzik gabe. Trontzo guztiekin berdin egin.

Labea aurreberotu 180 ºC-tan eta amuarrainak sartu. Bertan utzi 15

eta 20 minutu artean tenperatu horretan.

Perrexila mehe xehatu. Erretilua labetik ateratzean, amuarrainaren zukua

jaso eta perrexilarekin hautseztatu. Gero, zukua amuarrainaren gainean

bota.

Bero zerbitzatu.



Ekainaren 27an, osteguna, gaztandegia eta baserria Sopelako familia

bati erakutsi genion.



Beti bezala, ekainaren 23an San Juan ospatu zen leku askotan, eta

beste behin ere, Bilbon  txokolatea egiteko Vista Alegre esnea erabili

zuten.

alt



Ziraun hau (Anguis fragilis) harriak askatzen duen

beroaz disfrutatzen luze egon zen.

alt


Otsailean aipatu genuen Karrantzako Udalak nitrato bidezko

kutsadura errepikatuak antzeman dituela Haraneko ur-iturrie-

tan. Udala, kontrol sistematikoak egiten dabil kutsatzaileak

nondik datozen jakiteko, eta otsailaren 27an gure baserrian

egin zuten. Ez dira emaitza positiborik egon arazoaren iturriari

dagokiola, ez gure baserrian, ezta udalerriaren beste lekuetan

egindako azterketetan. Nahiz eta gure baserriarentzako albiste

ona den, honek esan nahi du arazoaren jatorria jakin gabe ja-

rraitzen dugula eta ezin direla neurririk hartu arazoa konpontzeko.


Larunbatero Bilboko baserritarren merkatuan egon gara. Ekainaren

15ean Karrantzako azokan egon ginen. Azoka hau, urtero Karrantzako

bertoko ardi arraza sustatzeko antolatzen den ekitaldiarekin batera

egiten da.



Esnearen kalitatea


Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,7

3,74

Proteina

>3,10

3,26

Bakteriologia

<100.000

32.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

197.000

Inhibidoreak

Ez

Ez