2018ko uztaila Inprimatu

Zer gertatu da uztailean?



Berriki, baserrian jaiotako animalia gehienak arrak izan dira edo, bestela

okelerako emeak. Horrela, hile honetan, nahiz eta txahal bat jaio zen,

txahal bat erosi genuen lehenengo aldiz 30 urtetan. Erosketa beste

baserri ekologiko baten egin dugu ekoizpen ekologikoko Europako araudia

jarraituz.

alt



Uztailaren 5ean Sondikako udalekuetako 48 neska-mutil etorri ziren.

Uztailaren 7an larunbata, Gorlizeko familia bat egon zen ere, uztailaren

24an Madrilgo familia bat

alt

eta 27an Sevillako hainbat familia.

alt
28an, bi familia etorri ziren guregan.



Zoe gurean egon zen 19an, eta elkarrizketatu gintuen nekazari-sektorean

diru publikoa nola erabiltzen den jakiteko. Hau bere doktoretza ikerketen

zati bat da.

alt


Eguraldia dela eta...

Uztailean eguraldia harrigarriki aldakorra izan da eta, nahiz eta bero

handia izan egun batzuetan, tenperaturak urte sasoi honetan espero

genezakeena baino baxuagoak izan dira. Horrela, 29ºC-tako tenperatura

maximoak izan ditugu egun batzuetan, baina orokorrean 20-24ºC-takoak

izan dira. Gauetan batzuetan tenperatura 16ºC-tara ere heldu zen. Era

berean, nahiz eta baldintzak orokorrean hezeak izan, lainoa eta hodei

baxuekin goiz askotan, plubiometroan 48 litro ur jaso ditugu bakarrik.

alt



Udaberriko hilabeteen eguraldiak ez zuen baratzeko lanetan lagundu.

Izan ere, adibidez, lekak bi aldiz landatu behar izan genituen hozitzea

lortu arte. Alde batera utzita hazi batzuk lurrean usteldu zirela, aurten

satorrak oso aktibo ibili dira, eta baratzeko hainbat gune zuloz bete

zituzten, haien artean lekak landatu genituen gunea. Uztailean, dena

den, lekaren bat ematen hasi ziren

alt
eta lehenengo piperrak, tomateak eta tipulak jan ahal izan genituen.
alt

alt
Tipulak lehortzeko "tresna".
alt

Basa-faunaren kide bat, zeinarekin gure lurrak partekatu behar

ditugun tximeletak dira. Beste urte batetan ere bruselazentzako kaiola

oso eraginkorra izaten ari da saihesten beldarrek landarea jatea. Era-

ginkortasun maila ikusi da tximeletaren eragina ikustean babestuta ez

zegoen azalore baten ikustean.

alt
alt



Hileko errezeta: Mahai erremolatxa hostoen "borani"-a.

Borania Ekialde Ertaineko herrialde desberdinetan egiten den saltsa

tipikoa da eta barazki desberdinekin egin daiteke. Hemen erremolatxa-

rekin egitea proposatzen dugu baratzetan dagoelako momentu honetan,

baina espinaka edo berenjenarekin egin dezakegu adibidez. Borani tipiko

batek, Ekialde Ertainean oso arrunta den espezia nahasketa erabiliko

luke, za´atar izenekoa (sesamo, ezkai, oregano, kumino edo mihilu

nahasketa bat). Ongailua gure gustuen arabera doitu ditzakegu.

7 erremolatxen hosto eta zurtoinak

Baratxuri-ale bat

Limoi baten laurden baten zukua

Jogurt natural koilarakada 2

Oliba olioa, gatza eta piperbeltza pertsona bakoitzaren gustura

Intxaur zatiak /za´atar

Erremolatxen hostoak eta zurtoinak garbitu eta 1-2 cm-tako zatietan

moztu. Zartagin baten oliba olio pixka bat jarri, erremolatxa jarri, minutu

batez berotu eta gero berotatik kendu. Erretilu baten jarri eta berakatza,

limoi zukua, jogurta eta olioa nahastu. Gatza eta piperbeltza pertsona

bakoitzaren gustura jarri. Intxaur zatiak edo za´atar gehitu. Ogi txigor-

tuarekin zerbitzatu.




Zer jan dute behiek? Behiek hile honetan zuhain gehiago jan dute eta

belar fresko gutxiago. Hau horrela izan da esnearen gantz kopurua man-

tentzeko, zeina baldintza hezeek oztopatu duten.



Hileko landarea: Hypericum perforatum.
alt

Espezie hau berezkoa da Europa eta Asiako eskualde epeletan. Hypericum,

hyper eta eikon hitz grekoetatik dator, zeinen esanahia gainean eta ikonoa

diren. Horrela deitzen da landare hau erlijio ikonoen gainean jartzeko ohitura

zegoelako San Juan egunean. Landare hau begetatiboki eta sexualki ugaltzen

da. Udako euria dela eta lehenengo aukera ohikoagoa da. Espezie honen

haziak hamarkadetan zehar egon ahal dira lurzoruan baldintzak onak izan

arte bere hozitzerako. Bere propietate toxikoak direla eta, landare hau ez

da ongi etorria zelaietan eta gure baserrien, izan ere, bakarrik bide bazter

batzuetan aurki ditzakegu. Aldiz, osagai toxiko hauek egin zuten medikuntza

arruntean landare oso erabilia izatea.


Udako lanetako bat animaliek bazkatu dituzten zelaiak berriz moztea da. Era

honetan behiek jan ez dituzten landareak kentzen ditugu larreetatik...asunak 

(Urtica dioica) eta Rumex espezieak adibidez, edo behiek jaten ez dituzten

belar espezieak kentzen ditugu, espata belarra moduan. Era honetan, bazka

balio txikiagoa daukaten landareen presentzia kontrolatzen dugu, baina guztiz

deuseztatu gabe.

alt

Belarra berriz moztean (eta belarra moztean eta garbiketa lanak egitean

ere) hegazti harrapari asko traktorearen atzetik doaz matxinsaltoak,

ugaztun txikiak eta sugeak bilatuz. Espezie arruntena gure baserrian miru

gorria (Milvus milvus) da eta argazkian traktorearen ezkerretara bat ikus

dezakegu.

alt




Ziraun hau (Anguis fragilis) konpostaren artean zegoen.

alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

 

 

 

Gantza

>3,70

3,69

Proteina

>3,10

3,18

Bakteriologia

<100.000

14.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

155.000

Inhibidoreak

Ez

Ez