Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017ko ekaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da ekainean?


Ekainaren 11an, Barakaldoko hiru familia etorri ziren baserria
alt

eta gaztandegia ikustera. 22an, Muskizko Cantarrana Eskolako 41 ikasle

etorri ziren.

alt



Zoritxarrez, Bilboko Areatzan egiten diren asteroko merkatuetako bi

bertan behera utzi ziren, beraz bakarrik ekainaren 10 eta 14an egon

ginen. Gaia hau Bilboko Udaletxearekin konpontzen saiatzen ari gara.

Zallan ospatutako EnkarterriFest-ean egon ginen 17 eta 18an;

alt

eta 17an ere Karrantzan egon ginen Karrantzako “mutur beltz” ardiaren

aldeko azokan.




Urtero bezala, Gurutzetako Ospitaleak menu ekologikoa eskaini zien

gaixoei, Nazioarteko Ingurumen eguna dela eta. Eskainitakoaren artean

“Vista Alegre” jogurta eta gazta ondua zeuden.




Ekainean zehar belar gehiago siloratu dugu. Belar lehorra egitea nahiago

izango genuen, zeina esnea eta gaztentzako hobea den, baina eguraldi

ezegonkorra izan dugu ekainaren erdialdera arte, noiz belar bola batzuk

egitea lortu genuen.

alt

alt




Aragoiko nekazari ekologiko bati erositako kamioi bat alpapa lehor eta

beste bat zalke eta ilarrekin jaso genituen. Argazkian ikus dezakegu

alpapa lehorra eta belar lehorraren arteko desberdintasuna.

alt



Makineria eta lanabesen mantentze-lanak etengabekoak dira.

alt
alt



Gure pasteurizatzeko upela Maria bainuarekin dabil eta ura aurrezteko

zirkuitu itxia erabiltzen dugu. Astelehenetan eskuarki bi esne lote

pasteurizatzen ditugu, beraz bigarren pasteurizazioan zehar upela azkar

hozteko, ur hotza izango duen bigarren tanke bat jartzeko lur zati bat

egokitu dugu.

alt

alt
alt



Hileko landarea: Anagallis arvensis.
alt

Landare honek Penintsula Iberiarrean hogeita hamar bat izen arrunt

desbrdin ditu. Zenbait toxina ditu eta bere hostoek zapore mingotsa

daukate, horregatik animaliek saihestu ohi dute. Aintzina baten,

senda belar moduan erabiltzen zen, adibidez aintzinako Grezian

depresioak sendatzeko, edo Europan desegonkortasun mentala

sendatzeko. Hori dela eta, Alemanian "Gauchheil" izena eman zioten,

"leloa" edo "kuku" esanahia daukana.



Musker berdeak (Lacerta viridis) gero eta aktiboago daude urte sasoi

honetan.

alt

Intsektu asko daude ere, zeintzuetariko batzuk ez diren ongi etorriak.

Liztor Asiarraren (Vespa velutina) habi hau suntsitu behar izan genuen.

Espezie hau inbaditzailea da, eta beste intsektu batzuen artean erleak

erasotzen ditu haien larbak suntsitzeko.

alt

Intsektu hau, ziurrenik Otiorhynchus sulcatus, arazoak ematen ditu ere,

batez ere izurritzea dagoenean, izan ere landare batzuen hostotza eta

sustraiak erasotzen ditu.

alt

Azkenik zenbait matxinsalto ikusi ditugu, eta zehazki matxinsalto

espezie hau identifikatu dugu.

alt




Hileko errezeta: Apioa jogurt saltsan.

4-6 pertsonentzako.

 

900 g apio

Gatza eta piperbeltza

Tipula bat (tamaina ertainekoa)

25 g urdaia

50 g guruin

560 ml oilasko salda

 

Saltsa:

15 g guruin

15 g irin

150 ml esnegain hartzitua (creme fraiche)

Intxaur muskatu birrindua, gatza eta piperbeltza

 

Apioa 15 cm-tako zatietan zatitu eta lurrunean egosi 5 minutuz edo ur

irakinetan egosi 5 minutuz gatz eta piperbeltzarekin. Tipula zuritu eta

zatitu. Urdaia eta guruina urtu zartagin batean eta tipula frijitu. Apioa,

piperbeltza eta salda gehitu, estali eta astiro irakin 20-30 minutuz.

Likidoa kendu eta ontzi baten gorde, 300ml egon beharko lirateke gutxi

gora behera.Ez balegoke, ura gehitu. Apioa ontzi sakon baten jarri, bero

mantentzeko. Saltsa egiteko, lapiko balean guruina urtu, pixkanaka gu-

ruina gehitu eta minutu batez egosi. Pixkanaka oilasko salda gehitu,

etengabeki mugitu irakin arte. Esnegain hartzitua gehitu (creme fraiche),

jogurt naturala, intxaur muskatu pixka bat, gatza eta piperbeltza. Mugitu

krematsu eta liso geratu arte. Apioaren gainean bota eta zerbitzatu.





Eguraldiari dagokionez:

Eguraldia oso aldakorra izan da. Tenperatura minimoak goiz batzuetan

5°C eta besteetan 19°C artean ibili dira. Tenperatura maximoak 16°C

eta 34°C artekoak izan dira. Hile hasiera eta amaierako euriak, hile

erdialdeko tenperatura altuen eta haize lehorren eraginak konpontzen

lagundu du, beraz plubiometroan jasotako 102 euri litroek zelaietan baz-

ka egotea bermatu dute, baina ez lehenengo kalitatekoa. Belarra dago

larreetan baina nahiko urria eta azkar aletzen dena. Eguraldiaren bal-

dintza aldakorrek hodei egitura. Bitxiak eman dizkigute.


alt



Zer jan zuten behiek hile honetan?

Hile honetan behiek ia egunero bazkatu dute eta belar freskoa eraman

diegu. Bazka, pentsu pixka batekin osatu da.




Hile honetan zekor bat eta bi txahal jaio dira. Ohikoa den moduan,

zekorra saldu dugu loditzeko eta txahal biak gure behi-taldera

gehitzen dira. Txahal hauek hasiera baten, pabilioian haien amen-

gandik gertu egongo dira.




Esnearen kalitatea




Parametroa

Emaitza onena

Emaitza



 

Gantza

>3,70

3,60

Proteina

>3,10

3,15

Bakteriologia

<100.000

12.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

209.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.