2019ko apirilia Inprimatu

Zer gertatu da apirilean?


Apirilean zehar hainbat bisitaldi izan ditugu, batez ere familiek

egindakoak Aste Santuan, adibidez, 18an

alt
eta 20an (Karrantzako Rio Secotik).
alt
alt

Bestalde, apirilaren 4an Lutxana, Barakaldoko familia izan ziren, eta

apirilaren 11an Muskizeko DBH-ko 39 ikasle izan ziren. Ia hilaren

amaieran, 28an, familia brasildar bat etorri zen, Donostian bizi dena.



Hileko errezeta: Arrain lasagna gaztarekin

Erretilu handi batean zein banakako erretiluetan egin daiteke. Egozte

denbora modu egokian doitu. Era berean, garrantzitsua da goiko pasta

saltsarekin ondo estalita geratzea, bestela oso lehor geratuko da.

8 pertsonentzako

700g arrain xerra zuri (liba, legatza, bakailao). Arrain zuri ketua

aurkitzekotan, 350g arrain fresko eta 350g ketuarekin egin.


1,1 litro esne

2 hosto ereinotz

Tipula txiki bat zati txikitan moztuta

Bi azenario ertain zatitu

Gatza eta piperbeltza

Gurina eta oliba olioa

350g lasagna

225g txanpiñoi

75g irina

150g gazta oso samurra eta urtzeko erreza

3 koilarakada perrexil zati txikietan moztuta

30ml ardo gozo

125g ganba zuritu

125g gazta ondu birrindua

Arraina zartagin handi batean jarri, esnearen erdia, ereinotza, tipula

eta azenarioekin, eta estali. Pixkanaka berotu irakin arte eta irakiten

utzi arraina desegiten hasi arte. Pixka bat hozten utzi, kendu (eta

gorde) esnea eta arraina birrindu, azala eta hezurrak kenduz.

Bitartean, bi lapiko ura eta gatzarekin irakiten jarri. Oliba olio pixka bat

gehitu eta lasagnaren erdia bakoitzean. 12 minutuz egosi pasta bigun

egon arte, ura kendu eta ur hotzetan garbitu. Jarraian sukaldeko paper

gainean jarri ura kentzen bukatzeko, goitik ere papera jarriz. 10 minutuz

utzi, baina ez gehiago.

Bitartean, txanpiñoiak garbitu eta zatitu. Lapiko handi batean 90g gurin

urtu eta irina gehitu etengabeki mugituz minutu batez. Jarraian, berotik

kanpo eta irabiatuz, arraina egozteko erabilitako esnea gehitu eta esne

freskoa ere. Irabiatuz irakin eta 2 minutuz sukaldatu. Berotik kendu eta

gazta samurra gehitu, perrexila, ardo gozoa, arraina eta ganbak. Gatza

gehitu norberaren gustura.

3 litrotako edukiera eta sakontasun gutxiko erretilu batean olio pixka bat

zabaldu behekaldetik eta alboetatik. Saltsa eta pasta geruzak jartzen joan,

saltsarekin hasiz eta bukatuz. Gero, gazta birrindua gainetik jarri.

Labean sartu 30 minutuz 200ºC-tara.


Hileko landarea: Gorostia (Ilexaquifolium)
alt

Gorostia Europako hegoaldekoa eta mendebaldekoa, Afrikako ipar-

mendebaldekoa eta Asiako hego-mendebaldekoa da. Bere polinizazioaz

erleak arduratzen dira, horregatik oso kexkagarria da erle kopuruaren

murrizketa Europan. Gorostia landare dioikoa da, hau da, landare eme

zein arrak daude. Ezin da landare bakoitzaren sexua hasieratik bereiztu,

bakarrik loratzen hasten denean laugarren eta hamabigarren urteen

artean. Landare arrak, zuriagoak dira hori pixka batekin eta taldeka

agertzen dira. Landare emeak bakarka edo hiruko taldeetan agertzen

dira eta txikiagoak dira arrosa pixka batekin. Baiak landare emeetan

agertzen dira bakarrik, beraz oso garrantzitsua landare arrak gertu

egotea bere ernalkuntzarako. Baiak, normalean gorriak baina batzuetan

horiak ere, udazkenean heltzen dira eta oso mingotsak dira. Horrela,

karraskariek, txoriek eta belarjale handiago batzuk ez dituzte jaten

neguaren amaierara arte, noiz, normalean, izotzak jangarriagoak egiten

dituen. Baia bakoitzak 3 edo 4 hazi ditu, zeinak ez dira hozitzen 3 edo 4

udazken pasa arte.



Eguraldiari dagokionez:

Apirilean zehar eguraldia oso aldakorra izan da. Pare bat goiz izotzarekin

esnatu ginen, txingor ekaitz bat izan genuen eta elurra agertu zen mendie

tan hilaren hasieran zein bukaeran. Egun batzuetan tenperatura 20ºC-tara

heldu zen, eta beste batzuetan ordea bakarrik 10-14ºC-tara. Egun bat-

zuetan iparraldeko haize bortitza izan genuen, eta beste batzuetan hego-

aldekoa, kasu bietan batez ere hotzak (hegoaldekoak ere mendietan zegoen

elurra dela eta). 131 litro jaso genituen plubiometroan. Hauetatik 40 apirilaren

erdialdera egon zen ekaitza batean jaso genituen.

alt

Zer jan zuten behiek?

Eguraldi aldakorrak, egun eguzkitsu zein euritsuekin, ziurtatu zuen

belarra egotea, beraz behiei belar freskoa eman ahal izan diegu.

Pentsu pixka bat ere eman genien.


Eguraldiaren baldintzak belarra edukitzeko oso onak izan dira. Hala ere,

hilaren amaierara atzamarrak gurutzatzen hasi ginen ea denbora lehorra

etortzen zen belarra biltzen hasi ahal ginen. Azkenean, 28an siloa egiteko

belarra mozten hasi ginen.

alt


Eguraldia ona izan da ere baratzerako (txingorra izan

genuenean izan ezik). Horrela ilarrak loratu dira jada,

alt

eta patatak, tipulak, azenarioak, letxugak eta

hazten hasi dira.

alt

Zoritxarrez, landare-zorriak aurkitu ditugu jada bara-

tzean, haziak hartu nahi genituen zerba landare batzuetatik.

alt

Egurraldi berroarekin narrastiak irten dira, adibidez ziraunak

(Anguis fragilis).

alt


Apirilean txahal bat jaio zen.


Apirilean baserritarren merkatura joan ginen astebururo eta hilaren 27an, Urduñako

azoka ekologikoan egon ginen ere.


Gaztandegiaren paretan gau-tximeleta hau agertu zen.

Caliteara bat izan liteke?

alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,69

Proteina

>3,10

3,20

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelulasomatikoak

c. 150.000

167.000

Inhibidoreak

Ez

Ez