Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2018ko martxoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da martxoan?


Martxoa "bisiten hila" izan da: Eusko Jaurlaritzaren "Egin eta ekin"

programaren eskutik, zeina Bigarren Hezkuntzako ikasleak baserrien

errealitatera hurbiltzen dituen, hainbat lekutatik etorri dira. Balma-

sedako BHI-tik martxoaren 1ean,

alt
Sopelako Ander Deuna Ikastolatik hiru talde martxoaren 6, 7 eta 15ean
alt
alt
alt
eta Sopuertako San Viator Eskolatik 14an.
alt
17an Muskizeko familia bat etorri zen gurera
alt
eta hilaren 22an EHNE sindikatuko 25 emakume baserritar.
alt
alt

Azkenik, 24an Armañon-Raneroko Parketxeko ekintzen programaren

barruan 5 pertsona izan genituen bisitan. Haien artean Larrabetzuko

Itxina zegoen,

alt
zeina behi polit hau marraztu zigun.
alt


Lan-taldeko emakumeek greba aktiboa egin genuen martxoaren 8an,

Emakumeen Nazioarteko Egunean. Ez ginen lanera joan, baina kontzen-

trazio desberdinetan parte hartu genuen Eskolan eta Kontxako plazan

(Karrantza) eta gero, Bilboko manifestazioan.

alt





Hileko landarea: Sahatsa (Salix sp.).
alt

Salicaceae familiaren barruan 400 bat espezie zuhaitz eta zuhaixka

daude. Hauek, batez ere ipar hemisferioko gune hotz eta epeletako lur

hezeetan sakabanatuta daude. Haien artean hibridatzeko joera daukate,

eta honek zaildu egiten du espeziea identifikatzea. Hau zati baten horrela

gertatzen da landare dioikoak direlako, hau da, lore arrak eta lore emeak

landare desberdinetan daude, eta honen ondorioz polinizazioa gertatu

ahal izateko polena mugitu behar da. Historikoki, sahats espezie des-

berdinak medikuntzan asko erabili izan dira eta saskigintzan ere bai.

Sahatsa kultura eta erlijio askotan aurki dezakegu, izan ere Sukkot

juduan edo Qingming jaialdian edo Tomben garbiketan Txinan. Baserrian

sahatsak aurkitzen ditugu hesi gehienetan eta basoetan, eta hegazti-

fauna eta intsektu espezie askorentzako maiz erabilitako habitata da.




Eguraldiari dagokionez: Hile hau bereziki hotza eta hezea

izan da, eta euri asko izan dugu eta elur pixka bat eta txingorra.

Izan ere, elurra egon zen baserrian udaberriaren lehenengo

egunean!

alt
alt

241 litro ur jaso genituen plubiometroan. Hezetasun handi honek eta

izandako euri kantitate handiak egin zuen zenbait lekutan gainazaleko

isurketak ikustea.

alt

Haize bolada bortitzak izan genituen, eta honek ondorioak izan zituen,

adibidez zuhaitzetan.

alt





Zer jan zuten behiek? Behiek egun gehienak pabiloian eman

dituzte eta belar siloa eta belar lehorra, alpapa eta ilarrak eta pentsu

pixka bat eman diegu. Egun batzuetan zehar, hilearen bigarren astean

zehar "berdea" eman diegu... belar moztu berria zeina pabilioira eramaten

diegun. Eguraldi txarra dela eta ezin izan genien berdea eraman nahiz

eta larreetan belarra eskuragai egon.


Hileko errezeta: Intxaur, sagar eta jogurt tarta
alt

Azkenengo sagar zaharrak, baina oraindik onak daudenak erabiltzen

gabiltza. Ez baditugu sagarrik eskuragai, ontziratutako sagarrak erabil

ditzakegu.

 Laberako erretilua pixka bat koipetzeko guruina

5 sagar ez oso garratzak (600 bat gramo), zurituak, hazirik gabeak eta

zerretan moztuak

3 arrautza handi

120 g ezti

125 g jogurt natural

50 ml oliba olio

210 g irina (legamiduna)

50 g intxaur txikitu

25 g guruin zati txikietan

40 g azukre beltz

Labea berotu 160ºC-ra

Guruin pixka bat igurtzi erretiluaren barnekaldetik eta ondoren elika-

paperarekin (kozinatzeko "ezkoztatua")

Sagar zerren erdia moztu eta gainontzekoa tarta apaintzeko gorde.

Ontziratutako sagarrak erabiltzekotan, ondo drainatu 300 g-ri dago-

kiona.

Arrautzak eta eztia ontzi baten jarri eta irabiatu ( 3 bat minutuz irabia-

gailu elektriko batekin, denbora gehiago eskuz egitekotan) ehundura

apartsua eta zurbila lortu arte. Koilara batekin jogurta pixkanaka gehitu.

Jarraian oliba olioa gehitu, pixkanaka baita ere dena ondo nahastu

arte.

Irina gehitu dena ondo nahastuz, ehundura leuna eta pikorrik gabekoa

lortu arte.

Intxaur txikituak gehitu eta ondo nahasi

Nahaste guztia laberako erretiluan jarri eta, bitsadera bat erabiliz,

gainazala leundu. Sagar freskoak izatekotan soberan zeuden zerrak

gainetik jarri, guruin zatiak gainean eta azukre beltza hautseztatu.

Sagar freskoak ez izatekotan, ez jarri ontziratutako sagarrak oraindik.

Labean sartu eta 45 bat minutuz utzi tarta urre kolorez egon arte.

Labana bat sartu ahal dugu eta garbi ateratzen denean tarta eginda

dago.

10 minutuz hozten utzi eta bitartean, ontziratutako sagarrak soilik iza-

tekotan, 300 g arinki berotu lapiko batean azukre beltzarekin eta jate-

rako orduan gainetik jarri... tarta tenperatura epel baten jatean gomen-

datzen da eta, emaitza hobeak lortzeko, egindako egun berean bertan.

Tartari laguntzeko jogurt natural gehiago edo esne-gain harrotua

gomendatzen dugu.


Udaberriaren hasierarekin batera fauna basatiaren elementu gehiago

ikusten hasten gara, sator hau bezala, zeina gainazalean belar artean

egon zena 10 minutuz bere zuloetara itzuli aurretik.

alt

Hainbat orkatz eta erbi bat ere ikusi ditugu. Tximeleta gautar bi hauek

agertu ziren pareta batean, non oso ezkutatuta zeuden.

alt


Mantentze-lanak ez dira inoiz bukatzen baserri baten, edo gaztandegian,

eta hile honetan adibidez, pasteurizazio upelean hodi bat konpondu behar

izan genuen. Bitartean, baserrian, basurdeek mugitutako larre batzuk kon-

pondu behar izan ditugu eta euririk egin ez zuen egunetako baten minda

sakabanatu ahal izan genuen larreetan.

alt



Martxoaren 28an pentsu enpresa bateko pertsona bi gurean egon ziren.

Bitxikeri moduan, ez ziren etorri haien pentsua eskaintzera, baizik eta

ekoizpen abeltzaintza ekologikoko ekoizpenari buruzko informazioa jaso-

tzera; izan ere, haien enpresa eraldatzeko asmoa dute sektore honetan

pentsu ekologikoen eskaera handitu dela eta. Bisita honekin, ikusi ahal

izan genuen nola eta zergatik enpresa mota hauek haien politika komer-

tziala aldatzen duten. Baita ere adoretzen gaitu gero eta baserri gehiago

ekoizpen ekologikorako bihurketan pentsatzen ari direla.




Gure esne pasteurizatuaren ontzia aldatzea erabaki dugu gero eta arazo

gehiago izaten ari garelako oraingo poltsekin. Horretarako, galdeketa

txiki bat bidali diegu normalean gure esnea erosten duten denda, bezero

partikular eta kontsumo taldeei haien iritzia emateko erabiliko dugun

materialaren inguruan: plastikozko edo beirazko botila bat. Momentuz

erantzun oso desberdinak jaso ditugu. Hauen bitartean, gaztandegi txiki

bat duen Gipuzkoako baserri baten egon gara, erabiltzen dituzten

beirazko botilak nola maneiatzen dituzten ikusteko. Eztabaida puntu

garrantzitsuenak botilak betetzen duen lekua, bere pisua, itzulitako

botilak nola esterilizatu eta etiketa berriaren diseinua eta inprimatzea

dira. Ahal izatekotan ontzia udazkenerako aldatuko dugu.



Hile honetan Areatzako merkatuan egon gara larunbatero. 4an Ugaoko

emakume baserritarren azokan egon ginen eta 18an Güeñeseko urteko

azokan.



Azken hilabeteetan txekorrak bakarrik jaio dira. Txahal bakarra jaio zen,

eta zoritxarrez, jaio eta gutxira hil zen arnasketa arazoak izan zituelako.

Txekorrak bakarrik jaiotzean txahalak "berhazkuntzarako" arazoak izaten

hasi gara. Hau da txahalak baserrian bertan haztea gure esne-behien

taldea mantentzeko. Txahalak erregulartasunez ez jaiotzeak prozesu

hau zailtzen digu. Muturreko egoera baten, ernari dauden behiak erosi

behar ditugu, txahal bat jaioko delako esperantzarekin. Erositako behi

baten txahala baserrian jaiotzea, abeltzaintza ekologikoaren araudia

beteko luke.




Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,94

Proteina

>3,10

3,25

Bakteriologia

<100.000

8.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

98.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.