Vista Alegre Baserria Hilero Vista Alegre Baserrian
Menu nagusia










2013koekaina PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zer gertatu da Ekainan?



Hil honetan hiru azokatan egon gara: ekainaren 1ean Aizarnazabalen,

euskal probintzia ezberdinetako baserritarrak batzen dituen azokan.

Ekainaren 2an Alonsotegin egon ginen; eta ekainaren 15ean Karrantzan.

Gainera, birritan egon gara Karrantzako bainuetxean bezeroei geure

produktuak erakusten.


Barakaldoko Gurutzetako ospitaleak erabaki zuen Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

(ekainak 5) ospatzea gaixo guztiei menu ekologikoa eskainiz. Menuaren baitan, besteak

beste, gure gaztandegiko jogurtak eta gazta ondua izan ziren.


Ekainaren 10ean parte hartu genuen Enkarterriko ekoizleen eta jatetxeen arteko 1.

topaketan. 27 elikagai-ekoizle bertaratu ziren, denak Enkarterrikoak. Topaketan inguruko

produktuekin egindako pintxoak aurkeztu ziren eta Karrantzako Txema Llamosas sukaldariak

era berean bertako produktuekin egindako platerez osatutako tailerra aurkeztu zuen.


Hil honetan aurrekoan baino pinpilinpauxa gehiago ikusi dugu, baina ez garai

honetan ikusi beharko liratekeenak beste. Zalantzarik gabe, ezohiko eguraldia

eragina izaten ari da haiengan. Gaueko tximeleta honek egun batzuk pasa

zituen hilabete hasieran gaztandegiko leihora itsatsita. Beste hainbatekin

gertatu izan zaigun bezala, ezin izan dugu tximeleta hau identifikatu; hortaz,

norbaitek lagundu ahal badigu, eskertuko genuke.

Honi, ordea, izena jartzera ausatu gara... perla-tximeleta txikia

(Clossiana selene), baina eskertuko genuke inork berretsiko balu.


Eguraldia hil honetan nahiko arraroa izan da, aurrekoetan bezala. Tartekatuta

izan ditugu egun eguzkitsuak, garai honetan ohikoak diren tenperaturetara iritsi

gabe, eta egun hotz, euritsu eta hezetasun handikoak. 100 litro euri baino

gehiago jaso dira, oso gauza arraroa ekainerako, hil hau urteko lehorrenetariko

bat izaten baita (30 litro euri inguru jaso ohi da).

Kontuan hartuta izandako eguraldia, argi dago behiak ezin izan direla egunero

atera bazkatzera; hortaz, alpapa eta pentsua ematen jarraitu dugu, eta,

ahal izan dugunean, berde pixka bat.

Halaber, eguraldiak siloratzeko eta belar lehorra egiteko lana zaildu du,

baina azkenean birritan lortu dugu.

Beste hainbat baserrik gauza bera egin zuten, eta, ondorioz, Karrantzak

lursailen berde, marroi eta gorri-hori koloreez egindako mosaiko itxura

hartu zuen.

Belarra mozteko unea ona da sugeak bistaratzeko. Suge hau aurreko

egunean moztutako belarraren gainean zegoen eguzkitan, Seoaneko

sugegorria da: besteak bezain oldarkorra ez bada ere, bere haginkada

arriskutsua da. Aurten ez dugu suge gehiegirik ikusi, ezta entzun ere,

hau ere, ziur aski, ohi baino tenperatura baxuagoak direla eta.



Ekainaren 11n abeltzaintza sektorearekiko interes handia, esne-behiak eta

gaztandegia dituen bikote gaztea, Aragoiko Pau eta María, etorri

zitzaizkigun bisitan. Zorte handia opa diegu etorkizunerako.


Hil honetan zekor bat bakarrik jaio da, larrean amarekin.


Ekainaren 28an Bizkaian ondoen kudeatutako esne behitegiaren saria

jaso genuen, Euskadiko Abere Ustiategien XIII. Lehiaketan.


Hileko lorea: Silene sp.

Ezin izan dugu jakin Silene espezietariko zein den Matienzoko errepide

eta bideen aldeetan aurkitzen den lore hau, leku batzuetan ugari eta gure

baserrian ez horrenbeste. Silene espezie batzuek bereizgarri bat daukate

, honek ere bai: zurtoinak itsaskorrak dituzte eta, horregatik, ingelesez

“euli-harrapatzaile” izena ematen zaie, nahiz eta espezie honek ez dituen

harrapatutako intsektuak jaten. Pertsona batzuen arabera, itsaskortasun

horren funtzioa da loreen nektarraren bila zurtoinak igotzen dituzten

intsektuak uxatzea.


Hileko errezeta: “Jogurt opiltxoak” (Yogurt scones).

“Scone”ak Ingalaterran mendeetan egin diren opiltxoak dira, baina

jogurtaren ordez esnearekin egiten dira. Errezetak hainbat aldaera dauka,

esaterako, azukrea kendu eta gazta birrindua, mahaspasak, limoia edo

txikitutako datilak gehitzea.


20 opil egiteko:

360g legamia daukan irin

90g gurin

Koilarakada txiki ½ gatz

2 koilarakada azukre beltz

Arrautza irabiatu 1

250g jogurt natural


Berotu labea 220ºCtan. Erantsi irina, gatza eta azukrea katilu batean eta

nahastu. Gehitu gurina hatz-mamiekin igurtziz irinarekin guztiz nahastu eta

nahasketak ogi apurrak eman arte. Gehitu arrautza irabiatua eta jogurta,

osagai guztiak hatzekin edo laban batekin nahastuz. Oratu dena bi edo

hiru aldiz. Zabaldu orea arrabol batekin 2cmko lodiera izan arte eta moztu

gutxi gorabehera 4cmko diametroko karratu edo zirkuluak. Jarri aldez

aurretik gurinarekin igurtzitako laberako erretilu batean 10-15 minutuz edo

gainetik pixka bat gorritu arte. Utzi hozten eta zerbitzatu, esaterako,

esnegaina eta mugurdi marmeladarekin.


Gure esnearen kalitatea


Parametroa

Emaitza

Emaitza onena

Primarako emaitza

Gantza

3,75

> 3.70

> 3.70

Proteina

3,15

> 3.10

> 3.10

Bakteriologia

9,000

< 10.000

< 10.000

Zelula somatikoak

292.000

150.000

< 400.000


 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.