2018ko apirila Inprimatu

Zer gertatu da apirilean?


Egunero baserriko ohiko lanak egiten jarraitzen dugu... behiak elikatu,

jeitzi, eta abar. Beste lan batzuk egin ditugu ere, haien artean hesiak

konpontzea,

alt
eta kortatik simaurra ateratzea.
alt

Hile honetan, aurreko hileko laburpenean aipatutako 8/9 hektarea horiek

galtzearen ondorioz, behi taldea maneiatzeko era berrantolatu behar

izan dugu, adibidez, hesi berriak egiten behiak larrez aldatzeko jeitzi

aurretik eta ondoren.

alt
alt
alt



Lau bisita izan ditugu apirilean. Lehenik eta behin, Barakaldoko

gazte talde bat etorri zen 21ean.

alt
Bigarrenik, Bermeoko familia bat etorri zen 22an, igandea.
alt

Gero, 26an Erandioko batxilergoko 85 ikasle izan genituen, talde bat

goizean eta bestea arratsaldean. Azken hauen bisita ingelesez eta

euskaraz egin genuen.

alt
Eta azkenik, Bilboko bi familia etorri ziren, apirilaren 30ean.




Hileko landarea: Orchis mascula
alt

Gure zelai bateko ertz baten orkidea honen ale bakarra agertu zen. Hain

zuzen ere, agertu zen lekuan minda gutxiago jasotzen du eta lurrak

nitrato kontzentrazio txikiagoa dauka. Espezie honek azpiespezie asko

ditu eta loreen kolorea asko alda daiteke, zuritik purpura bizira. Orkidea

honek ez du nektarrik ekoizten eta bere loreen forma eta kolorea

erabiltzen ditu intsektu polinizatzaileak erakartzeko, hala nola, erleak,

liztorrak eta batzuetan kakalardoak. Orchis mascula-ren sustraiek fekula

bat (almidoia) daukate, zeinak elika-balio handia daukan. Hau dela eta,

Europako hegoaldeko hainbat guneetan bildu egiten zen eta lehortu irina

bat lortzeko, zeina ura edo esnearekin eta azukrearekin nahasten zen

salep izeneko edaria egiteko.



Egurraldia dela eta:

Apirilean tenperatura oso aldakorra izan da, baina beti igotzeko joerarekin.

Egun lainotu batzuk izan genituen, eta jarraian egun oso euritsuak. Honen

ondoren, tenperatura altuko eta hego haizeko egunak izan genituen,

zeinetan egunean zehar tenperatura 24ºC-tara heltzen zen. Egun

beroetan behiek itzala bilatzen zuten

alt
eta aste honetan belar siloaren lehenengo txanda egin genuen.
alt
alt

Beroa ekaitz izugarri batekin bukatu zen, zeinean tximistak, trumoiak eta

euria izan genituen, baina zorionez txingorrik gabe. Euria oso ona izan zen

moztu berri zeuden zelaien belarra hazten hasteko. Hilaren gainontzeko

egunetan eguraldi nahiko ezegonkorra izan genuen. Izan ere, egun

hauetan eguzkia, hodeiak eta euria izan genuen, eta tenperaturak behera

egin zuten. Plubiometroan 135 litro ur jaso genituen.




Zer jan zuten behiek?

Hilaren hasiera oso euritsua izan zenez behientzat belar asko

egon da. Larreetara bazkatzera irten ziren eta belar fresko

moztu berria eraman genien pabilioira. Belar lehor pixka bat

ere eman genien.


alt



Astero Bilboko Areatzan egiten den merkatura joateaz gain, 28an

Urduñako azoka ekologikoan izan ginen.




Hileko errezeta: Krepeak

Osagaiak:

100g irina

Arrautza irabiatu bat

250ml esne

Frijitzeko guruina

Pixkanaka irina, arrautza eta esnea nahastu loditasun erdi-likidoa

lortu arte, eta pikorrik gabekoa. Zartagin baten guruin koilarakada

bat berotu eta nahasturaren kopuru nahikoa jarri zartaginaren

ipurdia estaltzeko. Zartaginean eduki orea sendotu arte eta buelta

eman beste aldea egiteko. Gehiegi ez egin! Zartaginetik atera eta

plater baten jarri. Beharrezkoa izan daiteke guruin gehiago zarta-

ginean ipintzea ore gehiago gehitu aurretik. Behin platerrean

daukagula hamaika eratan bete daiteke, gozo edo gazi. Europa

iparraldean ohikoa izan da krepearen gaienean guruina zabaltzea,

azukrea gehitu eta limoi zuku pixka bat. Krepea biltzen da eta

komenigarria da bero jatea.




Esnearen kalitatea:

Apirilaren 25ean GUVAC kooperatibak antolatutako hitzaldian egon

ginen. Bertan esnearen kalitatea eta gaztak hanpatzearen arteko

erlazioari buruz hitz egin zen. Hitzaldian, esnea ekoiztean, gazta

egiterako orduan arazoak sortu ahal dituzten gauzei buruz hitz egin

zuten, bereziki belar-siloaren erabileran (onena silorik ez erabiltzea

da, baina belar lehorra egin ahal izana tokian-tokiko eguraldiaren

araberakoa izango da), belarra mozteko modu onenak (oinarrian,

moztutako belarrean lurrik ez dagoela ziurtatuz, eta beraz, belarra

mozteko altuera igoz, belarra bustita dagoenean ez mozteaz

ziurtatuz eta minda edo zimaurra bota ondoren ez moztuz... 50

egunetako minimoa utziz) eta jeizteko praktiken optimizazioan

sakonduz (batez era fase guztietan higienea zainduz). Aflotoxina

eta butirikoei buruz ere hitz egin zuten, nahiz eta beste mikrotoxina

batzuk ere kontutan hartu behar dira. Hitzaldia erabilgarria izan da

gogoratzeko abeltzaintza praktika onak ezinbestekoak direla gure

gaztandegian emaitza onak lortzeko.


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,80

Proteina

>3,10

3,23

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

117.000

Inhibidoreak

Ez

Ez