Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017ko Azaroa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da azaroan?



Leiho baten aurka talka egin ondoren zorabiatu zen Kardamiru (Carduelis

carduelis) hau erreskatatu genuen. Larre baten izkina baten utzi genuen

itzaletan eta 30 minutu pasa ondoren indarberritu egin zen zuhaitzera

hegaz joateko. Kardamiruek gehienetan hazi txikiak jaten dituzte, batez

ere kardurenak eta hemendik datorkio bere izen zientifikoa, izan ere

Caardus kardu familia batentzako latineko izena baita.

alt
alt



Azaroaren 14 eta 16an Magisteritzako Gizarte Hezkuntzako talde bi

etorri ziren gurera.

alt
alt

16an bertan arratsaldez, International Business Developer enpresako

pertsona bi etorri ziren. Hauek ikerketa bat egiten ari dira Enkarterriko

enpresa, baserri eta proiektuei buruz, Euskal Herriko eskualde deprimi-

tuenetariko bat bultzatzeko proposamenak egiteko.

alt





Hileko landarea: Veronica serpyllifolia.

alt

Veronica hainbat espezie daude baserriko larreetan. Hau jatorriz

Europakoa da eta zelaietako eta basoetako gune hezeetan agertzen

da. Eguzki argia nahiago du, baina gune itzaltsuetan ere ager daiteke.

alt


Hile honetan Areatzako merkatuan egon gara larunbat guztietan, Sondika-

ko urteko azokan (azaroak 12) eta Basaurin ospatzen den kontsumo ardu-

ratsuaren azokan, Sagarrak taldeak antolatua (azaroak 19).


Hile honetan, Emilyren laguntzarekin, LinkedIn-en orrialde bat sortu dugu.

https://www.linkedin.com/company/vista-alegre-baserria/



Egurraldia dela eta...

Hilaren hasieran euria izan genuen. Hau asko eskertu genuen urrian ez

baitzuen euri askorik egin. Hala ere, euri egunen ostean egun eguzkitsuak

izan genituen, nahiz eta tenperaturak asko ez ziren igo eta gau oso

hotzekin. Beraz, gure lehenengo izozteak eta zero azpiko tenperaturak

izan genituen. Ondoren, eguraldia guztiz aldatu zen berriz, hego haize eta

tenperatura altuko egun batzuk izan genituen, eta azkenik tenperaturak

berriz behera egin zuen eta berriz euri asko izan genuen. Plubiometroan

169 litro ur jaso genituen. Ordunteko mendietan lehenengo elurteak izan


genituen.



alt
alt




Bost behi erditu dira azaroan zehar. Txahal Frisiar/Txaroles hau 18ko

egunsentian jaio zen. Tamalez, txahal bat hilda jaio zen.

alt



Hileko errezeta: haragi, gazta eta espinaka biribilkia.


Kantitateak doitu egin nahi den tamaina eta pertsona bakoitzaren

gustuen arabehera: espinaka gehiago gutxiago, haragi gehiago

gutxiago... Tamaina ertain batentzako proposatzen dugu:

700g haragi txikitua.

Tipula ertain bat mehe zatitua

50ml esne

Berakatz ale bi mehe zatituak

Perrexila, gatza eta piperbeltza gustura

Arrautza bat (hautazkoa)

300g gazta birrindu (gazta gogorra, findu edo ondu motako)

400g hosto fresko, ahal izatekotan espinakak, 30 segundoz baporetan

egoziak

10 xerra mehe hirugihar

Film papera DIN4 tamainako folio baten neurrira moztua edo handiagoa

kantitatearen arabehera

Labea 180ºCtara berotu.

Tipula eta berakatza moztu eta sueztitu olio pixka baten.

Haragi txikitua, perrexila, tipula, berakatza, gatza eta piperbeltza nahasi.

Esnea  eta nahi izatekotan arrautza gehitu kontsistentzia malgu baina

sendo bat lortu arte.

Nahastea paper film gainean hedatu eta gainean lehenengo espinakak

hedatu eta ondoren gazta birrindua. Nahastea bildu paperaren laguntzaz,

biribilkia paperaren izkina baten utziz. Geratzen den paperaren gainean

hirugihar xerrak hedatu eta biribilkia berriz pasatu hirugiharra itsatsita

geratzeko. Biribilkia laberako erretilu baten jarri eta labean jarri erdikal-

dean, gutxi gora behera 30 minutuz eta ziurtatuz hirugiharra ondo egiten
dela. Ahal izatekotan bero jan.


Zer jan zuten behiek? Behiak bazkatzera irten ziren hileko egun

guztietan eta alpapa, ilar, belar siloa eta belarra osatzeko pentsua eman

genien.



Hilean zehar larreak garbitzeko lanekin jarraitu genuen, zuhaitzak eta

heskaiak kimatu eta makineriaren mantentze lanak eta konponketak.

alt



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,01

Proteina

>3,10

3,33

Bakteriologia

<100.000

10.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

167.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.