Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2018ko Urria PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da urrian?

Bi bisita izan ditugu urrian. Alde batetik, urriaren 13an 20 bat pertsona

etorri ziren gure proiektua ezagutzera 2018ko Ondarearen Europar Jar-

dunaldien barruan. Aurten emakumeak eta ingurugiroa barneratuta zeuden

proiektuak ezagutzera bideratu dira.

alt

Hilaren 24an Enkarterrialderekin lotutako hiru pertsona etorri ziren (Enkar-

terriko Baserri-garapenerako agentzia) gure baserrian energia berrizta-

garrien proiektu pilotu bat martxan jartzeko aukerak ezagutzeko.

alt




Hileko landarea: Galinsoga (Galinsoga sp).

alt

Galinsoga oso antzekoak diren bi espezie daude inguru honetan Galinsoga

parviflora y Galinsoga ciliata. Andeetako espezieak dira, baina munduko

leku guztietan aurkitzen dira gaur egun. Gure baserrian baratzetan aurkitzen

dugu, non oso ohikoa den. Ez dauka bazkarako baliorik.

Negu honetan etxe ondoko baratza atseden hartzen utziko dugu. Barazki

batzuk izateko, larre baten ertz bateko gune txiki bat landu dugu. Zati hau

itxi behar izan dugu, nahi ez ditugun bisitak ekiditeko, hala nola, orkatzak

edo larre arratoiak adibidez.

alt


Hile honetan, gaztandegian egin dugun gauza garrantzitsuenetariko bat

gure esne pasteurizatuaren ontzi aldaketari amaiera jartzea izan da. Gaur

egun plastikozko poltsetan saltzen dugu, baina bai kudeaketa errazteko

zein ingurugiro arrazoiak direla eta esnea botiletan saltzea erabaki dugu.

Hasiera baten erraza dirudien aldaketa honek lan asko eman digu: gure

bezeroen aukera ezagutzea, botila egokiak non aurkitu, botila hauentzako

kutxa egokiak bilatu banaketarako, ontzi berrietan esne ze salneurritan

saldu, etiketa berri bat egin, izan ere poltsek zuzenean plastikoan inprima-

tua ekartzen baitute, inprimaki kontableak eta eskaera orriak aldatu gaz-

tandegian, eta abar. Azkenean bi botila mota erabiliko ditugu, bata plas-

tikozkoa eta bestea beirazkoa. Izan ere, nahiz eta azken helburua esnea

ontziratzeko plastikoa kentzea izan, gure bezeroen erdiak esan digu plas-

tikoa nahiago zuela beira baino. Bakarrik espero dugu botilak birziklatzeko

ontzietan jartzea. Jendea beira erabiltzera animatzeko asmoz, baldintza

egokietan (garbi, etiketarik gabe, taparik gabe eta osorik) itzultzen duten

botila bakoitzeko 10 zentimo itzuliko dizkiegu.





Hile honetan zelaiak garbitzen, minda banatzen eta zelaien bazterrak

garbitzen jarraitu dugu.

alt


Eguraldiari dagokionez: Urriaren zati nagusiena lehorra eta

epela izan da, tenperaturak 26ºC-tara helduz. Egun batzuetan euria

egin du 58 litrotara helduta, baina eguraldia urriaren azken astean

aldatu da soilik. Tenperaturak 3ºC-tara jaitsi ziren eta hiru egunetan

140 litro baino gehiago jaso genituen plubiometroan.



Zer jan dute behiek? Beste behin ere behiek bazka jan dute,

pentsu pixka bat eta larrera oso gutxi irten dira, izan ere oso eskasa

da denboraldi honetan.



Urrian oraindik egun batzuetan beroa egin duenez, ziraun bat (Anguis

fragilis) ikusi dugu

alt

eta ia hilaren amaieran suge biperakara  (Natrix maura). Kasu bietan

gauza nahiko bitxia, gauden datak ikusita.

alt


Astero Bilboko Areatzan egiten den baserritarren merkatuan egon gara

eta baita ere Karrantza, Gasteiz (ekologikoa), Zalla (Gangas), Colindres,

Arrigorriaga eta Galdamesen urtero egiten diren azoketan. Areatzako

merkatuko arrakasta ikusita, Getxoko udaletxearekin harremanetan jarri

gara ikusteko ea bertan horrelako zeozer egin ahal den. Urriaren 10an

egindako bilera baten, orain arte egindako negoziazioak azaldu ziren eta

ostiralero merkatu bat egin ahal izatea espero de 2019tik aurrera.




Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,88

Proteina

>3,10

3,36

Bakteriologia

<100.000

28.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

189.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.