Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017ko abuztua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da abuztuan?


Bakarrik jaio dira bi txahal hile honetan, bata frisiarra eta bestea

argazkian ikusten dugun txahal mixtoa, ama frisiarra eta aita limu-

sina. Baserrian txahalak hazten ditugu gure esne-behi taldea man-

tentzeko, baina jakina denez, ez ditugu jaiotzen diren txahal guz-

tiak behar. Horregatik, batzuetan okela-zezenarekin intseminatzen

ditugu bere kumeak 15/25 egun dituztenean gizendegietara bidal-

tzeko. Horregatik taldean garrantzi gutxien dituzten behiak aukera-

tzen ditugu, adibidez, gaixotasunen bat pairatzeko duten joeraren-

gatik edo esne gutxiago ematea edo kalitate txikiagoko esnea.

Horrela esne-behien talderako, daukagun ekoizpen ereduaren ara-

bera gure ustez behirik onenen txahalak gordetzen ditugu.

alt



Abuztuan 7 bisitaldi izan ditugu: 8an, Tres Cantoseko (Madril) familia

bat etorri zen,

alt
9an Atocha auzotik (Madril),
alt

alt
18an Belgikako familia bat,
alt

20an 20 pertsonatako talde bat Raneroko Parketxearen (Karrantza)

eskutik,

alt
alt
21ean Gipuzkoako familia bat,
alt
22an Madril/Iruñako familia bat
alt

eta 25ean Bilboko familia bat (Jorge, Mei eta Martina).

alt
alt
alt



Gaztandegiaren paretan tximeleta (Opisthograptis luteolata) hau aurkitu

genuan. Tximeleta hau gautarra da, oso arrunta eskualde honetan.

alt

Kalimorfa  (Euplagia quadripunctaria) hau era ikusi genuen.

alt



Udako azken belarra zelaietan lehortzen eta bere hazia erortzen uzten

dugu. Honi "auto birlandatzea" deritzo.

alt

Zelaietako bat garbitzen geundela, suge gorbatadun (Natrix natrix)

hau ikusi genuen.

alt



Hile honetan baserritarren merkatua ospatu zen hilaren lehenengo

larunbatean eta Bilboko jaien ekintzen barnean 20an igandea.

alt

Abuztuaren 10ean, urtero Getxon egiten den azokan izan ginen.



Hileko landarea: Hirusta gorria edo sekula-belar  (Trifolium pratense)

alt

Espezie honek garrantzi handia dauka bazka-landare moduan eta  XVII

eta XVIII mendeetatik barietate asko garatu eta hazi dira. Izan ere,

Frantzian esan ohi zen hirusta gorriak patatak baino gehiago lagundu

duela haien  baserri-ekonomiaren garapenean. Espainiar estatuan abel-

tzainen artean esan ohi zen, "hirustan aberatsa den zelaia esne asko

ematen du". Hirusta gorriak bereziki abantailak eta desabantailak ditu:

  nahiz eta alpapa baino proteina gutxiago duen, digerigarritasuna han-

diagoa da; bestalde, emaitza onak ematen ditu bazkatutako larreetan

edo belar freskoa mozteko, baina emaitzak ez dira hain onak belar sikua

egiterako orduan, izan ere hostoak oso azkar usteltzen baitira. Lehen

sendagarri moduan eta infusioak egiteko erabiltzen zen.



Hileko errezeta: fruta natillak

2012ko uztailean web gune honetan fruta natilla errezeta bat gehitu

genuen. Honako hau bertsio desberdina da, eta esan beharra dago,

gozo-gozoa. Beste hainbat errezetetan bezala osagai bakoitzaren kan-

titatea alda daiteke bakoitzaren gustuen arabera: fruta gehiago/gutxiago,

azukre gehiago/gutxiago, esne-gain gehiago/gutxiago, eta abar.

 

250g fruta (okaranak – hezurrik gabe – edo arabarba)

3 koilarakada azukre

 

200g jogurt natural krema (400g jogurt natural iragazi zapi baten 6 orduz

eta zati solidoa erabili)

1 edo 2 koilarakada glacé azukre

1 koilarakada banilla (hautazkoa)

200g esne-gain harrotua

 


Fruta egosi lapiko baten azukrea eta ur pixka batekin hasieran itsatsi

ez dadin eta azukrea ondo disolbatzen dela ziurtatuz. Behi fruta eginda

dagoela irabiatu. Hoztu eta hozkailuan gorde.

Jogurt krema ontzi baten jarri eta glacé azukrea eta banillareki nahastu.

Pixkanak esne-gaina gehitu. Fruta dagoen ontzi berean jarri eta sardeska

batekin mugitu, guztiz nahastu gabe. Hozkailuan gorde jan aurretik.


Eguraldi kontuak:

Eguraldia oso aldakorra izan da. Goiz batzuk hotzak, 8ºC-rekin bakarrik

eta besteak, 19ºC-tako tenperatura minimoekin. Maximoak 19 eta 32,5ºC

artean ibili dira. Plubiometroan, 52 litro bakarrik jaso ditugu.



Zer jan dute behiek?

Hile honetan behiak larreetan bazkatzen ibili dira. Baita ere eman dizkiegu

ilarrak, alpapa lehorra eta siloa. Pentsu pixka bat jan dute ere.




Urtero bezala, abuztuan gure produktuen salmentak behera egiten du eta

honek aukera ematen du lan-taldearen zati bat oporrak hartzeko... Esne-

behien baserri baten 2 aste opor hartzea ez da erreza, kontutan harturik

behiak egunean 2 aldiz jetzi behar ditugula urteko egun guztietan, baina

5 pertsonetako lan-talde batekin errazagoa da.




Hile honetan, Aragoiko Las Bardenaseko nekazari ekologikoa den Antonio

Ruizen eskutik, beste kamioi bat alpapa lehor jaso genuen.

 

alt



Esnearen kalitatea

Parametroa

Emaitza onena

Emaitza

Gantza

>3,70

3,59

Proteina

>3,10

3,24

Bakteriologia

<100.000

13.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

203.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.