2018ko maiatza Inprimatu

Zer gertatu da maiatzean?


Hilaren 10ean ENEEK (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren

Kontseilua) ikuskatzera etorri zen gurera. Ikuskatze honetan sakonki

berikusten dira ekologikoko ziurtagiriaren arauak betetzearekin zerikusia

duten erregistro, dokumentu eta fitxa guztiak.

alt



Bi ikastetxetako ikasleak jaso ditugu maiatzean. Alde batetik, Artzentale-

seko lehen hezkuntzako ikasleak, hauek ikastetxe publiko txiki bateko

umeak dira eta adin desberdinetako umeak klasean elkarrekin daude. Hau

nabaritzen da elkarri laguntzeko eran.

alt
Beste aldetik, 16an, Getxoko Romotik DBH-ko ikasle batzuk etorri ziren.
alt



19an, Eusko Jaurlaritzako Hazik antolatutako "Nekazariak eskolan"

ekimenean parte hartu genuen. Ekimen hau 10-12 urte bitarteko

ikasleentzat da eta bere jarduera bettetzen du DBH-ko ikasleak

baserrietara bisitan eramaten. Zehazki, Amorebietako Lauaxeta

ikastolan tailer bat eman genuen ingelesez. Bertan, urteetan zehar

baserrietan izandako aldaketak, gaztandegian egiten ditugun

produktuak, gazta dastaketa bat ikusi genitue, eta gure jogurt

txiki baten etiketa aztertu genuen gehitu behar den informazio

guztia ikusteko.

Resultado de imagen de lauaxeta ikastola zornotza

29an arratsaldez 7 pertsonaz ostutako talde bat gaztandegia

ikustera etorri zen, sendagile jubilatuak ziren.

alt



Egurraldia dela eta

Eguraldia oso aldakorra izan da hilean zehar, orokorrean tenperatura

altuagoak izan ditugu urte sasoia dela eta, baina hala ere, goiz batzuk

oso freskoak izan dira tenperaturak 4-6ºC-tara jaitsiz. Tenperatura

maximoak 25ºC-tara igo dira, nahiz eta hileko lehenengo bi asteetan

20ºC-tara heltzea oso arraroa izan den. Egun euritsuak izan ditugu

egun lehor eta beroagoekin tartekatuta, hilaren amaiera aldera

tximista eta trumoidun hainbat ekaitza egon ziren (zorionez, beste

behin ere, behi belar siloko bigarren txanda jasota eta minda sakaba-

natuta). Plubiometroan 98 litro ur jaso genituen.

Eguraldi honen ondorioz, belarra berriz hazten hari da zelaietan eta

ekaina edo uztailean bigarren eta beste zelai batzuetan hirugarren

aldiz belarra moztu ahalko dugu.



Zer jan zuten behiek? Hile honetan behiak askotan zelaira baz-

katzera irten ahal izan dira, egun batzuetan izan ezik euria dela eta

(lurzoruaren hezetasuna dela eta eta behiek zapaltzeak izan zuen

eraginagatik). Bazkatu ahal izan ezin zutenean belar freskoa eraman

genien eta osagarri moduan alpapa eta belar siloa eman genien. Txa-

halak denbora daramate jada baserritik urrunen dauden zelaietan baz-

katzen.

alt
Zelaiaren zati bat mugatu dugu belar lehorra egin ahal izateko,

beti ere, eguraldiak baimentzen baldin badu.

alt




Hileko landarea: Crataegus monogyna. Elorri zuria.
alt

Baserriko hainbat hesitan agertzen da eta txori, intsektu edota ugaztun

txiki askorentzako gordeleku eta elika-iturri ezin hobea da. Medikuntza

tradizionalean erabilia izan da eta bere hosto samurrak, loreak eta baiak

jangarriak dira. Berezkoa da Europa osoan, Asia mendebaldean eta Afrika

ipar-ekialdean eta Europako tradizio eta kulturetan agertzen da. Abereek

ez dute jaten, nahiz eta batzuetan bere hostoak jan ditzaketen.




Hileko errezeta: Banilla izozkia.

Eguraldi epelagoa heltzearekin batera, etxean izozkia egiteko errezeta

bat gehitzea erabaki dugu. Izozkia egiteko errezeta pilo bat dago, esne

osoa edo gaingabetuarekin, zaporeekin edo gabe, esne kondentsatua-

rekin edo gabe … oso erreza den bat gehitu dugu eta egiteko makina

berezirik behar ez duena. Hori bai, kontutan izan izozkia denboratxo

batez izozkailuan egon behar duela, beraz egiterako orduan ondo

antolatu behar zarete egun zehatz baten jateko behar baldin baduzue.

8 pertsonentzako

480 ml esne

120 g azukre

Koilarakada bat banilla estraktu

Esnea, azukrea eta banilla estraktua ondo nahasi azukre guztia ondo

disolbatuta egon arte. Izozkailuan sartzeko moduko erretilu ez oso

sakon baten nahasketa jarri. Erretilua izozkailuan jarri eta 2 orduro

atera, ondo nahasi eta izozkailuan berriz sartu. Izozkia gutxi-gora-

behera 8 ordutan prest egon behar da.



Maiatzaren 9an teknikari bat etorri zen behiak "kalifikatzeko". Honek

behiak puntuatu egiten ditu altuera, itxura, hanken zuzentasuna,

errapeen itxura eta lotura, titi buruen luzera eta kokapena, eta abarren

arabera. Hasiera baten, honen helburua, esne-behi on baten irizpide

hauek betetzen dituzten behiak identifikatzea da eta horrela, jakin zein

zezenetik datorren bere ama intseminatzeko erabili den hazia eta etorki-

zunean promozionatu. Bistan denez, esne ekoizpen eredu desberdinetan

erabiltzen diren irizpideak ez datoz beti bat. Izan ere, sistema honetan

behi txiki batek puntuazio baxua izango du, baina aldiz, gure baserrian

nahita bilatzen ditugu berezko leinu hauek eta frisiar arraza aitzindariak,

gure ekoizpen eredurako egokiagoak direlako. Argazkian gure baserriko

txahal baten adibidea ikus dezakegu, izan ere, nahiko txikia. Gure behi-

talderako oso aproposa da, baina, aldiz kalifikazio hauetan puntuazio

baxua edukiko zuena.

alt


Baldintza heze eta orokorrean epelagoak egotea lagungarria izan da base-

rriaren inguruan dagoen fauna basatiarentzat. Bi suge espezie ikusi ditugu

jada, suge biperakara (Natrix maura) eta suge gorbataduna (Natrix natrix).

Suge biperakararen izen arrunta biperekin duen antzekotasunetik datorkio,

bai itxurari dagokiola zein bere portaerari dagokiola. Mehatxatuta sentitzen

denean, burua altxatzen du eta erasorako prestatzen da, baina ez da koska

egotera heltzen eta, izan ere, ez da pozoitsua. Helduak 85 cm neurtzera hel

daitezke, nahiz eta argazkian agertzen dena soilik 20-30 cm zituen.

alt

Suge gorbatadunak Europakoak dira berez eta nagusiki anfibioak jaten dituz-

te, nahiz eta inurriak eta larbak ere jan aal dituzten. Lur lrhorrean bizi ahal

dira gune hezeetara joan gabe, zeina baserriko larreetan ikusten ditugun

suge hauen kasua izan behar den, izan ere inguruan ez baitaude ia erreka,

putsu edo gune hezerik. Suge gorbatadunak 2 m neurtzera hel daitezke,

baina 120 cm izatea arruntagoa da. Argazkian ikusten dugun sugea gaztea

da.

alt

Nahiz eta hurrengo argazkian agertzen den narrastia suge bat dirudien, ez

da. Zirauna (Anguis fragilis) da eta hankarik gabeko sugandila baten

modukoa da.

alt

Apo (Bufo bufo) txiki hau ere ikusi genuen.

alt


Maiatzaren 19an, EHNE sindikatuak antolatutako ikastaro baten barruko

bisita baten parte hartu genuen. 25 bat pertsona etorri ziren abeltzaint-

zarekin lotutako alde sozio ekonomikoaren arlo desberdinak ikustera. La

Peñako Luismak sarrera egin zuen, Karrantzako baserrietan emandako

eboluzioari buruz lurraren eskuragarritasuna edo murrizketaren ikuspuntutik.

Vista Alegre Baserriari dagokionez, lurraren gaian, egunerokotasuneko

ikuspuntutik sakondu genuen. Bestalde, ekoizpen ekologikorako aldaketa

nola egin, suaren erabilera eta mindari buruz ere hitz egin genuen.

alt

Maiatzan baserritar bi gurera hurbildu ziren gure gaztandegia ikusteko.

Biek modelo intentsiboa uzteko asmoarekin, zeinean esne kantitate

handiak ekoizten diren eta industriaren menpe zauden esnea saltzeko.

Redu honek arazoak ematen dizkie baserritarren familiei, bai behiekin,

Santillana del Mar (Kantabria) ingurukoa den Asierren kasuan, zein

ahuntzekin, Talavera de la Reinakoa (Toledo) den Carlosen kasuan,

zeina maiatzaren 14an etorri zen. Biek gaztandegi txiki bat egiteko

asmoa dute eta aurretik antzeko proiektu desberdinak ikusten dabiltza

makinaria, gestioa, merkaturatzea eta abarri buruz hitz egiteko.

Baserri arloko pertsonen arteko interakzio zuzena Via Campesinak

aktiboki sustatzen du eta informazio asko jasotzea baimentzen du

tartean egon ahal diren beste interes batzuk nahastu gabe.


Bilboko Areatzako asteroko merkatuan izan ginen eta 26an eta 27an Zallan

ospatutako Enkarterri Festen egon ginen. 26an eta 27an ere, Barakaldon

antolatutako azoka txiki baten izan ginen, sagardo azoka batekin bat

eginez.

alt



Txahalbat  jaio da maiatzean.

alt



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,74

Proteina

>3,10

3,26

Bakteriologia

<100.000

17.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

134.000

Inhibidoreak

Ez

Ez