Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2018ko abuztua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da abuztuan?


Abuztuaren 9an bi familia egon ziren gurean, bata Katalunyakoa

alt

eta bestea Valentziakoa.

alt

13an Barakaldoko familia bat etorri zen. Hauen alaba, Alazne, behietan

interes handia dauka, beharbada albaitari izateko etorkizunean.

alt

24ean, Arabatik, Gaztelu eta Leontik eta Extremaduratik etorri ziren

familia batzuk.

alt
Azkenik, 25ean, Ingelaterrako Martha eta bere aita etorri ziren.
alt



Hileko landarea. Eupatorium caanabinum.

alt

Hileko landarea. Eupatorium caanabinum. Espezie hau Europakoa da berez.

Ez dauka bazkarako baliorik, baina oso garrantzitsua da intsektu askoren-

tzat, hala nola asun tximeletarentzat (Aglais urticae) eta almirante gorria-

rentzat (Vanesa atalanta).



Tximeleta gautar hau gaztandegiko paretan agertu zen (Acronicta psi?).
alt

Sugandila hau (Podarcis sp) ontzi baten barruan jausi zen eta ez zuen

ateratzen lortzen.

alt

Eta beldar hau belar laburreko gune baten agertu zen (Macrothylacia

rubi?).

alt



Hileko errezeta: Sorpresadun gaileta

75 g gurin

75 g kanabera azukre ekologikoa

Arrautza irabiatu bat

225 g irina

Koilarakada erdi legamia hauts

3 koilarakada esne fresko

Koilarakada erdi banilla

75 g fruitu lehor zatikatu (mahaspasa, intxaur...)

Labea aurre berotu 180ºC-tara. Ondo nahastu guruina eta azukrea eta gero

arrautza gehitu. Pixkanaka gehitu, lehenengo fruitu lehorrak eta gero irina,

legamia, esnea eta banilla. Agian ez da beharrezkoa esne guztia erabiltzea,

izan ere nahasketa ez da bigunegia egon behar. Guruina ipini laberako erretilu

baten eta nahasketaren koilarakada txikiak ipini erretilutik ondo sakabanatuta,

gailetak handitu egiten baitira. Labean utzi 6-10 minutuz.



Egurraldia dela eta:

Abuztuan egun batzuk eguzkitsuak eta lehorrak izan ziren eta beste batzuk

grisak eta freskoagoak. Hala ere, nahiz eta tenperatura maximoa 33ºC-takoa

izan den, orokorrean egun eguzkitsuetan ipar haizea ibili zen tenperaturak

23-25ºC-tan geratuz eta tenperatura minimoak 14ºC-tara jetzi ziren. Era

berean, nahiz eta egun gris batzuk izan ditugun, plubiometroan soilik 29 litro

jaso ditugu.



Abuztuan belar silo beste txanda bat egin genuen. Belar lehorra egin nahi

izan genuen baina hile hasierako eguraldiak ez zuen lagundu. Beste lan

batzuk egin genituen ere, minda bota eta larreetako ertzetako sastrakak

garbitu.

alt

alt


Zer jan dute behiek? Behiek anabasa jan dute, pentsu pixka bat eta

larrean bazkatu dute pixka bat, izan ere larrean belar gutxi dago urte sasoi

honetan.


Hile honetan bi txahal eta txekor bat jaio dira.


Hile honetan patatak jaso ditugu baratzean, lehengo loraketako azken lekak

jaso ditugu, baratzeko tomateak jan genituen eta piperrak jasotzen eta

erretzen hasi gara.



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

 3,68

Proteina

>3,10

3,24

Bakteriologia

<100.000

18.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

182.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.