Behiek ez dute komunik erabiltzen! Inprimatu

Ezta pixoihalik ere?




Animalia guztiek kaka egiten dute, eta behiek ere bai. Haien kakak oso onak dira lurra ongarritzeko eta horrela larreetan belarra bezalako landare gehiago hazteko.

Behiak larreetan bazkatzen ari direnean haien kakak zuzenean lurrera erortzen dira. Kaka pila txiki horiek gorotza izena dute. Hilabete batzuk igaro ostean gorotza zegoen lekura itzultzen bagara, ez da ezer egongo. Izaki batzuek, batez ere intsektuek, lurrera eramaten dute, landareen onurarako.




Behiak pabilioian daudenean, “arrobadera” izeneko makina batek kaka zuloraino eramaten du.




Kaka horri "minda" deritzogu. Noizean behin, zisterna mindaz betetzen da eta traktoreak larreetara eramaten du bertan barreiatzeko. Lurrari jaten ematea bezala da: mindak elikagaia ematen dio lurrari, eta horrek landareei mesede egiten die.



Hiru aste ondoren… minda desagertu da!



Aratxe (0-6 hilabete) eta zekorren (6-24 hilabete) txaboletan lastoa barreiatzen da,




eta haien kaka nahastuago geratu ohi da, nahasketa horri “simaurra” deritzogu.



Atoidun traktorean eramaten da larreetan barreiatzeko, baina baratzetarako ere oso ona da.

Ez da minda edo simaur gehiegirik jarri behar larreetan. Kaka gehiegi jartzen badugu, pozoi bihur daiteke landareentzat eta lurrean bizi diren animalia txikientzat (mikrofauna). Bi behien kaka baino gutxiago nahikoa da larreko hektarea bakoitzeko.

Komunik ikusi al duzue Vista Alegre baserriko larreetan? Ziur ezetz! Baina orduan, non dago behien kaka?

 

gora joan