Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017ko Uztaila PDF fitxategia Inprimatu E-posta


Zer gertatu da uztailean?


Aurten Euskal Herrian, La Vía Campesinaren VII Nazioarteko konferentzia

ospatu da uztailaren erdialdera.

Resultado de imagen de via campesina flag

La Vía Campesina nekazarien munduko koordinatzailea da, elikadura buru-

jabetzaren alde lan egiten du eta, ehundaka erakunde eta lurretik edo

itxasotik bizi diren ehundaka miloi familia elkartzen ditu. Gure Baserria,

ENHE, euskal nekazarien sindikatuaren kidea da, eta hau aldi berean La

Via Campesinaren kide da. Uztailaren 24an, 30 bat pertsona, La Vía

Campesinako ordezkariak, Karrantzara hurbildu ziren gure proiektua eza-

gutzera. Bisitaldi hau, antolatutako bisitaldi batzuen barnean egon zen,

zeinetan elikadura burujabetzarako bidean dauden baserrietan egon ziren.

(Parkamen eskatzen dizuegu argazkiaren kalitate eskasagaitik)

alt

Siena, esne-behien sektorean espezializatuta dagoen Estatu Batuetako

kazetaria, kongresua bukatu ondoren gurean egon zen ere.

alt

Gure baserria eta gaztandegian hainbat familia egon ziren ere.

Uztailaren 22an, Brasilgo familia bat etorri zen, zeina gaur egun

Castron bizi den.

alt
26an, familia bi egon ziren, bata Donostikoa eta bestea Bartzelonakoa.
alt
28an Sevillako familia bat etorri zen
alt

eta azkenik, hilaren 30ean Valentziako familia bat .







Hile honetan asteroko Bilboko baserritarren azoka ospatu ahal izan zen

eta Udaletxearekin izandako bileraren ostean, badirudi merkatu honen

egoera egonkortuko dela. Uztailaren 2an, Elorrioko azoka ekologikoan

egon ginen ere.




Urtero porruen haziak gordetzen ditugu, horregatik landare batzuk

uzten ditugu baratzean jaso barik loratzeko eta gero loreak lehortzen

uzten ditugu haien haziekin. Ondo lehortuta daudenean, baina haziak

askatu aurretik, lorea mozten dugu bere zurtoinarekin, eta buruz be-

hera eskegitzen dugu paperezko poltsa baten gainean, non haziak

jauziko diren. Landatu nahi direnean, haziak banatzen dira beste

edozein material lehor kenduta (zurtoinetik) eta listo.

alt

Espinakaren kasuan berdin egiten dugu, landarea loratzen uzten da eta gero

lehortzen utzi eta gero haziak zuzenean landatzen dira. Ondoren hozitutako

landareak bakantzen dira eta soberan daudenak oparitu.

alt

alt

alt

Barazki askoren hazia urte batzuetan zehar gorde daiteke, baina argi dago

denborarekin hozitzeko gaitasuna galtzen duela. Gure haziak gordetzeko

eskubidea ( eta hauek trukatzekoa) La Vía Canpesinak defendatzen duen

lehentasunezko gauzetako bat da.





Egurraldia dela eta:

Uztailean eguraldia oso aldakorra izan da, egun batzuetan 30ºC baino

gehiagoko tenperatura maximoekin (egun baten 35ºC-etara helduta)

eta beste batzuk 20ºC-takoak bakarrik. Tenperatura minimoak ere

aldakorrak izan dira, 10 eta 19ºC artean. Euria eskasa izan da (39

litro), baina beherago esan dugun moduan, une egokietan izan zen.

Aldaketa klimatikoa dela eta, gure eskualdean gero eta nabarmenagoak

diren muturreko baldintza meteorologikoek, baserriko animalien konpor-

tamenduan eta ongizatean eragin handia daukate. Horrela, bero

handiko egunetan txerriek itzala bilatzen dute eta askoz denbora

gutxiago daude janaria bilatzen,

alt

eta oiloek arrautza gutxiago jartzen dituzte bero edo hotz handia

egitean.

alt








Hile honetan baserriko lana, behiekin eguneroko lanaz aparte, belar

gehiago siloratzea eta bazkatutako larreak garbitzea.

alt

Uztaileko azken astean belar lehorgehiago egitea lortu genuen, zeina

behientzat siloa baino askoz hobea den.

alt

alt

Larre batzuen belarra hirugarren edo laugarren aldiz moztu dugu, nahiz

eta eguraldi txarra izan. Gakoak honakoak izan dira: alde batetik, zorte

pixka bat izan dugu euriarekin, zeina belarra moztu ondoren egin duen,

hau da, belarra hazteko momentu aproposean. Eta bestalde, belarra

laburragoa izan da, izan ere tenperatura oso altuak daudenean lehe-

nago aletu ohi da eta behientzako elika-kalitatea galtzen da.

alt

Beraz, lehenago mozten da belarraren elika-kalitateari garrantzia

emateko, eta ez jasotako biomasa kantitateari.





Baldintza onetan zegoen bigarren eskuko hozteko tanke bat lortu

genuen. Tanke hau ur hotzeko zirkuito itxia osatzeko jarri dugu

(informazio gehiago lortzeko ekaineko hilea ikusi).

alt
alt



Hileko landarea: Matricaria camomilla Kamamila.
alt

Landare hau sendagarri moduan erabili izan da Antzinako Egiptotik eta

gaur egun erabiltzen jarraitzen da gaitz asko sendatzeko, zehazki

estresa eta insomnioa baretzeko infusio moduan.

alt



Hileko errezeta: “Pot au feu”

Frantziako errezeta tradizional bat da, landa-eremuetakoa. Su txikitan

uzten zen janaria edozein unetan izateko eskura. Errezeta aldatu egin

daiteke urtaro bakoitzeko barazkiak erabiltzeko.

Osagaiak

400g tomate ontziratu

500zl salda

2 azenario txikituta

2 kipula txikituta

Porru 1 txikituta

2 apio zurtoin txikituta

Azalore 1 txikituta

Gatza, piperrautsa eta perrexila

120g gazta birrindu

 

  • Egosi dena perrexila eta gazta izan ezik, 35-40 minutuz
  • Zerbitzatzean, zabaldu gazta eta perrexila gainetik




Zer jan zuten behiek? Behiek ekainean bezala jan zuten, hile

amaieran alpapa pixka bat gehituta.





Hile honetan txahal bat eta zekor bat jaio ziren.




Baratzetako baten, konposta mugitzean ziraun bi (Anguis fragilis) ikusi

genituen ...argazkian hauetariko bat. Nahiz eta orokorrean narrastiei

konposta gustatzen zaien, bere bero eta hezetasun baldintzak direla

eta, hogei urteetan 2 aldiz bakarrik ikusi ditugu. Duela urte batzuk

musker berdeak (Lacerta viridis) zeuden eta aurten ziraunak ikusi

ditugu. Harrigarria den arren, ez ditugu inoiz sugerik ikusi.

alt

Baratzean apotxo hau agertu zen.

alt

Sasoi honetan txoritxo asko ikusten dira intsektuak hartzen, argazki

honetan txinbo kaskabeltz bat (Sylvia atricapilla) matxinsalto batekin.

alt

Biodibertsitateko elemetu guztiak mantentzearen garrantziaren adibide

argia da. Kasu honetan, txoria intsektu populazioa kontrolatzen laguntzen

du, zehazki matxinsaltoena.

alt



Esnearen kalitatea


Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,54

Proteina

>3,10

3,16

Bakteriologia

<100.000

15.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

226.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.