2018kourtarrila Inprimatu

Zer gertatu da urtarrilean?


Urtarrileko gauza azpimarragarrienetariko bat gure baserriak 8-9 hektarea

arteko lursailaren erabilera galtzea izan da. Honek berrantolaketak ekarri

dizkigu gure animalien maneiuan eta belarra silo moduan jasotzeko moduan.

Gainera egiaztatu ahal izan dugu, hektarea hauek gabe, ekoizpen ekologi-

koaren betebeharrak betetzen jarraitzen dugula ( nagusiki, gure kasuan

gure animalien elikagaien %75a gure lurrekin ekoizten dugu eta ez ditugu

2 ALU – azienda larri unitatea – hektareako). Lur galera hau edozein base-

rriko egunerokotasunean aurki ditzakegu munduaren edozein tokitan, bai

lurrak kentzen dizkietelako, bai lurrak birkalifikatzen dituztelako hiri-lur

moduan, kontratua bukatzen delako edo beste arrazoi batzuk direla medio

. Gure kasuan, arazoa zuzenki lotuta dago lur publikoen kudeaketarekin

Karrantza Haranean. Izan ere, gaurko egunera arte ez dau udalbatzarik

egon zeina lur horietara sarrera bermatu duen aktiboan dauden baserrien-

tzat, nahiz eta Mendien Araudian azaldu. Honen ondorioa da, hazten doan

segurtasunik eza baserriek haien lur oinarria mantentzerako orduan. Hau

bereziki larria da ekoizpen eredu naturalagoak mantendu nahi dituzten

baserrientzat, hala nola, gure baserriaren moduan.

alt



Urtearen lehenengo egunena Bilboko pertsona talde batek bisitatu gintuen.

Talde hau Matienzoko Fuenternillan Gabon Zaharra pasatzera etorri zen.

alt

12an, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Elika- Teknologian Katedra-

tikoa den Buenaventura Guamis gurean egon zen bere familiako kide bat-

zuekin. Zeharo interesgarria izan zen, izan ere, galdera batzuk egin ahal

izan genituen eta informazio baliotsua eman zigun.

alt
Bi katalan eta arabako neska bat hurbildu ziren urtarrilaren 27an.
alt




Hileko landarea: (Cerastium fontanum). Errabia-belar.
alt

200 bat Cerastium espezie ezagun egongo dira, gehiengoak ipar hemis-

ferioan aurki ditzakegu. Errabia-belarra urte sasoi honetan loretan da-

goen espezie gutxienetariko bat da, eta nahiz eta bazkarako baliorik ez

izan, urtean aurrera joanda tximeleta batzuen larbak honekin elikatzen

dira. Pertsona batzuk ere hostoa barazki moduan jaten dute behin arinki

egosita edo lurrunetan egosita.


Hile honetan urte osoan zehar gizentzen izan ditugun txerri bien txarri-

boda egin dugu. Aurten saltxitxoia eta txorizoa egin ditugu, gauza biak

kontsumo propiorako. Saltxitxoiak etxeko ganbaran eskegi genituen,

alt

eta txorizoak ordea gela baten, non sua pizten dugun, ahal izanez gero

artearen egurra erabiliz.

alt


Areatzaka merkatua larunbatero egin da urtarrilaren 13tik aurrera.




Hile honetan txekor bat jaio da.




Hileko errezeta: Porru, bakailao eta gazta gozoa.

4 pertsonentzako

6 porru ertain

500g gazta ondu, zapore gogorrekoa

1kg bakailao freskoa

500ml behi-esne

50g guruin

20g irin

Bakailaoa 200ml esnetan egosi eta gero edozein hezur kendu eta zatikatu.

Porruak garbitu, luzetara moztu eta ondoren 2cm-ko zatietan. Lurrunetan

egozi. Gazta birrindu.

Gazta saltsa prestatu: guruina lapiko baten urtu eta pixkanaka irina gehitu

etengabeki irabiatuz. Ondoren esnea pixkanaka gehitu etengabeki irabiatuz

bakailaoa egozteko erabili dugun esnea ere erabiliz, nahi dugun loditasuna

lortu arte, pertsona bakoitzaren gustuen arabera. Hala ere, kontutan hartu

behar dugu osagai gehiago gehituko dirala, beraz ez da komeni lodiegia

geratzea. Jarraian gazta birrindua gehitu eta irabiatu guztiz urtu arte.

Porruak eta arraina gehitu azken honen zatiak apurtu gabe. Bero zerbitzatu.

Laguntzaile moduan lurrunetan egositako bruselaza baratzuri olio errearekin

jarri dezakegu.


Eguraldiari dagokionez: Abenduko euriteek urtarrilaren lehenengo

zatian jarraitu zuten, beraz normalean lehor edo ur gutxi duen ibilguren bat

benetako erreka baten bihurtu zen.

alt

Hilaren hasieran elurra ikusi ahal izan genuen mendietan eta egun bat-

zuetan izotza izan genuen goizean. Euria eta hotza hilean zehar noiz-

behinka itzuli ziren, udaberriko egunekin tartekatuta, beraz tenperatura

maximoak 6 eta 16ºC artean ibili ziren. Minimoak ordea –3 eta +9ºC ar-

tean egon ziren. Guztira 260 litro ur jaso genituen plubiometroan.

alt



Zer jan zuten behiek? Beste behin ere behiak bazkatzera oso gutxi

atera ziren, nahiz eta belarra soberan zegoen euria dela eta. Nagusiko

belar siloa eta belar lehorra jan zuten, alpalpa eta ilarrak eta pentsu pixka

bat.




Txitak lapurtzen dabilen animalia harrapatzeko asmoz, kaiola bat jarri

genuen eta katajineta hau (Genetta genetta) harrapatu genuen. Espezie

hau berez Afrikakoa da eta Europara ekarri zen ustez duela 1000 edo

1500 urte. Hegazti arrautzak jaten ditu eta, nahiz eta jakin oiloentzat eta

hauen arrautzentzat arrisku bat dela aske utzi dugu.

alt
alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,90

Proteina

>3,10

3,18

Bakteriologia

<100.000

9.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

130.000

Inhibidoreak

Ez

Ez