2018ko Abendua Inprimatu

Zer gertatu da abenduan?


Abenduaren 1ean Trapagako hiru emakume egon ziren gurean,

eta 11an Bilboko Caritas-etik 11 pertsona etorri ziren. 12an

ikasle-truke baten barruan, ingelesa hizkuntza lotesle moduan

zuten Bulgaria, Polonia, Italia eta Estatu Espainiarreko 10-13

urte bitarteko umeak etorri ziren.



Hileko landarea. Mercurialis (Mercurialis annua)

alt

Landare honen izena Merkurio jainkoari erreferentzia egiten dio, zeina mi-

tologia erromatarrari dagokionez landare honen sendatzeko gaitasunak

aurkitu zituen. Ikuspuntuaren arabera abantailak edo desabantailak izan

ditzake. Horrela, hain zuzen ere, zenbait sendagarri-ezaugarri garrantzitsu

ditu eta beste sendabide batzuen artean libragarri moduan erabilia izan da.

Hala ere, beste hainbat sendabelarren moduan, pozoitsua da, beraz, abe-

reek saihesten dute eta medikuntza arruntean kontu handiarekin erabiltzen

zen. Landare honen zatirik pozoitsuena bere haziak dira eta, hala ere, hauek

gailuparen (Pyrrhula pyrrhula) elikaduraren zati garrantzitsua dira.


Abenduan, baserritarren merkatuan izan gara larunbat guztietan, 22an

izan ezik. Izan ere, 21ean, ostirala, Santo Tomas ospatu zen. Tamalez,

aurten gure postua (eta beste 10 baserritarrena) oso leku txar baten

egon zen, gure ohiko lekuan beste ekitaldi bat baitzegoen. Horrela, aurten

baserritarren ekonomiarentzako diru-sarrera garrantzitsua den azokari ez

genion etekin handirik atera suposatzen duen esfortzuarekin alderatuta.




Egurraldia dela eta...

Hile hau ezohizkoa izan arren lehorra eta epela izan da. Hego haizea

izan dugu egun askotan eta oso euri gutxi: plubiometroan soilik 31

litro jaso ditugu. Egunsentiak oso hotzak izan dira eta horrela garo

asko izan dugu zeina lurzoruaren hezetasuna mantentzen lagundu duen.

Goizak hotzagoak izan dira hilaren amaierara eta abenduaren azken

5 egunetan goizez izotz zuria izan genuen.



Zer jan dute behiek? Beste behin ere bazka jan dute, pentsu pixka

bat eta zelaira oso gutxi irten dira.


Beste behin ere, behiek txekorrak erditu dituzte eta beste hilabete batez

geratzen gara txahalak taldera sartu gabe.


Sai arra batek (Gyps fulvus) gur zelai baten atseden hartu zuen.

alt


El cambio de la venta de nuestra leche en bolsas de plástico a botellas de

vidrio o plástico sigue siendo satisfactorio. La venta de leche en botellas

de cristal sigue sobrepasando ligeramente a las ventas en botellas de plás-

tico y en estos primeros dos meses hemos podido recoger y reusar un 66%

de las botellas de vidrio.


Hileko errezeta: Gaztanbera

Gaztanbera egiteko errezeta desberdinak daude eta errezeta hau Ingalaterrakoa da.

Oso erraza da, baina oso erabilgarria beste gazta batzuk egiteko prozesuei buruz

lehenengo ideia bat egiteko.

Esne litro bat

Limoi baten zukua

Gatz koilarakadatxo bat

Zartagin handi bat urarekin garbitu eta gero esnea jarri bertan. Irakin arte berotu eta

gero sutik kendu. Limoi zukua eta gatza gehitu dena ondo nahasiz. Jalkitzen utzi. 5

minutu pasata ikusten da nola gazura gaztanberatik banatzen den eta behin guztiz

banatuta dagoela iragazki batekin iragazi. (Gazura gorde daiteke, zeina oso ona den

sukalderako zein baratzerako). Gaztanbera ur hotzarekin garbitu eta gero estutu ahalik

eta gazur gehien kentzeko. Gazta prest dago.


Nahiz eta hile honetan landatutako ilarrak babestu, sator bat ilara osotik

pasa da hazi guztiak mugituz.

alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

 

 

 

Gantza

>3,70

4,13

Proteina

>3,10

3,24

Bakteriologia

<100.000

6.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

139.000

Inhibidoreak

Ez

Ez