2017ko abendua Inprimatu

Zer gertatu da abenduan?


Abenduan zehar hiru ikastetxe desberdinetatik etorritako 150 ikasle inguru

egon ziren gurean. Bisita guzti hauek euskeraz egin ziren. Abenduaren 4an,

baserritik 6 kilometrotara dagoen Karrantzako Kontxa Eskola Publikotik klase

2 igo ziren. Lehengo urtean bezala, klasean bisitaldiko gaiak landu zituzten.

alt
alt
alt

Abenduaren 14an Muskizeko Bigarren Hezkuntzako Eskolako talde bat

etorri zen

alt

eta hilaren 21ean Balmasedako Zubi Zaharra Ikastolako 73 ikasle.

alt





Hile honetan Areatzako Merkatuan egon gara Larunbatero eta hilaren

lehenego larunbatean merkatuan bertan salgai dauden produktuekin

egindako dastatze merkatuarekin batera antolatu zen. Hilaren 21ean

urtero egiten den Santo Tomaseko azokan egon ginen.

alt


Hile honetan 3 txahal eta txekor jaio dira. Txekor hau abenduaren 14an jaio

zen eta kortara eraman genuenerako zutik zegoen jada.

alt


Hileko landarea: Viola odorata. Bioleta arrunta.

alt

Nahiz eta udaberrian landare hau ikusten dugun lehenetarikoa izan, aben-

duan ez da oso ohikoa ikustea, baian egin duen eguraldi honekin ez gaitu

harritu landare hau ikustea. Landare hau, berezkoa da Asia eta Europan,

eta leku askotan izen arrunt desberdinak ditu... gaztelaniaz hogei bat

inguru adibidez eta ingeleraz hamar bat. Medikuntza arruntean arnasketa-

gaixotasunak eta digestio-gaixotasunak sendatzeko erabili izan da, sukarra

gutxitzeko eta hanturaren aurka. Orokorrean, zelaien mugan edo heskaien

azpian aurkitzen da.




Hileko errezeta: Gazta ontziratua.

400 g gazta inguru ontziratzeko:

Arrautza 2

200 g gazta ondu bost hilabete baino gehiagokoa

Guruin koilarakada bat

Ziape koilarakada 2 (hautazkoa)

4 koilarakada esnegain likido

Gatza eta Cayena piperbeltza, bakoitzaren gustuaren arabera

Ontzi baten arrautzak irabiatu. Lapiko baten gazta, guruina, esnegaina,

gatza eta cayena piperbeltza ondo nahasi, ondoren pixkanaka berotu

etengabeki irabiatu irakin arte. Arrautza gehitu pixkanaka eta etengabeki

mugitu su ertainean nahastura loditu arte. Aurretik hoztutako edo berehala

hoztutako ontzi indibidualetan edo erretilu baten jarri. Estali. Nahastura

hau hozkailuan gorde ahal da bi astez. Ogitartekoan jar daiteke edota

kanape moduan.


Eguraldiari dagokionez: Hilaren hasiera hotza, euritsua eta mendie-

tan elur eta txingor askokoa izan zen. Jarraian egun lehorrak, egun batzuk

hazi bortitzekin eta beste batzuk lainoarekin izan genituen. Hilaren amaiera-

rako hazi bortitzak eta euri zaparradak izan genituen eta baita ere txingorra.

Beraz, hilean zehar 377 litro ur jaso ditugu plubiometroan, oroitzen dugun

hilabete euritsuenetariko bat ( nahiz eta euritsuena ez izan, izan ere

2016ko martxoan 400 litro jaso genituen).

alt

alt

alt


Baserriko bizimodua gure inguruan dagoen fauna basatiarekin ahalik eta

hoberen bateratzen saiatzen gara. Hala ere, badaude oso kaltegarriak

diren gauza batzuk... argazkian ikus dezakegu nola basurde bat edo

batzuk lurra haztakatu duten intsektu eta zizare bila larreko gainazala

apurtuz. Zorionez, gure baserrian ez da oso ohikoa.

alt


 9 minututako hurrengo bideo ikus dezakezue, non

laburki azaltzen den Vista Alegre Baserrian egindako aldaketak azken 20

urteetan (ingeleraz eta gaztelaniaz eskuragai momentuz). Bideo hau

Europar Batasuneko beste esne-baserrientzako pentsatuta dago eta

EuroDairy proiektuaren barnean egina izan da, zeina baserri desberdinak

elkarren artean ezagutzea ahalbidetzen duen horrela informazioa, ideiak

eta ikasketak elkartrukatzeko sektoreko berrikuntzako arlo desberdinetan.




Behiak jezterako orduko kontaktuak, baimentzen digu haie osasun egoera

egiaztatzea, beste gauza batzuen artean haien apatxak. Horrela, aldizka

albaitari zerbitzuari deitzen diogu behien apatxak atontzeko edota edozein

hantura arazo konpontzeko edo apatxen arteko zauriak.

alt




Zer jan zuten behiek? Euri asko egitearen ondorioz, oso gutxi

atera dira behiak larrera bazkatzera abenduan zehar. Nagusiki, belar

siloa, belar lehorra, alpapa, ilarra eta pentsu pixka bat jan dute.



Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin berriz kolaboratu dugu, aurten gazta

onduarekin (barkamena eskatzen dugu argazki honen kalitate txarra

dela eta).

alt


Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,13

Proteina

>3,10

3,23

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

158.000

Inhibidoreak

Ez

Ez