Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2018ko Iraila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da irailean?


Irailaren erdialdera tximeleta polit hau ikusi ahal izan genuen kopulatzen.

Espezie desberdin asko daude oso antzekoak direnak, hortaz ezin dugu

ziurtatu zein den. Pentsatzen dugu Polyommatus espeziea izan litekeela,

Polyomattus icarus.

alt



Astero baserritarren merkatuan egon gara eta baita ere urteko azoka

ekologikoetan Astrabuduan (hilak 9), Algortan (hilak 15) eta Mungian

(hilak 22).



Irailaren batean Kantabriatik bisita bat jaso genuen.
alt

Hilaren 28an, lau pertsona etorri ziren, bata Italiakoa. Haziren (Euzko

Jaurlaritza) eskutik etorri ziren, gastronomia eta tokian tokiko produktuak

sustatzeko ekimen baten barruan.



Eguraldi kontuak:

Irailean oso euri gutxi izan dugu...bakarrik 21 litro guztira. Horregatik zelai-

etan oso belar gutxi dago eta behiak larrean egotea zaila da. Tenperatura,

hainbat egunetan, 27-29ºC-tara igo da hilean zehar eta bakarrik azken

astean beheratzen hasi dira. Tenperatura minimoa 18ºC-takoa izan da,

eta bakarrik behera egin du 10ºC-tara hilaren amaiera aldera. Zorionez,

gailendu den haizea iparraldekoa izan da. Izan ere, hegoaldeko haizeak

zelaietan zegoen belar eskasa lehortu izango luke.

tiempo

Zer jan dute behiek?

Abuztuan bezala, behiek bazka eta pentsu pixka bat jan dute, eta zelaira

bazkatzera irten dira baina oso gutxi, esan dugun moduan eskas baitago.


Hileko landarea: Amarantoa (Amaranthus retroflexus).

Espezie hau berez Amerika tropikalekoa da, baina jada beste kontinente

batzuetan ezarrita dago. Nitrofiloa da, horregatik gure baratzetan aurki

ditzakegu. Landare hau barazki moduan erabiltzen da munduko leku des-

berdinetan, baina hostoak egosi ondoren ura botatzea komeni da, izan

ere azido oxalikoa zein nitratoak izan ditzake. Bere haziak gordinik zein

txigortuta jan daitezke, irina egiteko ere irindu daitezke. Nahiz eta bere

tankeran landare hau abeltzaintzan elikagai elikagarritzat daukaten, oxa-

lato asko duenez, ezin da kantitate handitan kontsumitu, ezta egun asko

jarraian ere.

alt



Hile honetan hiru txahal eta txekor bat jaio dira.


Zortzi urtetako bukaezina iruditu den lanaren ostean, era bateko edo

besteko arau burokratikoak saihestu ondoren, Urduñako Eskola Publikoak

alboan dagoen Pertsona Helduentzako Egoitzaren jantokia erabili ahal iza-

tea lortu du eskolako jantokiko zerbitzua emateko. Nahiz eta pertsona

askok borroka honetan parte hartu duten, Marijo ezinbestekoa izan da

honen koordinazioan eta azkenengo arrakastan. Egoitzako jantokiaren

adibidea jarraituz, eskolak lehentasuna emango die inguruko baserrietako

produktuei; hala nola, barazkiak, okela, ogia, esnekiak, eta abar. Bertan

gure jogurt naturalak egongo dira. Ekintza hau, dagokien administrazioek,

eskoletako jantoki guztietan sustatu beharko lukete, eta ez gutxi batzue-

tan bakarrik.

alt



Hileko errezeta: Kalabazin, limoi eta jengibre marmelada.

Argi dago errezeta honek ez dituela esnekirik erabiltzen, baina behin eginda

osagai oso ona da jogurt naturalari gehitzeko, gaztarekin jateko edota txigor-

tutako gaztarekin ogi zati baten gainean, beste aukera batzuen artean. Kala-

bazina garai honetakoa da eta aurten asko dago, horregatik errezeta hau uz-

tari erabilera emateko balio digu.

2 kilo kalabazin

2 kilo azukre

2 limoi

Jengibre-hautsa (kantitatea marmeladan lortu nahi dugun zaporearen

araberakoa izango da: 10-20g artean zapore suabeagoa lortzeko).

Kalabazin helduak erabili, baina ez gogorrak. Zuritu eta zatitu (zati txikietan),

haziak kenduz. Lapikoan jarri. Jengibrea gainetik hautseztatu eta ondoren azu-

krea jarri guztiaren gainean. Azkenik, limoiak lau zatitan zatitu eta azukrearen

gainean jarri azala gora jarrita. Dena horrela utzi hurrengo egunera arte.

Kalabazinaren zukua pixkanaka azukrearekin eta jengibrearekin nahastuko da

eta disolbatzen hasiko dira.


alt

Hurrengo egunean astiro berotu irakin arte dena koilara batekin etengabeki

nahastuz eta azukre guztia disolbatzen dela ziurtatuz. Behin irakiten dagoela,

tenperatura igo azkar irakiteko, askoz jota 20 minutuz. Ez du gehiago irakin

behar. Urre kolorea duenean, zukutu eta limoiak kendu. Poteetan jarri eta

tapa itxi.

Goian esan dugun bezala, marmelada hau gazta xerrekin jan dezakegu, ogi

txigortu gaxztarekin edota jogurt naturalari zaporea emateko.




Tomate eta kalabazin uztak oso onak izan direnez, kalabazin, tomate eta

tipula purea poteratu dugu; baita ere pisto mota bat, gauza biak neguko

egun hotzetarako prestatuak.

alt


Nahiz eta eguraldi epela izan dugun, ez ditugu suge askorik ikusi. Hala ere,

hain kantu bereizgarriak salatzen ditu, haien muda bezala...

alt
alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,87

Proteina

>3,10

3,34

Bakteriologia

<100.000

28.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

186.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.