Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017ko Urria PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da urrian?


Urriaren 4an bideo talde bat etorri zen baserriaren eta gaztandegiaren

irudi desberdinak grabatzeko. Hau, EuroDairy proiektuaren barruan egon-

go dira, non esne baserrietan egiten diren berrikuntzak komunean jartzen

diren. Behin bideoa eskuragarri dagoela, gure web gunean jarriko dugu.

alt




Urrian, 6 familia etorri ziren Vista Alegre Baserrira: 3an Oñatiko familia

bat,

alt
8an Donostikoa, 12an Madril
alt
eta 13an Madrilgo beste familia bat,
alt
14an Amorebietako familia bat
alt
eta, azkenik, 29an Santurtziko familia bat.
alt



Urriaren 4an Neiker-eko tekniko bi etorri ziren minda eta simaur laginak

hartzeko. Hau ikerketa konparatibo bat egiteko erabiliko da behi-esne

baserri ekologiko eta konbentsionalen minda eta simaurren artean mikro-

faunan egon ahal diren desberdintasun hipotetikoak ikusteko, antibioti-

koak ez erabiltzea eta erabiltzeari dagokionez.  Ikerketa honek URAGAN

Europar progamaren zati bat da, zeina ganadutegietan antibiotikoen

"zentzuzko" erabilera bultzatzen duen. Gure ikuspuntutik , zentzuzkoena

  baserrietan pixkanaka antibiotikoak erabiltzen ustea izango zen eta

azkenik guztiz kentzea. Honek ganadutegi ereduaren aldaketa total

ekarriko luke. Azpimarratu nahi dugu gure baserrian ez ditugula antibio-

tikorik erabiltzen.

alt


Hile honetan Areatzako merkatuan egon gara larunbat guztietan,

urteko honako azoketan: Lanestosa (urriak 1), Zalla (Gangas, urriak 2),

Karrantza (urriak 7), Arrigorriaga (urriak 22) eta Galdames (urriak 29),

alt
eta Gasteizko azoka ekologikoa (urriak 7).



Hileko landarea: Menda (Mentha sp.)

alt

Menda hainbat espezie daude, batzuk besteak baino errazago identifika-

tzen direnak, gainera espezie batzuen artean gurutzatzeko joera dago.

Mendak inbaditzailea izateko joera dauka eta gure larreetan aurkitzen

dugunean, lur pixka bat betetzen du. Mendak sukaldaritzako eta medi-

kuntzako erabilera asko ditu, hala nola, intsektizida natural moduan eta

logelei usaina emateko. Ez dauka bazkarako baliorik.



Udazkeneko zeregin garrantzitsuenetako bat sasiak, iratzeak, asunak

edo beste landare zurakarak dauden guneak garbitzea da. Hauek behiak

eta txahalak zapaldu edo bazkatu ez duten guneetan agertu ahal dira.

Era berean, heskaiak moztu behar dira, zeintzuk joera inbatsiboa daukaten.

Moztu ostean esku-motosega pasa daiteke, zeina hondakin begetalak

birrintzen dituen lurrera gehituz.

alt

alt

alt



Egurraldia dela eta...

Urriko zati garrantzitsu baten egun eguzkitsuak izan genituen tenperatura

altuekin (28ºC arte) eta gau erlatiboki hotzak (5ºC arte). Baita ere, egun

lainotuak eta hezeak izan genituen, baina prezipitazio handirik gabe...

bakarrik 16 litro guztira. Eguraldi mota honek baratzean jauzitako hainbat

hazi hozitzea sorrarazten du, hala nola, lekak edo tomateak. Landare

hauek ez dute udazken amaierako edo neguko eguraldi hotza gainditzen.

alt



Zer jan zuten behiek? Esan dugun moduan, hile hasieran euria oso

eskasa izan zen, baina egun batzuetan hodei narrasak eta lainoa izan

genituen, zelaietako bazka mantentzen lagundu zutenak. Beraz, behiak

hileko egun guztietan larreetara bazkatzera irten ahal izan dira eta alpapa,

ilar, belar siloa eta pentsu pixka bat eman genien belarra osatzeko.

alt

Txahalak larre batetik bestera mugitzearekin batera, ura eraman behar diegu

zisternan (baserria kareharri gainean dagoenez iturburu gutxi daude).

alt

Aldizka makineria garbitu behar dugu.

alt



Hileko errezeta: Gazta frijitua

Errezeta errez hau egin dugu gure gazta samurra eta gure gazta findua

erabiliz. Jakina denez, platerraren azkeneko zaporea, erabiltzen dugun

gaztaren araberakoa izango da... gure kasuan, zapore gehiago gazta

finduarekin.

300 g inguruko gazta bat

3 arrautza

Ogi birrindua

Marmelada (hautazkoa)

Gazta moztu bakoitzak nahi duen tamainako xerratan: 2-3-mm-tako

xerratan moztutako gazta findua gomendatzen dugu. Plater baten 2

arrautza irabiatu, soberan dagoen arrautza gorde beharrezkoa izanez

gero erabiltzeko. Beste plater baten ogi birrindua jarri. Zartagin baten

olioa berotu. Gazta xerra bakoitza irabiatutako arrautzatik eta ondoren

ogi birrinduetik pasatu. Zartaginean sartu minutu batez ogi birrindua

urreztatzeko, baina gazta desegin gabe. Egin eta berehala bero jan.

Marmelada hautazkoa da laguntzaile moduan.

alt



Ziraun hau (Anguis fragilis) bero handiko egun baten agertu zen.

alt



Urrian formakuntza ikastaro bitan egon gara. Lehenengoa, Derioko

Eskolan (Bizkaia) analitikak egiteko esne laginak hartzeko metodologia

eta baldintza egokiei buruzkoa, eta bigarrena, gazta desberdinak egiteko

teoria eta praktikari buruzkoa, Santanderreko Arroyo Laborategietan egina.


alt
alt


Zekor bat jaio zen hile honetan.




Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,80

Proteina

>3,10

3,33

Bakteriologia

<100.000

14.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

174.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.