Zer gertatu da urrian?
Aurten, bigarren aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko esne-behien baserrien lehenengo saria eman zigun. Sariaren bila Alex eta Christian joan ziren, Gernikako lehen asteleheneko azokara. Sari honek motibatu egiten gaitu ez soilik esne-behien baserri moduan, izan ere motibazio handia da ekologikoan ekoizten jarraitzeko. Honek, ekoizpen eredu honen eraginkortasuna argi usten du. |
|
Urrian ere azoka asko izan ditugu, bereziki lehenengo asteburua, zeinean Bilboko BEC-en Biokultura (9/30etik 10/2ra), Gasteizko azoka ekologikoa (10/1) eta Zallan Gangas (10/3) azoketan izan ginen. Aurten Biokulturan salmenta-postua Urduñako Mikelekin partekatu dugu. Honek mermeladak eta zukuak egiten ditu bere baserriko frutarekin. |
| Irantzuk salmenta-postuaren apainketarekin lagundu gintuen. |
|
|
|
|
|
Hilabete osoan zehar beste 6 azokatan egon gara: Bilboko Udaletxearen Areatzako azokan (10/8 eta 22), ENEEK antolatutako produktu ekologikoak sustatzeko antolatutako azoka berezian, Izaera Bizia, Bilboko Areatzan (10/22) |
|
|
|
| zein Gasteizen (10/15), Durangoko azoka ekologikoan (10/8), Arrigorriagako urteko azokan (10/23), eta azkenik, Galdameseko azokan (10/23). Baita ere gure produktuak aurkeztu genituen Karrantzako Bainuetxean. |
Hileko landarea: Inula spp.
|
| 90 espezie baino gehiago daude, eta ez gara ausartzen zehazki sailkatzen gure baserriko zenbait larre bazterretan eta bideetan aurkitu ditugunak. Inula Europan, Asian eta Afrikan berezkoa da eta espezie batzuk erabilera sendagarriak dituzte. |
Egurraldia dela eta.... Nahiz eta tenperatura orokorrean baxuagoa izan, ohikoa dena baino altuagoa izan jarraitu du, 20ºC inguruko tenperaturekin. Urriaren 20a ezohiko eguna izan zen. Eguneko tenperaturarik baxuena ez zen goizez eman, baizik eta goizean goiz 12ºC izatetik, eguerdian 9ºC-tara jaitsi zen, baina gero 17ºC-tara igo zen arratsaldean zehar. Oso euri gutxi egin du (33 litro), beraz goizetako ihintza eskertu da. Tenperatura altuekin behiek geriza bilatzen dute... kasu honetan, urriaren azken egunean!
|
|
|
Hileko errezeta: ahabi tarta | Ahabiak beste fruta batengatik ordezka daiteke urte sasoiaren arabera. Behean ematen diren kopuruak 24cm-tako laberako-erretilu batentzat dira.
Oinarria:
100g gatzik gabeko guruin
150g azukre
2 arrautza
280g irin
2 koilarakada legamia
¾ gatz mehe
Koilarakada bat limoi azal birrindu
150g jogurt naturala
Koilarakada bat banilla
300g ahabi
Goiko geruza:
60g irin
100g azukre
¼ koilarakada gatz
½ koilarakada kanela
60g gatzik gabeko guruin
60g intxaur zatikatuak
Labea berotu 180ºC-tan. Laberako erretilua guruin pixka batekin igurtzi.
Oinarria: Azukrea eta guruina ondo nahastu, eta pixkanaka arrautza gehituz joan, dena ondo nahastuz. Beste erretilu baten irina, legamia eta gatza nahastu. Hirugarren erretilu baten limoi azal birrindua, jogurta eta banilla nahastu. Pixkanaka osagai lehorrak guruina eta azukreari gehitu, etengabe nahastuz eta jarraian hirugarren erretiluaren edukia gehitu. Behin dena ondo nahastuta dagoela ahabiak gehitu, kontu handiz nahastu nahastura osoan ondo sakabanatzeko baina gehiegi zanpatu barik.
Goiko-geruza: Irina, azukrea, kanela eta gatza nahastu. Guruina gehitu atzamarrekin nahastuz egitura hareatsua lortu arte. Intxaur zatiak gehitu. Nahastura hau oinarriaren gainean zabaldu. Ez dago arazorik oinarriaren zatiak ikusten baldin badira goiko geruza honen artean.
Labean sartu eta ordu betez utzi. Jogurt gehiago eta eztiarekin zerbitzatu ahal da.
|
Urriko bi asteetan zehar gure larreek beldar-izurrite bat jasan dute. Honen ondorioz, larrean gune batzuk lurgorritan geratu dira, hain zuzen era, landareak lehortetik berpizten hasi zirenean. Beldar hauÂÂ Pseudaletia unipuncta da (beste izen hauekin ere ezagutzen da: Mythimna unipunta o Cipris unipunta). Beldar honi ingeleraz “har armada” esaten zaio, izan ere talde handitan mugitzen dira gauez gramineoen zati berdea jaten (gure kasuan, belarra). Zorionez berezko-etsai asko ditu (koleoptero batzuk, armiarmak eta inurriak beste batzuen artean), zentzuk berehala bukatzen duten izurritearekin.
|
| Argazkietan antzeman dezakegu nola beldarrek lurzorua belarrik gabe usten duten eta nola egon beharko ziren larreak hauek egon izan ez balira. |
|
|
Naturak leheneratzeko zorioneko ahalmena dauka, nahiz eta honek larreko bazterren etengabeko garbiketa suposatzen duen. Kasu honetan, sasiak garbitzearen, silo bolak udan egin genituenetik, estaltzen hasiak ziren. |
|
|
|
Urriaren 30an 40 pertsona etorri ziren gurera Karrantzako Parketxeak antolatutako txangoan.
|
| Egun berean, arratsaldez, Navalcarneroko (Madril) familia batek bisitatu gintuen. |
Euria egin duenez, larreetan zenbait onddo hazi dira, otso puzker (Calvatia gigantea) hau bezala. |
|
Zer jan zuten behiek? Behiak bazkatzera atera ahal izan dira hilabete honetan, baina hala ere alpapa, zalkea, belar siloa eta pentsu pixka bat eman behar izan diegu. |
| Hilabete honetan 4 txahal jaio dira. |
|
|
Garai honetan, baratza garbitzen goaz eta lurra prestatzen dugu neguko laboreentzat (ilarrak, brokolia, azenarioak edo azak, adibidez) edo lurra erein gabe usteko.
|
|
Esnearen kalitatea
|
|
|
|
|
Parametroa
|
Emaitza onena
|
Emaitza
|
|
|
|
Gantza
|
>3,70
|
4,20
|
Proteina
|
>3,10
|
3,37
|
Bakteriologia
|
<100.000
|
11.000 |
Zelula somatikoak
|
c. 150.000
|
189.000
|
Inhibidoreak
|
Ez
|
Ez
|
|