2018ko otsaila Inprimatu

Zer gertatu da otsailan?


Otsailean zehar hiru bisita izan ditugu. Otsailaren 7an Durangoko

Zumarraga BHI-ko hogeita hamar bat ikasle izan genituen gurean.

Zorionez, egun horretan ez zuen ez euririk, ez elurrik egin.

alt

10ean, Gasteizeko hainbat familia eta Bilboko bikote bat etorri

ziren; eta 14an eta 15ean Derioko Nekazaritza eskolako ikasle

batzuk.

alt



Hilabete honetan txahal bat soilik jaio da. Hau mistoa da txarolesarekin

eta okelarako salduko dugu.

alt

Frisoi arrazako zezenaren jatorrizko haziaren bila egon gara denbora

luzez. Gainontzeko animaliak baztertzen dituen etengabeko esne pro-

dukzio handiagoaren bilaketatik guztiz urruntzen diren behi txikiagoak

eta baldarragoak bilatzen ditugu. Argazkian ikusten dugun txahala leinu

horretakoa da.

alt


Hileko landarea: hurritza (Corylus avellana).
alt

Hurritz espezie hau berez ipar hemisferioko gune epeletakoa da eta bere

lore arrak oso nabariak dira urte sasoi honetan... luzeak dira eta hori argi

kolorekoak. Hauek haizeaz baliatuz polena sakabanatzen dute lore eme-

etara helaraziz. Azken hauek askoz txikiagoak dira, gorriak eta oso ikus-

gaitzak (argazkian lore arraren gainean ikusten den puntu txiki bat da).

Hurritza hesietan eta baserriko basoetan ohiko elementua da eta abereei

eta animali basatiei babeslekua eta itzala emateaz gain, jateko hurrak

eta erabilera anitzetarako makilak ematen dizkigu.  Lorategi eta hesi

askotan Hurritz purpura (Corylus maxima purpurea) landatzen hasi dira.

Honen hostoak zein loreak moreak dira.

alt



Eguraldiari dagokionez: Otsailaren 1a eta 2aren artean elurra

itzuli zen mendietara.

alt
3an txahalen etxanoaren inguruan
alt
eta 4an baserri osoa elurtuta agertu zen.
alt

Elurra han hemenka ibili zen hilaren lehenengo 10-12 egunetan zehar,

euria eta txingorrarekin tartekatuz. Euria etengabekoa izan zen hilaren

amaiera arte, non egun eguzkitsu batzuk izan genituen baina oso hotzak,

-6ºC arteko tenperatura minimoak izan genituen. Egun hauetan zehar

egunsenti ikaragarriak izan genituen. Guztira 362 litro ur jaso genituen

plubiometroan.

alt
Dena dela, otsailaren 28an elurra berriro agertu zen!
alt

Egun hauetan zuhaitz batzuetan lehenengo hosto berriak ikusten hasten

gara. Kimatzen hasten den lehenetariko bat intsusa (Sambucus nigra) da.

alt




Hileko errezeta: Espinaka-bolak

Errezeta hau gehitzen dugu, izan ere, nahiz eta daukagun eguraldia

izanda, espinaka landareak bere lehenengo hosto berriak ematen ari

dira. Errezeta honek perrexila eta tipulin hosto freskoak erabiltzea

proposatzen du. Gauza biak eskuragai ditugu baserrian urte sasoi honetan,

perrexila baratzean eta tipulin basatia larreetako gune batzuetan, baina

ez baditugu freskoak topatzen perrexil lehorra eta berakatz gatza erabil

dezakegu.

900g espinaka fresko

50ml esne

350g irina

3 arrautza

Gatza eta piperbeltza gustura

125g guruin

225g ogi-mami (fresko)

¼ koilarakada intxaur muskatu

Koilarakada 1 perrexil fresko zatikatu

Koilarakada 1 tipulin hosto zatikatu

125g gazta ondu birrindu

Espinaka garbitu eta lurrunetan egosi 5 minutu baino gutxiago. Irina

erretilu baten jarri eta arrautzak, esnea, gatza eta piperbeltza gehitu

dena nahastuz opil sendo bat lortu arte.

Espinakak ondo xukatu eta xehe zatikatu.

Zartagin baten guruinaren erdia jarri, ogi-mamiak gehitu eta frijitu

kurruskari eta gorrituta egon arte. Oreari intxaur muskatua, perrexila

eta tipulin hostoak gehitu. Espinakak gehitu eta ondo nahasi ore

sendo bat lortu arte.

Eskuarekin irina hautseztatu, 12mm-ko diametroa duten "txorizoak"

egin eta 5 minutuz utzi.

Ondoren "txorizoak" 2,5mm-ko zatietan moztu eta gatza duen ur

irakinetan egosi 10 minutuz edo flotatu arte.

Bolatxoak atera, ondo xukatu eta erretilu baten jarri. Geratzen den

guruina urtu eta bolatxoen gainean zabaldu. Jarraian gazta birrindua gehitu.



Hile honetan larunbatero Areatzako merkatuan egon gara. 3an, Abadiñoko

San Blas azokan egon ginen eta 10ean inauteriak zirela eta Bilboko Kale

Nagusian antolatutako azoka berezi batean, nahiz eta euriak giroa nahiko

ilundu zuen.


Otsailaren hasieran txerritxo bi erosi genituen urtean zehar baserrian hazi

eta loditzeko, datorren neguko txorizo eta odolosteetan pentsatzen. Izan

ere, hilaren erdialdera urtarrileko txarribodaren lehenengo txorizoak dastatu

genituen.

alt


Zer jan zuten behiek? Behiek egun gehienak pabilioian eman zituzten

eta belar siloa, belar lehorra, alpapa, ilarrak eta pentsu pixka bat eman

genien.


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

4,13

Proteina

>3,10

3,21

Bakteriologia

<100.000

7.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

109.000

Inhibidoreak

Ez

Ez