Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2016ko abendua PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da abenduan?



Hilaren lehenengo egunean Muskizeko BHI-ko 42 ikasle etorri ziren.
alt
11an, Bilboko lagun talde bat etorri zen.
alt




Aurten ere Bizkaiko Elikagaien Bankuari lagundu diogu.

alt




Larreen inguruan garbitzen jarraitzen dugu, batzutan metro batzuk irabazteko, zeinak sasiak eta iratzeak irabazten joan diren.

alt

Rey-grassaren zuzeneko landaketa arrakastatsua izan da eta belarraren lehengo ernamuinak ikusten hasi gara.

alt



Hileko landarea. Senecio sp.

alt

Senecio espezie asko dago. Senecio jacobaea zehazki, Europan landare

oso arrunta da. Alkaloide asko dituenez, abereentzat pozoitsua dela uste

da, nahiz eta ez dago honen frogarik. Bestalde, intsektu askorentzako

elikagai-iturria da.



Hezetasunarekin onddo mota desberdinak ere agertzen dira larreetan.

alt


Hileko errezeta: arroz eta sagar gozoa

100g arroz

50g gazta ondu birrindua

4 sagar

Mahaspasak

Arroza egosi eta ura ondo kendu. Irabiagailu batekin, arroza eta gazta

ondu birrindua irabiatu. Labea 180ºCtan berotu. Sagarrak zuritu eta

pipitak kendu. Zatitu. Laberako ontzi baten barruan olio tanta pare bat

banatu (3 txiki edo bat handia) eta mahaspasak gehitu… kantitatea

pertsona bakoitzaren nahiaren araberakoa. Zenbat eta gehiago gehitu,

gozoagoa izango da emaitza. Sagarraren gainean arroz eta gazta

nahastea banatu eta labean sartu. Labean eduki 15-20 minutuz,

sagarra ondo eginda egon arte. Bero jan.



Hile honetan 3 aldiz egon gara Areatzako azokan, izan ere Vista Alegre

Baserriak astero joateko gonbidapena jaso du.Baita ere, Gordexolako

azokan (abenduak 4) eta Santo Tomasen Bilbon (abenduak 21) izan

gara.



Eguraldi dela eta:

Nahiz eta eguraldia orokorrean aurreko hilean baino hotzagoa izan den,

ez du urte sasoi honetan egin ohi duen hotza egin. Izan ere, egun

batzuetan 15ºC-tako tenperatura maximoak izan ditugu. Goiz bakarra

izan genuen zero azpiko tenperaturekin (-2ºC) eta izotza, baina oso

leuna. Era berean, bakarrik 6 egunetan euria egin du eta 39 litro jaso

ditugu plubiometroan.


Zer jan zuten behiek?

Azaroan bezala, behiek alpapa, zalkea, belar siloa, belar lehorra eta

pentsu pixka bat jan dute.



Hile honetan zekor misto bat jaio da (horrela deituta bi arraza

gurutzatzen direlako).




Esnearen kalitatea





Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,13

Proteina

>3,10

3,18

Bakteriologia

<100.000

12.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

212.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.