Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2019ko maiatza PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da maiatzean?



Formakuntzaikastaro baten barruan, maiatzaren 14 eta 21ean Karrantzako

16 pertsona gure gaztandegian egon ziren gazta findua eta gazta ondua

egiten. Lan bilaketan zorte ona opa diegu.

alt
alt
alt
alt



Talde asko izan ditugu maiatzean bisitan Vista Alegre Baserrian.

Maiatzaren 1ean, Castrotik 6 heldu eta neska bat etorri ziren.

alt
3an goizean, Alcalatik (Madril) bikote bat etorri zen
alt
eta arratsaldean Loiuko Udaloste Laguntza-etxetik talde bat etorri zen.
alt

19an, Iruneko (Gipuzkoa) Hizkuntza Eskola Ofizialetik talde bat etorri

zen. Taldearen zati batek bisita euskaraz egin zuen eta besteak

ingeleraz.

alt

8an, Bizkaian dagoen ikastetxe frantsesetik 25 ikasle etorri ziren.

Hauek, jogurtari buruzko modulu bat egiten ari ziren. Egun berean

arratsaldez, Asturiaseko bikote bat etorri zen, batez ere baserriko

animalietan interesa zuena.



Maiatzeko lehenengo egunetako eguraldi eguzkitsuaz lagundu ginen

apirilaren amaieran moztutako belarra siloratzeko. Belar bolak egiten

dira, gordeko diren gunera mugitzen dira eta plastiko batekin biltzen

dira. Maiatzeko hirugarren astean silo gehiago egin genuen.

alt
alt
alt



Minda ere sakabanatu dugu zelaietatik. Zelaien ertzak garbitu ditugu

edo asunak edo nahi ez ditugun belarrak kendu ditugu, eta aldi berean

baratzak zaindu ditugu.





Zer jan zuten behiek? Behiak larratzera irten dira egun gehien-

etan, gehiago esateko, gau batzuk ere kalean pasa zituzten. Belar

freskoa ere eraman genien eta pentsu pixka bat jan zuten.

alt


Hileko errezeta: Jogurt pannacotta

Osagaiak:

Pannacotta-rentzako:

2,5 gelatina orri

175g esne osoa

175g esnegaina

100g azukre

350g jogurt natural

Arbeletxekoentzat:

100g arbeletxeko

50g azukre beltz

Kanela makilatxo bat

Aurreko egunean arbeletxekoak azukre beltza, kanela eta 300g urekin

nahastu, eta beratzen utzi.

Pannacottarentzat, gelatina orriak 5 minutuz ur hotzetan jarri. Bitartean

esnegaina, esnea eta azukrea astiro berotu, etengabe nahastuz likidoak

lurruna galdu arte, baina irakin gabe. Gelatina uretatik atera eta estutu

ur guztia kentzeko eta gero likido beroan gehitu urtu arte nahastuz. Erre-

tilu batean iragazi eta jogurta gehitu irabiagailu batekin. Sei erretilu

desberdinetan banatu eta ondo hozten utzi 3-4 orduz, edota gau osoan

zehar.

 

Hurrengo egunean, arbeletxekoak irakiten jarri pixkanaka ura galdu arte

eta apurtu gabe bigundu. Arbeletxekoak gogor egoten jarraitzen badute,

beste 300ml ur gehitu eta beratzen jarri berriz. Gero hozten jarri, baina

giro-tenperaturan (ez hozkailuan).

Zerbitzatzeko, 4-6 arbeletxeko jarri pannacottaren gainean erretilu

bakoitzean.


Egurraldia del eta..

Egun batzuk lehor eta eguzkitsuak izan ziren, eta beste batzuk lainotu,

heze eta hotzagoak. Egun eguzkitsuetan tenperatura aldakorra izan zen,

5-8ºC goizean eta 20-23ºC egunean zehar. Egun lainotuetan bitartean,

tenperatura aldaketa askoz txikiagoa izan zen ( bakarrik 10etik 15,1era

egun batean). 85 litro euri jaso genituen plubiometroan.


Hileko landarea. Intxaurrondoa (Juglans regia)

alt

Juglans regia Balkanetatik Himalayaraino doan eskualdetik, eta Txinako

hego-ekialderaino doa. Intxaurrondo basorik handienak Kirgistanen daude,

1000-2000 metrotako altitudean. Intxaurrondoaren ohiko erabilera elika-

duran intxaurrak jatea da, nahiz eta bere egurra oso preziatua den eta

sendagarri moduan erabilia den.

Intxaurrondoaren hostoak berandu garatzen dira, normalean udaberriaren

erdialderaino. Zuhaitzak konposatu kimikoak askatzen ditu, zeintzuek

beste landare batzuen hazkuntza saihesten duten. Beraz, hortuen

hesietan intxaurrondoak izatea ez da oso interesgarria.

Intxaurrondoaren loreak oso desberdinak dira. Lore arra gerba bat edo

batzuk dira 2 edo 3 zentimetrotakoak, eta lore emea bitartean, 2 edo 5

infloreszentzietako taldeetan agertzen dira, borobilagoak eta iletsuagoak

(argazkian lore emeak ikusten dira). Intxaurra infloreszentzia emetik sort-

zen da. Intxaurrondoaren polinizazioa haizearen bitartez gertatzen da.

Intxaurrondoaren izen botanikoa, Juglans, erromatar mitologian dauka

bere jatorria. Honetan esaten da, Jupiter, Jove izena ere hartzen zuena,

Lurrean bizi izan zenean intxaurrak jaten zituela. Horrela, erromatarrek

Jovis glans deitu zioten intxaurrei edo Joveren “guruinak”.



2019ko udaberriaren hasieran, Neikerreko (Nekazaritzako I&D) Baliabide

Naturalen Kontserbazioko Sailetik Leire Jauregi etorri zen Vista Alegrera

txahalen simaurra jasotzera ikerketa posible batentzako. Ikerketa martxan

dagoenez, bere helburuen laburpena gehitzen dugu:

“Kutsatzaile batek lurzoruan sortzen duen kutsaduraren aurrean komunita-

te mikrobianoek duten tolerantzia erakusteko gaitasuna aztertzeko helburu-

arekin, PICT (Pollution-inducedcommunitytolerance) tresna ekotoxikologi-

koan oinarritutako entsegua egingo da. Entsegu hau aurrera eramateko,

Vista Alegre Baserria nekazaritza-ustiategi ekologikoan txahalen simaur

pilatua hartu dugu. Simaurra lurzoruen medeagarri organiko moduan era-

biliko da, nekazaritzan erabiltzen den ohiko dosietan. Simaurrarekin me-

deatutako lurzoruak antibiotiko batekin kutsatuko ditugu eta komunitatean

antibiotikoa dela eta sortutako aldaketak ikusiko ditugu.”



Maiatzean animali basati desberdinak ikusi ahal izan ditugu. Adibidez,

Malacosomaneustria tximeletaren beldar hau, zeina zuhaizka desber-

dinekin elikatzen den, elorri beltzaren (Prunus spinosa) moduan eta

elorri zuria (Crataegus monogyna), zeina baserriko hesi askotan aurkitzen

den.

alt
Tximeleta gautar hauek ere ikusi ditugu Opisthograptis luteolata
alt
eta Spilosoma lubricipeda
alt
eta koleoptero hau zeina ezin izan dugu zehazki identifikatu.
alt
Sator bat baratzaren inguruan aurkitu genuen.
alt

Garai honetan armiarma txikien bolatxoak zuhaixketan

eskegita ikustea oso ohikoa da.

alt

Gaztandegiaren kanpoko paretan armiarma delikatu

hau ikusi genuen.

alt

Azkenik, ziraun hau (Anguis fragilis) ikusi genuen.

alt

Nahiz eta elurra egin duela dirudien, benetan argazkian

ikusi ahal duguna makalaren haziak dira lurrean pilatuta.

alt


Maiatzean 3 txahal jaio ziren. Maiatzaren batean arreta

handia jarriko diogun behi bat jaio zen, izan ere frisiar

arraza arruntagoko zezen bat aurkitu dugu eta espero

dugu bere ondorengoak gure inguruko lur motara eta

gure baserriko kudeaketara hobeto moldatzea.

alt

Kontutan izanda azken boladan txahal gutxi jaio direla, txahal bat

erosi diogu Errigoitiko Bizkaigane baserri ekologikoari (Bizkaia).

alt

Etorri eta hurrengo egunean txahal bat izan zuen.

alt



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza


 

 

Gantza

>3,70

3,71

Proteina

>3,10

3,30

Bakteriologia

<100.000

16.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

206.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.