Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017koapirila PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da apirilean?



Apirilaren 2an, Bilboko 3 familia etorri ziren gaztandegia eta baserria

bisitatzen,

alt
alt
hilaren 18an, Durangoko familia bi etorri ziren
alt
alt
29an, Bilboko bi familia etorri ziren
alt
eta arratsaldean Alcalá de Henaresetik beste familia bat.
alt
Apirilaren 30an, Gasteizko talde bat etorri zen
alt
eta azken ordutan Barakaldo eta Balmasedeko talde bat.
alt





Erakunde eta elkarte desberdinek bertoko produktuen, ahal izanez

gero agroekologikoak, kontsumoa bultzatzen ari dira. La Ecotienda

de Castro dendak Show Cooking-eko saio bat antolatu zuen. Bertan

Vista Alegre baserria eta gaztandegiaren aurkezpena egin genuen,

eta aldi berean 5 errezeta aurkeztu genituen gure esnea, jogurta

eta gaztak erabiliz.

alt
alt

Apirilaren 9an, Alternatibak Elikatzen Ezkerraldean laugarren edizioa

ospatu zen Portugaleteko Merkatuan. Bertan, antolatzaileek bizitzarako

ezinbestekotzat hartzen dituzten ingurugiroko arlo desberdinetako

ekimenak aurkeztu eta eztabaidatu zituzten, hala nola: ura, elikagaien

ekoizpena, sortzen ditugun hondakinen kontsumoa edo berrerabilpena.

Beste gauza batzuen artean, bertoko ekoizleen gida bat aurkeztu zen,

konposta egiteko proiektu bat eta Merkatuko tabernak bertoko

produktuekin egindako pintxoak eskaini zituen, haien artean Vista

Alegreko gazta onduarekin egindako batzuk. Egun berean, Vista

Alegre proiektua aurkeztu ahal izan genuen Enkarterrietako II. Liburu

Azokan, zeina bertoko baserrietako produktuen sustapenari leku eta

denbora eskaini zion.

alt






Astero Bilboko Areatzan egiten den merkatuaz gain, apirilaren 15ean

Karrantzako Pozalaguako kobetan Karrantzako udaletxeak antolatutako

azoka baten egon ginen eta hilaren 29an Urduñako azoka ekologikora

joan ginen.



Hileko landarea. Cruciata laevipes.
alt

Landarea hau berezkoa da Europako leku gehienetan, Iran eta mende-

baldeko Himalayan. Bere loreak hermafroditak dira … Erdiguneko loreak

arrak dira eta azkar hiltzen dira, gainontzekoak ordea bisexualak dira

eta fruituak ekoizten dituzte. Loreek ezti usaina daukate. Espezie

honek bazka-landare moduan ez dauka balio handirik.



Apo hau baratzaren ondoan zegoen harri batzuen artean.

alt

Hilaren hasieran, Cesarrek txahalen etxolaren inguruan garbitzen zebilela,

hontz ertain bat (Asio otus) aurkitu zuen alanbre-hesi baten harrapatuta.

Lehengo argazkian ikusten den moduan, hego baten puntako lumak oso

birrinduta zeuden. Base Gorritik etorri ziren bere bila eta Gorlizeko

Animalia Basatien Osatze Zentrora eraman zuten. Zorionez, hontza

sendatu ahal izan zuten. Hegoaren azken falangeko lumak apurtuta

zeuden, baina hezurrik ez, beraz hilda aurkitu zuten beste hontz baten

lumak txertatu zizkioten. Gune honetan espezie oso arraroa denez, ondo

elikatuta dagoela eta modu egokian hegan egin ahal duela egiaztatu

ondoren, berriz Karrantzan askatuko dute.

alt
Orkatza hau etxetik gertu zegoen bazkatzen
alt



Eguraldi kontuak: Hile honetan egun euritsuak izan ditugu

tenperatura hotzekin, baina baita ere aste pare bat oso lehor eta

egunez 20ºC-ko tenperaturak gainditzen zituztenak izan ditugu.

Dena dela, goizak hotzak izan dira, izan ere pare bat goizetan

tenperatura 0ºC-takoa izan da eta hilaren 20an izozte leuna izan

genuen. Guztira 83 euri litro jaso ditugu plubiometroan, kopuru txikia

urte sasoi honetarako. Dena dela, hilaren amaierako euriak zelaiei

siloratu ostean errekuperatzeko aukera eman die.

alt


Zer jan zuten behiek?

Batez ere hilaren hasieran behiak gehiagotan bazkatzera irten ahal izan

ziren eta belar moztu berria eraman digu. Belar lehor pixka bat jan dute

eta pentsua, baina aurreko hilean baino pentsu kopuru txikiagoa.



Hile honetan 2 zekor jaio dira.



Hileko errezeta: Zerba eta gazta itsasontziak.

4 zerba zurtoin handi.

Betegarria: tipula, hegaluzea edo haragi txikitua …

Goiko geruza: gazta samurra.

Bela: gazta ondua.

Zerba zurtoinak lurrunera egosi eta laberako erretilu baten jarri.

Mehe txikitu eta tipula frijitu, eta berarekin batera hegaluzea edo

haragi txikitua. Behin nahastea prest dagoela zurtoinen gainean jarri.

Gazta samur xerrak moztu eta haragiaren gainean jarri.

Labean gainerre.

Jan aurretik gazta ondu zatiak moztu triangelu formarekin eta zerba

itsasontziaren gainean jarri bela moduan zotz baten laguntzaz.




Hile honetan belarraren lehen mozketa siloratu genuen. Belarra moztu

ostean, egun pare batez zelaian utzi ahal izan genuen eguzkitan

lehortzeko eta honek siloaren kalitatea asko hobetzen du. Ez da

guztiz lehortzen uzten, belar freskoa izaten jarraitzen du, baina ur

eta azido kantitate txikiagoarekin. Bi gauza hauek behientzat onura-

garriak dira, eta izan ere, azido gutxiago egoteak luzetara gaztak

egiterako orduan eragina dauka. Baita ere azpimarratzekoa da ur

gutxiagorekin bukatzean, belar-silo bolak egiteko belar gutxiago

daukagula, beraz plastiko eta denbora gutxiago erabiltzen dugu

siloratzeko. Honekin energia gutxiago erabiltzen dugu,ingurumenean

eta ekonomikoki aurreztuz.

alt
alt
alt






Hile honetan web guneko I&D gunea berritu dugu, 2016ko azaroan

Gasteizeko EHU-ko jardunaldietan egindako proposamenak gehitzeko.



Apirilaren 25ean ENEEK-ek (Nekazaritza Ekologikoko Kontseilua) bere

urteroko ikuskapena egin zuen baserri eta gaztandegian.

alt



Baratzean jadanik ilarrak, babak, patatak, espinakak, zerbak

eta porruak landatuta ditugu eta tomateak eta erremolatxak

landatu ditugu.

alt



Esnearen kalitatea





Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,89

Proteina

>3,10

3,21

Bakteriologia

<100.000

8.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

148.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.