2019ko Martxoa Inprimatu

Zer gertatu da martxoan?



Martxoaren 7an Sopuertako DBHko ikasleak etorri ziren berriz.
alt

17an Gipuzkoako familia bat etorri zen eta 24an Bilboko familia bat.


Martxoan bi txekor mixto jaio ziren.

alt
alt


Eguraldiari dagokionez.

10 egunetan zehar eguzkia, hodeiak eta euria izan ondoren, eguraldi

eguzkitsua etorri zitzaigun goizetan tenperatura baxuak (2-4ºC) izan

arren. Hilaren 27an izotz txuria izan genuen eta tenperaturak 14-18ºC

-tara igo ziren egunean zehar. Termometroa 20ºC-tara igo zen hilaren

24an, data hauetan oso ezohikoa dena. Plubiometrian 91 litro euri jaso

genituen.




Zer jan zuten behiek?

Martxoaren 12an, eguraldi lehorragoarekin, behiak bazkatzera irten ziren

lehenengo aldiz denbora luzean. Beti bezala, irten barik denboraldi luzea

eman ondoren, lehenengo minutuak korrika eta saltoka eman zituzten.

Larreko belarraz gain, behiek belar “berdea” eta pentsu pixka bat jan

zuten.

alt



Hileko errezeta: Jogurt saltsa oilaskoa beratzeko.

Hile honetako errezeta oso erreza da, izan ere oilaskoa prestatzeko

lehenengo urratsa da:

Koilarakada bat limoi zuku gehitu jogurt naturalaren kikara batean eta

nahastu. Mehe zatitutako berakatz koilarakada bat eta curry koilarakada

bat gehitu. Ondo nahastu. Oilasko izter edo bularkiak gehitu eta 12-24

orduz beratzen utzi. Ondoren, oilaskoa grillean edo egosita prestatu

soilik.


Hileko landarea. Elorri beltza (Prunus spinosa).
alt

Elorri beltza jatorriz Europakoa, Asiako mendebaldekoa eta Afrikako

ipar-mendebaldeko zenbait herritakoa da. Gure baserrian hesi bat-

zuetan aurkitzen da eta gune batzuetan zuhaitz txiki baten altuera

izatera heltzen da. Hemen batez ere patxarana egiteko erabiltzen da

eta Europako beste herrialde batzuetan basaranekin beste likore edo

ardo batzuk prestatzen dira ere. Ingalaterran adibidez, basaranak

erabiltzen dira “ginebra arrosa” egiteko. Jeleak edo teak ere prestatu

daitezke bere baia edo loreekin hurrenez hurren. Elorri beltzaren egurra

oso ona da, izan ere oso astiro erretzen da, bero asko ematen du,

baina aldi berean ez du ke askorik sortzen. Bestalde, antzina bere

egurra bilatzen zen makilak eta erremintentzako kirtenak egiteko.


Hile honetan belar pixka bat siloratu dugu, minda sakabanatu dugu,

belar txarreko gune batzuk garbitu genituen

alt

eta hesiak konpondu ditugu.

alt


Iratxe batzuen hostoak lehotzean, zirkuluak

osatzen dituzte lurrean.

alt


Martxoan baserritarren merkatura joan ginen larunbatero eta

hilaren 19an Gueñeseko urteko azokan egon ginen.


Martxoan txerritxoak ekarri genituen urtean zehar hazteko eta

neguan txorizoak egiteko.



Noizbehinka behiak eta txahalak zelaietatik irtetea lortzen dute,

normalean beste behi batzuk daudelako, hesi bat egoera txarretan

dagoelako edota gaizki itxita. Noizbehinka animaliek irteera bat

zabalduko dute hesietan. Ez dakigu zergatik, baina 7 txahalek

horrela egin zuten ilunabar baten eta 2 orduz egon ginen haien

bila berriz zelaira eramateko.

alt



Esnearen kalitatea




Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,79

Proteina

>3,10

3,15

Bakteriologia

<100.000

11.000

Zelulasomatikoak

c. 150.000

185.000

Inhibidoreak

Ez

Ez

La calidad de nuestra leche

 

 

 

 

 

Parámetro

Resultado óptimo

Nuestro resultado

 

 

 

Grasa

>3,70

 

Proteína

>3,10

 

Bacteriología

<100.000

 

Células somáticas

c. 150.000

 

Presencia de inhibidores

Ausencia

 

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE