Zer gertatu da martxoan?
Hilaren lehenengo egunean, Gironako Can Roca jatetxetik, zeina munduko jatetxerik honenaren saria jaso zuen 2015ean, hainbat pertsona etorri ziren gaztandegia ikustera. Hemen entzun ahal izan zuten nola eta zergatik aldatu genuen abeltzaintza eredua intentsibo- tik ekologikora, eta zergatik eraiki genuen gaztandegia gure esnearekin esnekiak ekoizteko. Can Rokak nazio desberdinetako eta Espainiar estatuko gune batzuetako proiektuekin loturak sortzen dabil, elikagaien ekoizpenarekin eta haien erabilera sukaldaritza kultura desberdinekin lotuta dauden esperientzia desberdinak ezagutzeko. | Martxoaren 8an Pilar Merino etorri zen, zeina Europar Batasunaren
“EuroDiary” programa bultzatzen hari den. Proiektu honek helburutzat
dauka, esne-behien sektoreko baserri proiektu berritzaileetan murgilduta
dauden abeltzainak harremanetan jartzea; horrela, ideiak, esperientziak
eta etorkizunerako proposamenak elkartrukatu. Vista Alegre Baserria
proiektu honetan sartu da, zeina laguntzen duen baserri ekologiko eta
intentsiboen kopurua orekatzen proiektu honen barruan. |
| Martxoaren 16an Sopuertako San Viator ikastetxetik 28 ikasle etorri ziren gurera. |
|
|
|
Martxoaren 10ean, azken 15/20 urteetan baserrian egindako aldaketak aurkeztu genituen Zuian, azalduz nola bukatu dugun ekoizpen ekologikora aldatuz eta gaztandegiarekin hasi ginen. Beste bi pertsonek ere haien esperientziak azaldu zituzten, eredu intentsibo eta industri salmentatik eredu ekologiko eta produktuaren ekoizpena eta/edo zuzeneko salmen- tarako aldaketa azalduz. Hitzaldi hauek Zuiako Udalak (Araba) antolatu zituen eskaintzen dituen ekintza eta formazioaren barne. Hauetan, baserri-garapen jasangarri eta bertoko ekonomiarako eragin positibo handiagoa duenaren alde lan egiten dute. |
|
Bilboko Areatzako asteroko azokara joateaz gain, |
| emakume baserritarren azokara joan ginen, martxoaren 5ean Ugaon |
| eta martxoaren 18an Gúeñeseko urteroko azokara. Bestalde, Karrantzako Bainuetxean erretiratuentzat egiten diren produktuen aurkezpenekin berriz hasi gara. |
Hile honetan ikuskapen bi izan ditugu. Lehenik eta behin, martxoaren 15ean APPCC-aren (gaztandegiko kutsadura puntu kritikoen kontrola) auditoretza egin genuen; eta bestalde, martxoaren 27an eskualdeko osasun ikuskariak bere auditoretza egin zuen. |
|
Hileko landarea. Ranunculus ficaria / Ficaria verna. Zeledonia txikia. |
| Europa eta Mendebaldeko Asiakoa berezkoa den espezie hau, baserriaren pare bat leku hezeetan aurkitzen dugu. Pozoitsua da gordinik jaten bada, horregatik abereentzat arazo bat izan liteke. Hala ere, loratu ostean, negu amaieran edo udaberriaren hasieran, bere hostotza galtzen du gutxienez 6 hilabeteetan zehar, horregatik artzaintza aldi garrantzitsuekin ez du bat egiten. Beste landare pozoitsu askorekin gertatzen den moduan, prozesatze egokiarekin (lehortzea, egoztea …) landare honen atal desberdinak medikuntzan erabiltzen dira. Hau dela eta, “odoluzkien belarra” deitzen zaio, izan ere hemorroideak senda- tzeko erabiltzen baitzen. Alemaniarrez Scharbockskraut izena dauka, eskorbutoa sendatzeko erabiltzen zelako. |
Goiz euritsu baten, apo hau aurkitu genuen gaztandegiko sarreran. |
| Ziraun hau (Anguis fragilis) hilda agertu zen, agian martxoaren hasieran bero handiko egunekin atera zelako, eta beranduago tenperatura jaitsiera bortitzek ustekabean harrapatu zutelako. |
| Tximeleta gautar hau ere gaztandegiaren sarreran aurkitu genuen. |
|
Egurraldia dela eta...
| hilabete hau ere aldaketa handikoa izan da. Bero handiko egunak egon dira tenperatura 24ºC-ra helduz, eta beste egun batzuetan tenperatura maximoa soilik 8ºC-ra heldu zen. Hiru izozte izan ditugu, bat hilaren 22an non tenperatura minimoa -3ºC-takoa izan zen. |
| eta elurra egin zuen mendietan. |
| Plubiometroan 100 litro jaso ditugu. Goiz batzuetan egunsenti politak izan ditugu, eta beste batzuetan lainoa. |
|
Zer jan zuten behiek? Hile honetan behiak larreetara irten ahal izan dira bazkatzera … eta bazka pixka bat aurkitu ere! Egunik beroenak lainoarekin hasi ohi ziren. |
|
| Hilaren bukaera aldera, behiei belar freskoa ematen hasi ginen: belar
moztu berria, pabiloira eramaten dena. |
|
|
Hile honetan pasteurizatzeko upel berria instalatu dugu. Upel honek 550 litro hartzen ditu zaharrak hartzen zituen 400 litroen ordez. Auzokide batzuk instalatzen lagundu ziguten. |
|
Martxoaren 28an, EHNE sindikatuko Nuria eta Alberto egon ziren gaztan- degian. Bertan argazkiak hartu zituzten Uztailean Euskal Herrian ospatuko den Via Campesinaren VII. Konferentziari buruzko sentsibilizazio kanpaina bat egiteko. Via Campesinak 73 herrialdetako 164 landa eta itsaso era- kundeÂÂÂÂÂÂ elkartzen ditu eta Uztaileko Konferentziare 600 ordezkaritza gerturatuko dira. |
|
|
Hileko errezeta: Bakailao entsalada | Bi pertsonentzako
Bakailao xerra bat
Tipula handi bat
Tomate handi bat
50 g gazta ondu mehe birrindua
Gatza eta piperbeltza
Entsalada hosto berderen bat ( apioa, berroak …)
Bakailaoa esnetan egosi minutu batzuetan, arraina zatitan banatu arantzak kenduz eta hozten utzi. Tipula mehe zatitu eta astiro frijitu zartagin baten ondo egosita geratu arte, baina erre barik. Hozten utzi. Tomate 8 xerratan zatitu.
Jan aurretik eta beti bakailaoa eta tipula hotz egonda, bi plater hartu eta bakoitzaren gainean 4 tomate xerra batera jarri. Hauen gainean, tipula geruza bat jarri eta jarraian bakailao geruza bat eta gazta birrindu geruza bat. Geruza bakoitzari gatza eta piperbeltza gehitu bakoitzaren gustuaren arabera. Guztiaren gainean entsalada hosto bat jarri.
Errezeta hau erraz molda daiteke plater bero bat izateko. Bakailaoa eta tipulaz gain (hoztu barik uzten direnak), tomatea egosten da eta patata handi bat lurrunetan egosten da. Behin patata egosita, birrindu egiten da. Orain, plater bakoitzaren gainean, lehenengo patata geruza bat jarri, jarraian tomatea, tipula, bakailaoa, gazta birrindua, eta bakoitzaren gustuaren arabera gatza eta piperbeltza gehitu. |
Rusty txakurra zahartzen hari da, beraz batzuetan oinez joan ordez traktorean igotzen da. |
|
Beste zeregin batzuen artean, hesiak konpontzen ibili gara. |
|
Esnearen kalitatea
|
|
|
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
|
|
|
Gantza
|
>3,70
|
3,90
|
Proteina
|
>3,10
|
3,13
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
7.000
|
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
149.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|