Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2018ko Azaroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da azaroan?


Pasaden hilean esan genuen moduan, dena prestatzen ibili gara gure

esne pasteurizatuaren ontzia aldatzeko poltsetatik plastiko zein beirazko

botiletara. Azaroan, esnea botila hauetan saltzen hasi gara emaitza

interesgarriekin: gure esnea erosten duten bezeroen % 50-60 beirazko

botilak erostearen alde egin du eta portzentaia hau gora egitea espero

dugu, izan ere, azken boladan informazio asko jasotzen dugu hainbeste

plastiko erabiltzeak sortzen dituen arazoei buruz. Gure bezeroen % 40-45

plastikoa akuratzearen arrazoietako bi hauek dira: alde batetik, botilak

itzultzeko garbitzen eman behar duten denbora, eta bestetik, dendetan

izan ahal dituzten arazo logistikoak itzultzen diren beirazko botilak gorde-

tzeko eta 10 zentimoak itzultzeko. Oztopo hauek denbora gutxitan gain-

ditzea espero dugu.



Hileko landarea. Melittis (Melittis melissophyllum).
alt

Espezie hau menten Lamiaceae familiakoa da eta hiru azpiespezie ditu,

bat Europako ekialdekoa, beste bat Mediterraneoko ekialdekoa eta hiru-

garrena Europako mendebaldekoa (argazkiko azpiespeziea). Bakarrik ba-

serriko gune baten aurkitzen da eta espezie mehatxatuen artean aurki-

tzen da, ziurrenik bere habitat naturala eta bere polinizatzaile garrantz-

itsuena erlea (generoaren izena mellita grekeratik dator, melissa erlearen

izenetik datorrena) galtzen ari dituelako. Nahiz eta bazkarako baliorik ez

izan, oso garrantzitsua da biodibertsitatean. Izan ere, erleentzako elika-

gaia da eta sendabelar moduan erabilia izan da. Normalean, abuztuan

loratzen bukatzen du. Hile honetan oraindik loreekin ikusteak eguraldiaren

egoeran aldaketak ematen ari direlaren adierazgarria da.




Egurraldia dela eta...

Eguraldia azaroan oso aldakorra izan da. Izan ere egun batzuk epelak eta

lehorrak izan dira hego haizearekin, eta beste batzuk ipar haizearekin zeinak

hotza eta ura ekarri duen euri edo txingor moduan. Plubiometroan 95 litro

jaso ditugu. Euri honek zelaiek haien kolore berdea berreskuratzea baimen-

du du, nahiz eta beranduegi heldu den animaliek aprobetxatu ahal izateko.



Zer jan dute behiek?

Beste behin ere behiek bazka jan dute, pentsu pixka bat eta zelaian pixka

bat bazkatu dute, izan ere belar gutxi dago oraindik.



Hile honetan, zelaiak garbitzen jarraitu dugu, minda banatzen, zelaien

ertzak garbitzen eta heziak konpontzen. Hau egiteko hesolak prestatu

behar izan ditugu.

alt
alt

Simaurra ere banatu dugu, desberdintasun handiarekin ongarri moduan

minda baino hobeagoa da. Izan ere, material solido gehiago dauka,

lastoa bezala (abereen ohean lastoa) eta minda baino ur gutxiago.

alt



Hileko errezeta: “Intxaur ogia”

30 g gurina

3 koilarakada oliba-olioa

2 koilarakada anis

350 g irina

Poltsa bat legamia

250 ml esne

Arrautza bat

100 g mahaspasa

100 g intxaur zatitu

Arrautza, gurina eta azukre ondo nahastu, eta pixkanaka eta ondo nahastuz

esnea, anisa, olioa, irina eta legamia gehitu. Azkenean mahaspasak eta

intxaurrak gehitu. Laberako ontzi baten jarri laberako paperaren gainean.

Labearen erdiko aldean jarri eta 180ºC-ra berotu 45-60 minutuz.


Astero Bilboko Areatzean egiten den baserritarren merkatura joan gara eta

Sondikako urteko azokara azaroaren 18an.


Hile honetan Magisteritzako ikasleak etorri ziren “ Gizarte Hezkuntza”

ikasgaia aukeratu dutenak. 29an euskarako talde bat eta 30ean gaztela-

niako taldea.

alt
alt


Azkenean, txahal batzuk ditugu, nahiz eta zekorbatzuk ere jaio diren.

alt



Karrantzan, “Enkarterriko Esne Sektorean Berrikuntza aktibatuz” izenarekin

eta gonbidatu gintuzten gure baserrian egindako berrikuntzak azaltzera:

esnea ekoizteko moduan, nola saltzen dugun, nola baliabide desberdinak

aurrezten saiatzen garen, hala nola, energia eta ura, eta nola berritu

ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko harremana berreskuratzeko.

alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,06

Proteina

>3,10

3,40

Bakteriologia

<100.000

7.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

151.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.