Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2016kourria PDF fitxategia Inprimatu E-posta


Zer gertatu da urrian?



Aurten, bigarren aldiz, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko esne-behien

baserrien lehenengo saria eman zigun. Sariaren bila Alex eta Christian

joan ziren, Gernikako lehen asteleheneko azokara. Sari honek motibatu

egiten gaitu ez soilik esne-behien baserri moduan, izan ere motibazio

handia da ekologikoan ekoizten jarraitzeko. Honek, ekoizpen eredu honen

eraginkortasuna argi usten du.

alt




Urrian ere azoka asko izan ditugu, bereziki lehenengo asteburua, zeinean

Bilboko BEC-en Biokultura (9/30etik 10/2ra), Gasteizko azoka ekologikoa

(10/1) eta Zallan Gangas (10/3) azoketan izan ginen. Aurten Biokulturan

salmenta-postua Urduñako Mikelekin partekatu dugu. Honek mermeladak

eta zukuak egiten ditu bere baserriko frutarekin.

alt
Irantzuk salmenta-postuaren apainketarekin lagundu gintuen.
alt

alt

alt




Hilabete osoan zehar beste 6 azokatan egon gara: Bilboko Udaletxearen

Areatzako azokan (10/8 eta 22), ENEEK antolatutako produktu ekologikoak

sustatzeko antolatutako azoka berezian, Izaera Bizia, Bilboko Areatzan

(10/22)




alt

zein Gasteizen (10/15), Durangoko azoka ekologikoan (10/8), Arrigorriagako

urteko azokan (10/23), eta azkenik, Galdameseko azokan (10/23). Baita

ere gure produktuak aurkeztu genituen Karrantzako Bainuetxean.




Hileko landarea: Inula spp.

alt

90 espezie baino gehiago daude, eta ez gara ausartzen zehazki sailkatzen

gure baserriko zenbait larre bazterretan eta bideetan aurkitu ditugunak.

Inula Europan, Asian eta Afrikan berezkoa da eta espezie batzuk erabilera

sendagarriak dituzte.




Egurraldia dela eta....

Nahiz eta tenperatura orokorrean baxuagoa izan, ohikoa dena baino

altuagoa izan jarraitu du, 20ºC inguruko tenperaturekin. Urriaren 20a

ezohiko eguna izan zen. Eguneko tenperaturarik baxuena ez zen goizez

eman, baizik eta goizean goiz 12ºC izatetik, eguerdian 9ºC-tara jaitsi

zen, baina gero 17ºC-tara igo zen arratsaldean zehar. Oso euri gutxi

egin du (33 litro), beraz goizetako ihintza eskertu da. Tenperatura

altuekin behiek geriza bilatzen dute... kasu honetan, urriaren azken

egunean!

alt




Hileko errezeta: ahabi tarta

Ahabiak beste fruta batengatik ordezka daiteke urte sasoiaren arabera.

Behean ematen diren kopuruak 24cm-tako laberako-erretilu batentzat dira.


Oinarria:

100g gatzik gabeko guruin

150g azukre

2 arrautza

280g irin

2 koilarakada legamia

¾ gatz mehe

Koilarakada bat limoi azal birrindu

150g jogurt naturala

Koilarakada bat banilla

300g ahabi



Goiko geruza:

60g irin

100g azukre

¼ koilarakada gatz

½ koilarakada kanela

60g gatzik gabeko guruin

60g intxaur zatikatuak


Labea berotu 180ºC-tan. Laberako erretilua guruin pixka batekin igurtzi.

Oinarria: Azukrea eta guruina ondo nahastu, eta pixkanaka arrautza

gehituz joan, dena ondo nahastuz. Beste erretilu baten irina, legamia

eta gatza nahastu. Hirugarren erretilu baten limoi azal birrindua, jogurta

eta banilla nahastu. Pixkanaka osagai lehorrak guruina eta azukreari

gehitu, etengabe nahastuz eta jarraian hirugarren erretiluaren edukia

gehitu. Behin dena ondo nahastuta dagoela ahabiak gehitu, kontu handiz

nahastu nahastura osoan ondo sakabanatzeko baina gehiegi zanpatu

barik.

Goiko-geruza: Irina, azukrea, kanela eta gatza nahastu. Guruina gehitu

atzamarrekin nahastuz egitura hareatsua lortu arte. Intxaur zatiak gehitu.

Nahastura hau oinarriaren gainean zabaldu. Ez dago arazorik oinarriaren

zatiak ikusten baldin badira goiko geruza honen artean.

Labean sartu eta ordu betez utzi. Jogurt gehiago eta eztiarekin zerbitzatu

ahal da.




Urriko bi asteetan zehar gure larreek beldar-izurrite bat jasan dute. Honen

ondorioz, larrean gune batzuk lurgorritan geratu dira, hain zuzen era,

landareak lehortetik berpizten hasi zirenean. Beldar hau  Pseudaletia

unipuncta da (beste izen hauekin ere ezagutzen da: Mythimna unipunta

o Cipris unipunta). Beldar honi ingeleraz “har armada” esaten zaio, izan

ere talde handitan mugitzen dira gauez gramineoen zati berdea jaten

(gure kasuan, belarra). Zorionez berezko-etsai asko ditu (koleoptero

batzuk, armiarmak eta inurriak beste batzuen artean), zentzuk berehala

bukatzen duten izurritearekin.

alt

Argazkietan antzeman dezakegu nola beldarrek lurzorua belarrik

gabe usten duten eta nola egon beharko ziren larreak hauek egon

izan ez balira.

alt
alt



Naturak leheneratzeko zorioneko ahalmena dauka, nahiz eta honek

larreko bazterren etengabeko garbiketa suposatzen duen. Kasu honetan,

sasiak garbitzearen, silo bolak udan egin genituenetik, estaltzen hasiak

ziren.

alt

alt


Urriaren 30an 40 pertsona etorri ziren gurera Karrantzako Parketxeak

antolatutako txangoan.

alt

Egun berean, arratsaldez, Navalcarneroko (Madril) familia batek bisitatu

gintuen.



Euria egin duenez, larreetan zenbait onddo hazi dira, otso puzker

(Calvatia gigantea) hau bezala.

alt


Zer jan zuten behiek?

Behiak bazkatzera atera ahal izan dira hilabete honetan, baina hala ere

alpapa, zalkea, belar siloa eta pentsu pixka bat

eman behar izan diegu.


Hilabete honetan 4 txahal jaio dira.





Garai honetan, baratza garbitzen goaz eta lurra prestatzen dugu neguko

laboreentzat (ilarrak, brokolia, azenarioak edo azak, adibidez) edo lurra

erein gabe usteko.


alt




Esnearen kalitatea






Parametroa

Emaitza onena

Emaitza




Gantza

>3,70

4,20

Proteina

>3,10

3,37

Bakteriologia

<100.000

11.000

Zelula somatikoak

c. 150.000

189.000

Inhibidoreak

Ez

Ez


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.