Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2018ko ekaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da ekainean?


Ekainaren 18an Plentziako bikote bat etorri zen gurera, mutila berez

Txekiar Errepublikakoa zen eta 21ean Karrantzako Egoitzatik 22

agure etorri ziren.

alt

28an Sondikatik udako kolonietan dauden 54 ume. Ekainaren 30ean

Chris eta Josh etorri ziren batez ere makineria ikusteko.

alt



Joseba, Karrantzako Mutur Beltz Elkarteko sustatzailea, praktikak

egiten egon zen gaztandegian, jogurtaren elaborazioaren prozedura

guztia ikusteko.

alt

Ben aste betez egon zen, beste gauza batzuen artean behiak

jezten, abereak mugitzen eta pabilioia garbitzen lagundu zigun.

alt
alt

Granny berriz ere Karrantzan egon zen eta andere-mahatsak eta ilarrak

jasotzen lagundu zigun, beste gauza askoren artean.

alt



Hileko landarea: Clematis vitalba.


alt

Landare hau Europakoa da berez eta baserriko gune baxuenetako larre

batzuen hesietan aurki ditzakegu. Gazteleraz, hogeita hamar izen arrunt

baino gehiago ditu. Indartsua da, igokaria eta bere haziak erraztasunez

sakabanatzen dira; horregatik, landare inbasore baten bihur daiteke.

Bere zurtoina indartsua da eta frogak daude Harri Aroan sokak egiteko

eta saskiak egiteko erabiltzen zela. Erdi Aroan, eskale batzuk, landare

honen estraktu bat erabiltzen zuten hanketan zauriak egiteko eta

horrela diru gehiago jasotzeko (hemendik datorkio "eskaleen belarra"

izen arrunta). Izan ere, landare honek sustantzia toxiko batzuk ditu

eta oso gutxi osasunerako gomendagarriak.




Egurraldia dela eta:

Nahiz eta tenperaturak igo diren, ekaineko lehenengo bi asteetako

eguraldia oso hezea izan da eta nahiko freskoa. Honek belarra jaso-

tzea nahiko oztopatu zuen, beherago aipatuko dugun moduan. Ja-

rraian egun oso bero eta eguzkitsu batzuk izan genituen, zeinetan

belar lehor pixka bat jaso ahal izan genuen. Hilaren amaieran berriz

ere egun gris eta eguzkitsuen nahasketa izan genuen, ekaitz batzue-

kin tartekatuta. Plubiometroan 66 litro jaso ditugu eta tenperaturak

asko aldatu dira 11ºC-ko minimotik 28ºC-ko maximora.

alt




Zer jan zuten behiek? Maiatzean bezala, behiak zelaira

bazkatzera askotan irten ahal izan ziren, euria egun zuen egunetan

izan ezik ( lurzoruaren hezetasunagatik eta behiak zapaltzean izango

lukeen eraginagatik). Behiei belar freskoa eraman diegu eta alpapa

eta belar siloarekin osatu dugu haien dieta bazkatzera irten ahal

izan ez direnean.




Ekainean izan genuen hezetasunak asko zaildu zuen larreetan

eskuragarri dagoen belar guztia jasotzea, baina azkenean zati

bat jaso ahal izan genuen siloa egiteko.

alt

alt

alt

Hilaren amaierarako belar lehor pixka bat egitea lortu genuen,

nahiko arriskutsua eguraldia kontutan izanda, baina zortea izan

genuen.

alt
alt



Hileko errezeta: Udako edari freskagarria

Nahiz eta eguraldia oso ezegonkorra izaten jarraitzen duen,

tenperaturak igotzen hasi dira eta edari freskagarri bat gehitu

dugu. Fruta desberdinak urtearen garai desberdinetan eskuragai

ditugu, horregatik aukera desberdinak eskaintzen ditugu. Ez

badago fruta freskorik, beste garai bateko fruta izoztua erabil-

tzeko aukera dago.

225 g masusta fresko

225 g magurdi fresko

225 g ahabi fresko

Platano txikitu bat, ez oso ondua

159 ml jogurt natural

150 ml esne

Koilarakada bat azukre-hauts (aukeran)

Osagai guztiak irabiagailu baten sartu eta irabiatu egitura leun

eta pikorrik gabekoa lortu arte (fruta batzuk hazi gogorrak dituz-

tenez, beste aukera bat da, lehenengo irabatu, haziak kendu eta

gero gainontzekoa irabiatu). Edalontzi hotzetan zerbitzatu.



Ekainean 4 txahal eta txekor jaio dira, baina esne-txahal bakarra.

Behi batek txekor misto hauek erditu zituen, okelerako.

alt



Astero Bilboko Areatzako merkatuan egon gara eta 16an Karrantzan

antolatutako bertoko Karrantzako ardiari (Mutur beltz) eskainitako

azokan egon ginen.

alt

Bestalde, sukaldaritzako gremioko jendeari eskainitako produktuen

aurkezpen baten egon ginen, Berau, Bilbon izan zen ekainaren

18an. Beste aurkezpen baten izan ginen Erriberako merkatuan

hilaren 30ean.



Aurten ere, Gurutzetako ospitaleak gaixoentzako menu ekologiko

bat prestatu zuen ekainaren 5ean, Ingurugiroaren Nazioarteko

egunean. Bertan, gure jogurt naturala eta gazta onduak barneratu

zituzten.

Bilboko Konpartsek, beste urte batean ere, gure esnearekin

txokolatea egin zuten San Juan gauean, ekainaren 23an.

Resultado de imagen de sanjuanada bilbao 2018



Esnearen kalitatea: eguraldi euritsua dela eta, belarrak ur

kantitate handiagoa dauka eta beroak behiek ur gehiago edatea

egiten du. Hori dela eta, esnearen gantz kantitateak pixka bat

behera egin du joan diren bi edo hiru hilabeteen zehar.




Gure emaitzak:

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,77

Proteina

>3,10

3,26

Bakteriologia

<100.000

18.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

145.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.