Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2019ko urtarrila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da urtarrilean?

Orain dela 8 urte gaztandegia egin genuenean, eguzki-plakak jarri

genituen ura berotzeko. Urtarrilean beste eguzki-plaka batzuk

jartzen bukatu genuen, oraingoan elektrizitatea ekoizteko.

alt
alt



Urtarrilaren 3an, Erlantz eta Jean egon ziren gurean.

Jean Kanpo-merkataritzarako Espainiar Institutuan

lan egiten du New Yorken eta kalitateko elikagaiak

sustatzean interesa dauka. Esan genion, gure ba-

serriaren tamaina dela eta, eta gertu saltzeko hel-

burua dugunez, ez dugula gure esnekiak esporta-

tzeko asmorik.

alt

Urtarrilaren 24an, Balmasedako DBHko 23

egon ziren gurean.


Urtarrilean txerri-hilketa izan dugu eta txorizoak,

odolosteak eta saltxitxoia egin ditugu.

alt

alt

alt

Txerrien erraiak zelaian utzi genituen eta hegazti sarraskijaleak

denbora gutxian agertu ziren, batez ere sai arrea (Gyps fulvus)

eta miru gorria (Milvus milvus).

alt



Hileko errezeta: Tipula, barazki eta gaztadun arroza

300 g arroza (sukaldari bakoitzak nahi duen eratakoa)

100 g barazki: urte sasoiaren arabera: azenarioak, zerba edo apio

zurtoina, lekak...

Tipula haundi bat

200 g gazta ondu birrindu (zenbat eta gogorragoa, hainbat eta gazta

zapore gehiago arrozean)

Koilarakada bat oliba-olio

Gatza, piperbeltza eta albaka

Barazki guztiak lurrunetan egosi, baina ez guztiz eginda egon arte. Ez

bota ura. Barazkiak mehe ebaki (zentimetro erdiko zatietan gutxi gora-

behera).

Tipula mehe ebaki eta erdiko tamainako zartagin batean frijitu oliba-

olioan. Jarraian arroza, gatza, piperbeltza eta albaka gehitu bakoitzaren

gustura. 30 segundoz tenperatura baxuan utzi, noizbehinka nahastu.

Barazkien ura gehitu eta ondo nahastu, zartagina estali ondo berotu

arte eta astiro egozten utzi...denbora, arrozaren araberakoa da. Arroza

ia-ia eginda dagoenean barazkiak gehitu arrozarekin batera egozten

bukatzeko.

Gazta birrindu eta arroza eginda dagoenean gehitu. Dena ondo irabiatu

gazta desegin arte eta arrozarekin ondo nahastu arte.

Bero zerbitzatu.


Hileko landarea.  (Erica cinerea) Txilar purpura.
alt

Landare hau mendebaldeko Europakoa da berez, eta

nagusiki lurzoru azido, lehor eta elikagaietan txiroetan

hazten da. Hori dela eta, harrigarria da gure baserrian

aurkitzea. Izan ere, batez ere kareharri guneak, beste

batzuk buztintsuak eta arroka azidoko guneak ditugu.

Benetan harrigarria dena, urtarrilean loratuta aurkitzea

da. Txilar purupurak ez dauka gure behientzako bazka

baliorik, baina erleentzako elikagai-iturri garrantzitsua

da.




Zer jan dute behiek? Beste behin ere behiek bazka

jan dute, pentsu pixka bat eta zelaian oso gutxi egon dira.


Animalia batzuk etxanora igo ditugu... baserritik oinez 20

minutura dagoen korta batera. Nahiz eta oraindik txikiak izan,

txahal hauek etxanoan eta bere inguruan dauden larreetan

geratuko dira bere lehenengo erditzea baino aste batzuk

lehenago arte.

alt
alt

Baserriaren gune honetan animaliak daudenean, egunero joaten

gara zaintzera.

alt



Eguraldiari dagokionez: hilaren 16 arte ia-ia ez zuen euririk

egin, plubiometroan 22 litro jaso genituen. Egun eguzkitsuak izan

genituen, batzuk egunsenti hotzekin izotzarekin eta goiz baten -2ºC

izan genituen. Egun horretatik aurrera, eta bereziki hilaren 21etik

aurrera, euri jasa handiak izan ditugu eta 422 litro jaso ditugu

plubiometroan. Elurra berriz agertu zen Ordunten.

alt

Nabariak dira eguraldiaren aldaketaren ondorioak. Eguraldi freskoa-

goak eta hezeagoak belarra ondo haztea egin du.

alt

Bestalde, kareharriko guneetan pixkanaka ura iragazteak noizbehinka

zelaietan zuloak agertzea egiten du,

alt

batez ere aurretik zeuden zuloen lerroetan.


alt

Denbora gutxitan euri asko egitearen beste ondorio

bat lur-irristatzea da. Karrantzan izen berezia daukate

"destorrengadas". Urtarrilaren azken hamar egunetako

euri jasak direla eta, lur-irristatze bat egon zen auzokide

baten larre baten,

alt

zeinak ondorioak izan zituen gure zelaian, non lur

guztia pilatu zen.

alt



Gaztandegiaren segurtasun argiak tximeleta gautarrak erakartzen

ditu eta hilaren lehenengo bi egunetan hauek ikusi ditugu, euririk

egiten ez zuenean. Lehenengoa Erannisdefoliariaarra da (emeek

ez dituzte hegorik) eta bigarrena ezin izan dugu identifikatu.

alt

alt



Baratza atseden hartzen uztea erabaki genuenez, orain bertan

geratzen diren gauza bakarrak izkina batean espinaka landare

batzuk, bruselazak eta ilarrak dira. Azken hauek nahiz eta

sator baten presentzia sufritzen duten aurrera doaz. Hile

hasierako eguraldi onaz baliatu ginen baratzean simaurra

sakabanatzeko. Hau, jada duela urte batzuk ez genuela egiten.

alt




Urtarrilaren 19an eskola jantokien politikan aldaketa baten aldeko

ekitaldi bat ospatu zen. Honen bidez bilatzen dena da, jantokietan

ematen den janaria kalitate hobeagoa izatea, tokian-toki ekoiztuta-

koa izatea eta eskola kurrikulumean barneratuta dauden gaiekin

lotura izatea. Bertoko produktuekin egindako mokaduak eskaini ziren,

Vista Alegre gazta barne, eta adierazpen bat irakurri zen, zeina

“Elikadura gure ardura” mugimenduko web gunean irakurri ahal den.


Urtarrilean larunbatero baserritarren merkatuan egon gara


Esnearen Kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,82

Proteina

>3,10

3,11

Bakteriologia

<100.000

7.000

Zelulasomatikoak

c. 150.000

159.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


Txerrien erraiak zelaian utzi genituen eta hegazti sarraskijaleak denbora gutxian agertu ziren, batez ere sai arrea (Gypsfulvus) eta miru gorria (Milvusmilvus).

 

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE
 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.