Hileko errezeta: Apioa jogurt saltsan.
4-6 pertsonentzako.
ÂÂÂ
900 g apio
Gatza eta piperbeltza
Tipula bat (tamaina ertainekoa)
25 g urdaia
50 g guruin
560 ml oilasko salda
ÂÂÂ Saltsa:
15 g guruin
15 g irin
150 ml esnegain hartzitua (creme fraiche)
Intxaur muskatu birrindua, gatza eta piperbeltza
ÂÂÂ
Apioa 15 cm-tako zatietan zatitu eta lurrunean egosi 5 minutuz edo ur irakinetan egosi 5 minutuz gatz eta piperbeltzarekin. Tipula zuritu eta zatitu. Urdaia eta guruina urtu zartagin batean eta tipula frijitu. Apioa, piperbeltza eta salda gehitu, estali eta astiro irakin 20-30 minutuz. Likidoa kendu eta ontzi baten gorde, 300ml egon beharko lirateke gutxi gora behera.Ez balegoke, ura gehitu. Apioa ontzi sakon baten jarri, bero mantentzeko. Saltsa egiteko, lapiko balean guruina urtu, pixkanaka gu- ruina gehitu eta minutu batez egosi. Pixkanaka oilasko salda gehitu, etengabeki mugitu irakin arte. Esnegain hartzitua gehitu (creme fraiche), jogurt naturala, intxaur muskatu pixka bat, gatza eta piperbeltza. Mugitu krematsu eta liso geratu arte. Apioaren gainean bota eta zerbitzatu. |