Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2017komartxoa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da martxoan?


Hilaren lehenengo egunean, Gironako Can Roca jatetxetik, zeina

munduko jatetxerik honenaren saria jaso zuen 2015ean, hainbat

pertsona etorri ziren gaztandegia ikustera. Hemen entzun ahal izan

zuten nola eta zergatik aldatu genuen abeltzaintza eredua intentsibo-

tik ekologikora, eta zergatik eraiki genuen gaztandegia gure esnearekin

esnekiak ekoizteko. Can Rokak nazio desberdinetako eta Espainiar

estatuko gune batzuetako proiektuekin loturak sortzen dabil, elikagaien

ekoizpenarekin eta haien erabilera sukaldaritza kultura desberdinekin

lotuta dauden esperientzia desberdinak ezagutzeko.

Martxoaren 8an Pilar Merino etorri zen, zeina Europar Batasunaren

“EuroDiary” programa bultzatzen hari den. Proiektu honek helburutzat

dauka, esne-behien sektoreko baserri proiektu berritzaileetan murgilduta

dauden abeltzainak harremanetan jartzea; horrela, ideiak, esperientziak

eta etorkizunerako proposamenak elkartrukatu. Vista Alegre Baserria

proiektu honetan sartu da, zeina laguntzen duen baserri ekologiko eta

intentsiboen kopurua orekatzen proiektu honen barruan.

alt

Martxoaren 16an Sopuertako San Viator ikastetxetik 28 ikasle etorri

ziren gurera.

alt



Martxoaren 10ean, azken 15/20 urteetan baserrian egindako aldaketak

aurkeztu genituen Zuian, azalduz nola bukatu dugun ekoizpen ekologikora

aldatuz eta gaztandegiarekin hasi ginen. Beste bi pertsonek ere haien

esperientziak azaldu zituzten, eredu intentsibo eta industri salmentatik

eredu ekologiko eta produktuaren ekoizpena eta/edo zuzeneko salmen-

tarako aldaketa azalduz. Hitzaldi hauek Zuiako Udalak (Araba) antolatu

zituen eskaintzen dituen ekintza eta formazioaren barne. Hauetan,

baserri-garapen jasangarri eta bertoko ekonomiarako eragin positibo

handiagoa duenaren alde lan egiten dute.

alt



Bilboko Areatzako asteroko azokara joateaz gain,
alt
emakume baserritarren azokara joan ginen, martxoaren 5ean Ugaon
alt

eta martxoaren 18an Gúeñeseko urteroko azokara. Bestalde, Karrantzako

Bainuetxean erretiratuentzat egiten diren produktuen aurkezpenekin

berriz hasi gara.



Hile honetan ikuskapen bi izan ditugu. Lehenik eta behin, martxoaren

15ean APPCC-aren (gaztandegiko kutsadura puntu kritikoen kontrola)

auditoretza egin genuen; eta bestalde, martxoaren 27an eskualdeko

osasun ikuskariak bere auditoretza egin zuen.



Hileko landarea. Ranunculus ficaria / Ficaria verna.

Zeledonia txikia.

alt

Europa eta Mendebaldeko Asiakoa berezkoa den espezie hau,

baserriaren pare bat leku hezeetan aurkitzen dugu. Pozoitsua

da gordinik jaten bada, horregatik abereentzat arazo bat izan

liteke. Hala ere, loratu ostean, negu amaieran edo udaberriaren

hasieran, bere hostotza galtzen du gutxienez 6 hilabeteetan

zehar, horregatik artzaintza aldi garrantzitsuekin ez du bat

egiten. Beste landare pozoitsu askorekin gertatzen den moduan,

prozesatze egokiarekin (lehortzea, egoztea …) landare honen

atal desberdinak medikuntzan erabiltzen dira. Hau dela eta,

“odoluzkien belarra” deitzen zaio, izan ere hemorroideak senda-

tzeko erabiltzen baitzen. Alemaniarrez Scharbockskraut izena

dauka, eskorbutoa sendatzeko erabiltzen zelako.



Goiz euritsu baten, apo hau aurkitu genuen gaztandegiko sarreran.
alt

Ziraun hau (Anguis fragilis) hilda agertu zen, agian martxoaren hasieran

bero handiko egunekin atera zelako, eta beranduago tenperatura

jaitsiera bortitzek ustekabean harrapatu zutelako.

alt

Tximeleta gautar hau ere gaztandegiaren sarreran aurkitu genuen.

alt



Egurraldia dela eta...

hilabete hau ere aldaketa handikoa izan da. Bero handiko egunak egon

dira tenperatura 24ºC-ra helduz, eta beste egun batzuetan tenperatura

maximoa soilik 8ºC-ra heldu zen. Hiru izozte izan ditugu, bat hilaren 22an

non tenperatura minimoa -3ºC-takoa izan zen.

alt
eta elurra egin zuen mendietan.
alt

Plubiometroan 100 litro jaso ditugu. Goiz batzuetan egunsenti politak

izan ditugu, eta beste batzuetan lainoa.

alt


Zer jan zuten behiek?

Hile honetan behiak larreetara irten ahal izan dira bazkatzera … eta

bazka pixka bat aurkitu ere! Egunik beroenak lainoarekin hasi ohi ziren.

alt
alt

Hilaren bukaera aldera, behiei belar freskoa ematen hasi ginen: belar

moztu berria, pabiloira eramaten dena.

alt
alt



Hile honetan pasteurizatzeko upel berria instalatu dugu. Upel honek 550

litro hartzen ditu zaharrak hartzen zituen 400 litroen ordez. Auzokide

batzuk instalatzen lagundu ziguten.

alt


Martxoaren 28an, EHNE sindikatuko Nuria eta Alberto egon ziren gaztan-

degian. Bertan argazkiak hartu zituzten Uztailean Euskal Herrian ospatuko

den Via Campesinaren VII. Konferentziari buruzko sentsibilizazio kanpaina

bat egiteko. Via Campesinak 73 herrialdetako 164 landa eta itsaso era-

kunde  elkartzen ditu eta Uztaileko Konferentziare 600 ordezkaritza

gerturatuko dira.

alt
alt


Hileko errezeta: Bakailao entsalada

Bi pertsonentzako

Bakailao xerra bat

Tipula handi bat

Tomate handi bat

50 g gazta ondu mehe birrindua

Gatza eta piperbeltza

Entsalada hosto berderen bat ( apioa, berroak …)

Bakailaoa esnetan egosi minutu batzuetan, arraina zatitan banatu

arantzak kenduz eta hozten utzi. Tipula mehe zatitu eta astiro frijitu

zartagin baten ondo egosita geratu arte, baina erre barik. Hozten

utzi. Tomate 8 xerratan zatitu.

Jan aurretik eta beti bakailaoa eta tipula hotz egonda, bi plater hartu

eta bakoitzaren gainean 4 tomate xerra batera jarri. Hauen gainean,

tipula geruza bat jarri eta jarraian bakailao geruza bat eta gazta birrindu

geruza bat. Geruza bakoitzari gatza eta piperbeltza gehitu bakoitzaren

gustuaren arabera. Guztiaren gainean entsalada hosto bat jarri.

Errezeta hau erraz molda daiteke plater bero bat izateko. Bakailaoa eta

tipulaz gain (hoztu barik uzten direnak), tomatea egosten da eta patata

handi bat lurrunetan egosten da. Behin patata egosita, birrindu egiten

da. Orain, plater bakoitzaren gainean, lehenengo patata geruza bat

jarri, jarraian tomatea, tipula, bakailaoa, gazta birrindua, eta bakoitzaren

gustuaren arabera gatza eta piperbeltza gehitu.


Rusty txakurra zahartzen hari da, beraz batzuetan oinez joan ordez

traktorean igotzen da.

alt


Beste zeregin batzuen artean, hesiak konpontzen ibili gara.

alt


Esnearen kalitatea






Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

3,90

Proteina

>3,10

3,13

Bakteriologia

<100.000

7.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

149.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.