Vista Alegre Baserria Abereen elikadura 4- Non kokatzen da Vista Alegre baserriko abere-elikadura nekazaritza etiko eta elikadura burujabetzarako bidean?:
Menu nagusia










4- Non kokatzen da Vista Alegre baserriko abere-elikadura nekazaritza etiko eta elikadura burujabetzarako bidean?: PDF fitxategia Inprimatu E-posta

4.1. 2011ko egoera

 

Esne-behien elikadura Vista Alegre baserrian nekazaritza ekologikorako bidean dago, elikadura burujabetzaren testuinguruan. 2011ko apirilean baserriak alta eman zuen abeltzaintza ekologikoan. Aldaketa hauek islatzen dituzten osagai batzuk hauek dira:

•    Elikaduraren gero eta ehuneko handiagoa baserriko bertako baliabideetan oinarritzen da:

-Egun, 2UGM baino gutxiagoko abere-zama du hektareako;
-Jezten ari den behi-kopurua duela 8 urte inguruko batez besteko 46tik 2011ko batez besteko 36ra jaitsi da;
-Behiek, behi lehorrek eta zekorrek eguraldiak ahalbidetzen duen hilabeteetan zehar (martxo-apiriletik azarora, nagusiki) baserriak eskuragarri dituen zelai eta larreetan bazkatzen dute;
-Belarra baserriko larreetatik jasotzen da negurako, silo edo belar ondu gisa biltegiratuta;

zilo fardoak

-Era berean, gogor murriztu da jezten ari den behi bakoitzak egunean jasotzen duen ohiko kontzentratu-kopurua, behi eta eguneko 7 edo 8 kilotik egungo 3.5kgra;
-Esan liteke egun, zekorrak, behi lehorrak eta jezten ari diren behiak kontuan hartuta, urteko bost hilabetetan zehar baserriko bertako baliabideek elikaduraren % 75 ematen dutela eta gainerakoetan % 25;
-Egun ikerketa-proiektu bat kudeatzen ari da baserriko larreen elikadura-balioa neurtzeko (ikus dokumentua web-gune honetan bertan).

•    Behien ongizatearen eta osasunaren hobekuntza:
Vista Alegre baserrian behien osasunarekin eta ongizatearekin lotutako hainbat arazo ikusten ziren, kontzentratuetan oinarrituriko elikadura intentsiboaren ondorio gisa hautemandakoak: besteak beste, behien errape-mina eta ernaldi arazoak (ez ziren haurdun geratzen eta abar). Elikaduraren kudeaketan egindako aldaketek berehalako ondorioak izan dituzte behien osasunean eta ongizatean:
- Behiei ez zaie duela 8 urte moduko hainbesteko ekoizpenik eskatzen; Lehen batez beste 30 litro ekoizten zituzten, behi eta eguneko, eta egun, ordea, 23 litro dira eguneko;
- Behien eguneroko anoan ohiko kontzentratu-kopurua murriztu izanak errape-min, gatzagi eta ernaldi arazo gutxiago ekarri ditu;
- Honek, era berean, baserrian erabiltzen duten albaitaritza produktu-kopurua asko murriztu ahal izatea dakar, bereziki antibiotikoak;
- Behiaren osasunaren hobekuntzak haren biziraupena eta bizi dituen ugalketa-ziklo kopurua hobetzea dakar, kontzentratuetan oinarrituriko elikadura intentsiboarekin sarriago berritu behar baita behi-taldea.

•    Baserriko ingurumen-orekaren hobekuntza:
- Baserriko larre eta zelaietan flora-aniztasun biologiko aberatsa dago, 100 landare-espezie baino gehiago zenbatuta (ikus behean). Kopurua harik eta handiagoa da larre eta zelaien ertzetan bizi diren baina abereen eskura dauden (urtaroaren arabera) beste espezie batzuk kontuan hartuz gero. Bioaniztasun honen aberastasuna preziatzeko modurik onena sarri berrereindako larreetako aniztasunarekin (oro har, bi espezierekin baino ez dira ereiten) edo  bazka-laborantzekin  (oro har, espezie bakarra) konparatzea da.


Vista Alegre baserriaren flora-aniztasuna: bazketako, zelaietako eta horien ertzetako landareen adibideak:

•    Konposatuak: txikoria-belarra Taraxacum officinale; zapelatz-belarra Hypochoeris radicata, zorne-belarra Senecio vulgaris, Santiago-belarra S. jacobea, hainbat Leontodon sp. barietate, parrakak Picris hieracoidoides, errabia-belarra Pilosilla officinarum, kardabera Sonthus oleraceus, kardabera arrunta S. asper, cerraja S. arvensis,  San Joan lorea Chrysanthemum leucanthemum, bitxilorea Bellis perennis, milorria Achillea millefolium, kamamila Chamaemelum nobile, hainbat Cirsium espezie; asatlikardua Silybum marianum bezalako karduak, astuzkerrak Centaura sp, lampsana  Lapsana communis eta Eupatorium sp


bitxilorea



•    Kariofilazeoak: sapelarra Stellaria media, S. graminea, sagu-belarra Cerastium holosteoides, Arenaria sp,  garikota Silene vulgaris eta catchfly espainiarra  S. otites?
•    Fumariazeoak:   famaria arrunta Fumaria officinalis eta akuriak F. capreolata
•    Kruziferoak: ugari, besteak beste,  artzain-zakua Capsella bursa-pastoris;
•    Poligalazeoak: poligala arrunta Polygala vulgaris
•    Linazeoak: liho bienala Linum bienne eta  kantilagua l. catharticum
•    Hiperilazeoak: Santio belarra Hypericum perforatum, orkatxa H. androsaemum eta milazulo herrestaria H. humifusum.
•    Biolazeoak: hainbat Viola espezie.
•    Kenopodiazeoak: esaterako, sabi hostozuria Chenopodium album.
•    Malbazeoak: esaterako, malba arrunta Malva sylvestris.
•    Erranunkulazeoak: urrebotoia Ranunculus repens bezalako hainbat espezie belar iletsua R. bulbosus, otsababa emea Helleborus viridis, basokoa Anenome nemorosa edo kuku-belarra Aquilegia vulgaris; eta aihenzuria Clematis vitalba

otsababa emea



•    Geraniazeoak: San Robertoren zaingorria Geranium robertianum, lausarda Erodium cicutarium, G. pyrenaicum eta orratz muturzuzena Geranium lucidum  


G. pyrenaicum



•    Leguminosoak: nabarmentzen dira ote zuria Ulex europaeus, itxiokorria Ononis spinosa, hirusta zuria Trifolium repens moduko hainbat hirusta, larreko hirusta T.  pratense, lore txikiko hirusta T. micranthum, fernarda T. campestre eta Ornithopus perpusillus, mielga beltza Medicago lupulina eta M. arabica, hainbat Vicia sp. zalke eta aixkol tuberosoa  Lathyrun tuberosa eta Lathyrus montanus moduko zalkeak eta Lotus corniculatus usobelarra;
•    Errosazeoak: zazporria Potentilla erecta, zaingorri bostorriaP. reptans, gaitun sendakaria Sanguisorba officinalis eta San Benitoren belarra Geum urbanum;
•    Urtikazeoak: asuna Urtica dioica  eta asunbeltza Urtica urens



•    Euforbiazeoak: basoko tartikua Euphorbia amygdaloides, belartxo traidorea E. exigua  eta E. helioscopio.
•    Unbeliferoak: basa-azenarioa Daucus carota barne, beste askoren artean.
•    Poligonazeoak: hainbat ahago Rumex eta astapiperra Polygonum persicaria
•    Erikazeoak: txilar arrunta Calluna vulgaris, txilarra Daboecia cantabrica, lizarra Erica vagans eta E. arborea.
•    Primulazeoak: udaberri-lore goiztiarra Primula vulgaris eta oso tarteka pasmo-belarra Anagallis arvensis;
•    Solanazeoak: (behientzat toxikoak diren landareen adibide bat) asma-belarra Datura stramonium eta mairu-belarra Solanum nigrum;
•    Eskrofulariazeoak: hainbat beronika Veronica persica, V. chamaedrys, V. beccabunga, V. serpyllifolia, V. officinalis edo V. arvensis; orban-belarra Scrophularia nodosa eta begi-belarra Euphrasia nemorosa.
•    Balerianazeoak: Valerianella locusta
•    Oxalidazeoak: barrabas-belarra Oxalis acetosella eta barrabas-belar horia O. corniculata
•    Labiatuak: mentak Mentha sp., lamio purpura Lamium purpureum, otondo-belarra Betonica officinalis, arotzaren belarra Prunella vulgaris zolda-belar handia Prunella grandiflora edo girtangorria Ajuga repens, hildako asun horia Lamiastrum galeobdolon, ezkaia Thymus sp.,  eskorodonia Teucrium scorodonia eta Teucrium pyrenaicum  
•    Orobankazeoak: oso tarteka
•    Plantaginazeoak: ezpata-plantaina Plantado lanceolada eta plantain handia P. major eta matacaballos Lobelia ureas
•    Dipsakazeoak:  hatz-belarrak
•    Boraginazeoak Lithospermum purpurocoeruleum, zolda-belarra Symphytum officinale, oroiloreak Myosotis discolor eta M. ramosissima  eta biri-belarra Pulmonaria officinalis.
•    iratzea Pteridium aquilinum
•    Liliazeoak: anbulua Asphodelus albus, udazkeneko flora Colchicum autumnale, udazkeneko astatipula Scilla autumnalis eta udaberrikoa Scilla verna eta Allium sp.
•    Berbenazeoak: berbena-belar Verbena officinalis
•    Amarilidazeoak: anbulo gaiztoa Narcissus pseudonarcissus


•    Iridazeoa: Romuela columnae
•    Saxifragak: Saxifraga hirtsutua? eta Chrysoplenium oppositifolium
•    Errubiazeoak: Sherardia arvensis, otxar basatia Rubia peregrina, ziabelar latza Galium aparine eta ziabelar zuria G. mollugo.
•    Kaprifoliazeoak: atxaparra Lonicera periclymenum
•    Smilakazeoak: arkasatsa Smilex aspera

. Timeleazeoak: Daphne mezereum
•    gehi, jakina, hainbat gramineo espezie

 

 



Bai flora-aberastasunaren biziraupen eta sustapenaren, bai paisaiaren hainbat egiturazko osagaien (paretak, hesiak, pezoiak, zuhaiztiak, karkabak…) mantentzearen ondorioz, basa-faunaren aniztasun handi batek hainbat helburutarako baliatzen ditu baserriko larre eta zelaiak, esaterako, aterperako, elikadurarako edo habiagintzarako. Ugaztun handienen artean orkatza, basurdea, katagorria eta kirikiñoa nabarmentzen dira; intsektuen artean erle eta tximeleta espezie ugari; hegaztien artean harrapariak, miru gorria eta zapelatza, sai arrea bezalako sarraskijaleak eta, tarteka, sai zuria eta neurri txikiagoko txori espezie ugari.

Inachis io



- Larre eta zelaien kudeaketak makineriaren erabilera behar du, belarra moztu eta biltzeko eta minda eta simaurra zabaltzeko, esaterako, baina abere-zama murriztu izanak, klimak ahalbidetzen duen hilabete guztietan bazkatzea bermatuta eta asko murriztuta baserrira inportaturiko kontzentratuen kopurua, murrizketa esanguratsua dakarkio abere-elikaduran erabilitako energia fosilaren kopuruari.

- Ekarpena klima-krisiaren konponketari:
*  Erregai fosilen erabilera txikiagoa elikagaien ekoizpen eta garraioan eta minden kudeaketan
*  Metano (CH4) eta oxido nitroso (N2O) isuri gutxiago, abere-zama murriztu izanaren ondorioz
*  Larre eta zelai gehienetako landare-estalduraren biziraupena hainbat hamarkadatan zehar, karbonoa finkatzen eta atmosferara aska dadin ekiditen lagunduta.

•    Baserriaren mendekotasuna murriztu egin da kanpoko interes ekonomiko eta teknologikoei dagokienez:
- Elikaduran erabilitako kontzentratuen kopurua murriztuta (% 50 baino gehiago), Vista Alegre baserriaren mendekotasuna murriztu egin da horien ekoizpena eta merkataritza neurri handi batean kontrolatzen duten enpresa handien politika eta espekulazio ekonomikoari dagokionez.
- Abereen elikaduran erabilitako soja kendu dugunez, baserria ere transgenikorik gabeko elikadura lortu dugu eta, aldi berean, laborantza mota hauek dakarten mendekotasun teknologikotik (beste arazo batzuen artean) ere askatzen ari da.

•    Esnearen kalitatearen hobekuntza:
- lanbide arteko laborategi homologatu batek buruturiko esnearen gaineko azterketek adierazi dute esneak kalitate ona duela: zelula-zenbaketa murritza (168.000 2011ko martxoan) eta batez besteko proteina-eduki handia (3.23 2010ean), eta gantzari dagokiona ere bai (4.07 2010ean). Esneari buruzko azterketa xeheagoak egiten ari dira, abereen elikaduraren arabera urtaro ezberdinetan, eta espero da horiek ikerketa-proiektuaren baitan (ikus goian) egindako azterketekin osatzea.
- iraganean herbizidak bota dira larre eta zelaietara ahagoak (Rumex, sp.) kontrolatzeko, nahiz eta azken urteotan unean-unean baino ez diren aplikatu. Honek esnean pestizida sintetikoak ez egotzea bermeatzen du.
- bazka-osagarri ekologikoak bilatzeak ondorio bera izango du, esnean dauden produktu kimikoen hondakinak desagerrarazteari dagokionez.
- soja murrizteak eta gutxi barru desagerrarazteak abere-elikaduran genetikoki eraldaturiko osagairik (GEO) ez egotea dakar, eta baita esnean izan dezakeen edozein eragin ere. GEO dagoela sumatuz gero, kendu egingo da elikagai hori abere-elikaduratik.

•    Vista Alegre baserriko behien elikaduraren ondorioak gutxitu hirugarren herrialdeetan. Nagusiki, inportaturiko kontzentratuen kopurua nabarmen murriztuta, bereziki sojarena, baserria hirugarren herrialdeetan uzten duen bere gizarte-aztarna ekologikoa murrizten ari da.

Dena den, behiek bazkatu eta baserriko larre eta zelaietan ereindako bazkak baliatzen badituzte ere, baserriak oraindik badu inportaturiko hainbat osagairekiko nolabaiteko mendekotasuna: batetik, kontzentratuak garagar eta soja (% 20) erremolatxa-orezko pentsu eran eta, bestetik, bazkak alpapa disekatu eta siloraturiko arto eran. Goian esaten den bezala, udaberri/udan baserriaren beraren baliabideek behien elikadura-beharren % 75 estaltzen dute, baina ehunekoa 25era jaisten da udazken/neguko hilabeteetan. Abereentzako elikagai kopuru jakin bat inportatzeko beharra honako arrazoiengatik da:

- Bazka-laborantzen ekoizpen propiorako ereiteko moduko lurren eskuraezintasuna
- Oraindik gehiegizkoa den abere-zama (eta orekatzeko lurra eskuratzeko ezintasuna).

Etorkizunari begira abere-zama berriz murriztea planteatzen zen, jezten ari diren behiak 25 bat izan arte, baita sojaren inportazioekin bukatzea eta geografikoki ahalik eta hurbileneko nekazaritza-ustiategiei zuzenean erosteko bazka-iturri ekologikoak identifikatzea. Hurrengo atalean, 2014ko egoera, zigilu ekologikoa lortu ondorengoa, aztertuko dugu. Nekazaritza ekologikoaren ikuspuntutik aukerarik hoberenetariko bat, bazka-lur gehiago edukitzea, nekazaritza eta arrantzaren sektoreak jasaten duen lurra eskuratzeko arazo larrien mende dago, nahiz eta Vista Alegre baserriak 10 hektarea eskatu dituen Bizkaiko Foru Aldundiaren nekazaritzako lurra eskuratzeko politika berrian, egun erantzunik jaso gabe.


Hauek izango dira Vista Alegre baserriak elikadura burujabetzaren testuinguruan abere-elikaduraren nekazaritzako ekoizpen-eredu ekologikorako egingo dituen aurrerapausoak.

 

 

4.2. 2014ko egoera, zigilu ekologikoa lortu ondorengo urtea

Egun, Vista Alegre baserrian, behien elikadurak hurrengo ezaugarriak ditu:

 

  • Soja guztiz ezabatu da, kutsadura transgenikoagatik zein giza arrazoiengatik.
  • Bazka-artoa ezabatu da, kutsadura transgenikoagatik zein bazka-arto ekologikoko hornikuntza bermatzeko zailtasunagatik (antza denez, laborea maneiatzeko zailtasunak direla eta).
  • Bazkatzera ateratzen dira eguraldiak aukera ematen duen urteko egun guztietan: behiak, normalean, abendu eta urtarrilean ukuiluratuta egoten dira, baina gainerako hiletan, egun gehiago edo gutxiagotan, bazkatzera ateratzen dira (gutxiago otsailean eta azaroan, esaterako).
  • Baserriko larreetan jasotzen den belarra “berdea” (belar freskoa), belar lehorra eta belar-zuloa dira.
  • Erosten diren elikagai gehigarriek ziurtagiri ekologikoa dute; alpapa eta zalke lehorra eta garagar, gari, olo, ilar, arto (pixka bat) eta baba oinarri dituzten pentsuak. Gaur egun, behiei 3-4 kilo pentsu ematen zaie egunean, bazkaren kalitate eta behiaren egoeraren arabera.

 

 

“Nolakoa da Vista Alegre baserriko esnea” izeneko dokumentuan, ekoizpen ekologikora aldatzeak gure behien esnean eragindako emaitzen berri ematen dugu, baita emaitza horiek, bestetik, animalien osasunean eta ongizatean izandako eraginarena ere.

 



Dokumentu honek dinamikoa izan nahi du: irakurtzean edukiaren gaineko zalantza, iradokizun edo iritzirik sortuz gero, mesedez bidali. Harremana



 

Aurkibidea

 
Ikastetxeak


Ikastetxeentzako atal berezia: sakatu ikastetxeen atalean baserriari eta bertako gaztandegiari buruzko informazio berezia eskuratzeko. Badago ikastetxean erabiltzeko edo ikasleek egin diezazkiguketen bisita motak ezagutzeko materiala.



Copy left: web-gune honetako materialaren erabilera askea da gizarte helburu solidarioetarako, beti ere errespetuaren zein kritikaeraikitzailearen baitan eta elikadura buruja betzaren aldeko parametroetan.