2019ko otsaila Inprimatu

Zer gertatu da otsailean?



Otsailaren 6an Derioko Nekazaritza Eskolako 11 ikasle etorri ziren.
alt

9an, karrantzako Turismo Bulegoak antolatutako bisita batean 25

pertsona etorri ziren, haien artean 7 ume eta 8 urtetako neska bat.

alt

Azkenik, 21ean Sodupeko Avellaneda ikastetxeko 38 neska-mutil

etorri ziren.

alt



Otsailaren 7an, gure proiektua aurkeztu genien Karrantzako Institutuko

DBHko 3.mailako ikasleei. Hauek, abeltzaintzari buruzko modulu bat

egiten ari dira klasean eta baserri intentsibo bat bisitatu ondoren

informazioa nahi zuten esne.behien baserri ekologiko bati buruz, des-

berdintasunak ikusteko.


Hileko landarea. Mihura (Viscum album).
alt

Erdi bizkarroia da izan ere, hazten den zuhaitz edo zuhaixkaren

ura eta elikagaiak xurgatzen ditu, baina gutxienez bere bizitzaren

zati batean fotosintesia ere egiten du. Garraztarroa (Turdus

viscivorus) bezalako txoriek landareari laguntzen diote bere haziak

sakabanatzen. Hauek itsaskorrak eta atxikigarriak dira zuhaitzaren

beste zati batera edota beste zuhaitz batetara. Mihura pozoitsua

da, nahiz eta normalean ez da hilgarria. Toxinak hazietan eta hos-

toetan kontzentratzen dira.Beste landare pozoitsu batzuk bezala,

medikuntzan erabilia izan da eta da. Aintzinean adibidez artritisa,

epilepsia edo ugalkortasun arazoak zeudenean erabiltzen ziren, eta

gaur egun, minbizia tratatzeko eta albaitaritzaren zenbait arloetan

erabiltzen da. Mihura kultura askotan agertu da. Kristauen aurreko

kulturek mihuraren baia zuriak gizonezkoen ugalkortasunaren ikur

moduan ikusten zuten, hazia irudikatuz. Zehazki kultura zeltek, baiak

Taranis-en hazia zela pentsatzen zuten; bitartean, kultura grekoak

“haritzaren hazia” deitzen zioten.

alt

Mitologia erromatarrean, druidan eta nordikoan, errito, historia

eta ohiturak daude mihurarekin lotuta daudenak. Gaur egun

mantentzen den ohitura bat mihuraren azpian musu ematea da.

Tradizionalki, gizon bat mihuraren azpian jartzen zen edozein

emakumeri musu eman ahal zion, eta ezetz esatea emakume-

arentzat zorte txarrekoa zen.


Eguraldiari dagokionez.

Otsaileko eguraldia bi motakoa izan da, egun batzuk eguzkitsuak,

hotzekin baina eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan tenperaturak

18ºCetara igotzen, eta egun batzuk zeinetan euria egin zuen eta baita

txingorra ere, batez ere hilaren lehenengo egunetan. Egun horietan

elurra egin zuen Ordunten. 82 litro euri jaso genituen plubiometroan.


alt



Zer jan zuten behiek?

Eguzkiak eta hego haizeak nahiko lehortu zuten lurzorua, horregatik

zelaietan sartu ahal izan ginen traktorearekin behientzat belar freskoa

hartzeko. Behiek bazka (alpapa) eta pentsu pixka bat ere jan zuten.

Txahalak zelaietare bazkatzera irten ahal izan ziren.

alt

alt



Otsailean ez dira txahal edo txekorrik jaio.


Hileko errezeta: Esne eta kanela pastela

10 arrautza

300g irina

240g azukre

Litro bat esne (osoa)

Koilarakada bat banilla-esentzia

Koilarakada bat kanela-hauts

Esnea berotu ia-ia irakite puntura arte. Tenperatura jaitsi eta sutik

kendu. Jarraian banilla esentzia eta kanela hautsa gehitu. Egonaldian

utzi 10 minutuz.

Katilu handi batean arrautzak irabiatu azukrearekin bere bolumena

bikoiztu arte. Irina gehitu dena nahastuz pikorrak desagertu arte.

Beharrezkoa baldin bada irabiagailua erabili. Azkeneko testura besamel

baten antzekoa izan behar da.

Lapikoa su motelean jarri esnearekin eta arrautza kremaren nahastura,

azukrea eta irina gehitu etengabe nahastuz egurrezko koilara batekin

pikorrak ez sortzeko eta irakiten ez uzteko. Loditzen hasten denean

sutik kendu eta minutu batzuk gehiago nahasten jarraitu. Kontutan

izan krema lodi geratu behar dela eta gero labean solidotzen bukatuko

da. Krema iragazki handi batetik pasatu geratu ahal diren pikorrak

kentzeko.

Nahasketa erretilu batean jarri (adibidez 28 zentimetrotako diametreko

erretilu borobola) guruinarekin koipeztatu eta irinarekin hautseztatu

(erretiluaren materialaren arabehera).

Pastela labean jarri (beroa gainetik eta azpitik ematea, erdiko apalean

jarri) 170ºCtan 35-40 minutuz. Komenigarria izan daiteke pastela albal

paperarekin estaltzea goiko zatia erre ez dadin eta 10 minutu geratzen

direnean kendu.

Ordu batzuez hozten utzi hozkailuan eta erretilutik atera.

Aukera moduan ezti edo fruta  marmelada/konfitura kapa handi batekin

zerbitzatu daiteke (adibidez, ahabiak, andere-mahats beltza edo

mugurdia).


Tximeleta gautar hau gaztandegian sartu zen eta kontu handiz atera

behar izan genuen. Ezin izan dugu ziurtasunez identifikatu.

alt


Aurten ere Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratu genuen.
alt



Baratzaren erdia landu dugu tipulak eta patatak landatu ahal izateko.

Porru haztegi bat ere egin dugu.

alt

alt



Karrantzako Udalak, haraneko hainbat iturritan nitratoen bidez sortu-

tako kutsadura aurkitu du. Kutsadura honen jatorririk nabariena ani-

malien baserri batena izango zen, baina ezin da baztertu etxe-jatorria

izatea. Udaletxea kontrol sistematikoak egiten dabil ingurugirorako

kalterik ez duten koloratzaileak erabiliz, kutsatzaileak nondik datozen

jakiteko. Kareharriaren geologia eta geomorfologiaren bitxikerie, ez

dute hutsezina egiten ekintza mota hau, baina ez daude (ez hemen,

ez inon) aukera hoberik. Hilaren 27an gure baserrian egin zuten eta

datorren hilerako emaitzak izatea espero dugu.

alt



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,48

Proteina

>3,10

3,06

Bakteriologia

<100.000

9.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

157.000

Inhibidoreak

Ez

Ez